Ekonomia zirkularra, Hondakinak , Ihobe, Iraunkortasun lokala, Klima aldaketa Proiektu horiek honako arlo hauetara bideratuta daude: klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea; natura-ondarea zaindu eta hobetzea; ekonomia zirkularra; hondakinen kudeaketa; baliabideen erabilera efizientea, eta trantsizio ekologikoa, eta COVID-19aren ondoriozko krisi ekonomikotik irteteko ekimenak dira. Laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura 307.803 eurokoa da. Gorde Hamazazpi udalek funtsak jasoko dituzte «Udalsarea 2030eko proiektu berritzaileentzako laguntzak» programaren barruan. Programaren 307.803 euroak honako arlo hauekin lotutako ekimenetara bideratuko dira: klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzea; natura-ondarea zaindu eta hobetzea; ekonomia zirkularra; hondakinen kudeaketa; baliabideen erabilera efizientea, eta trantsizio ekologikoa, COVID-19aren ondoriozko krisi ekonomikotik irteteko bide den aldetik. Udalsarea 2030-Jasangarritasunerako udalerrien EAEko sareak bultzatutako ekimenak KLIMA 2050 Klima-aldaketaren aurkako Euskal Autonomia Erkidegoko Estrategiaren udal mailako hedapenari (LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren bidez) begiratu dio toki-eremuan berrikuntza bultzatzea xede duen programa honetarako oinarriak ezarri eta diseinatzeko orduan. Hamazazpi proiektuetatik bostek 25.000 euroko gehieneko laguntza jaso duteGasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia; Gasteizko Udala; Lezoko Udala; Errigoitiko Udala, eta Donostiako Udala. Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren proiektua hiriko azpiegitura berdeen eraikuntza partekaturako programa bati dagokio. Arabako hiriburuko udalak Konpondu programarako laguntzak jasoko ditu (eskaria bultzatuz eta eskaintza sustatuz kontsumo-ondasunen eta ekipamenduen bizitza baliagarria handitzea da programaren helburua). Lezoko Udalak zenbateko bera jasoko du Altamiragain parke jasangarri gisa handitu eta birmoldatzeko. Errigoitiko Udalari, berriz, Eleizaldeko berdegunean eta Sallobanteko udal-aterpetxean komunak ezarri eta horiek ezagutarazteko proposamena onartu zaio. Azkenik, Donostiako Udalak bere atari energetiko komunitariorako laguntzak jasoko ditu. Urduñako Udalak 24.786 euro jasoko ditu elikadura-sistema jasangarriago baterako, alferrik galtzen diren elikagaiak gutxitzea helburu. Muxikako Udalak 24.750 euro jasoko ditu Zugaztietan (Muxika) naturan oinarritutako irtenbideei buruzko azterketa egiteko eta lurrazaleko bi aparkaleku-proiektu zehatzetan hura aplikatzeko. Amurrioko herri-mendia klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko irizpideekin antolatzeko plana egiteak 24.300 euroko dirulaguntza jasoko du. Etorkizun jasangarriari begira Urduñako lurzoruen inbentarioa egin eta lurzoruen gaineko ezagutza sortzeak 22.988 euroko dirulaguntza jasoko du. Bi proiektuk 22.500na euro jasoko dute. «Berrerabili Aiaran» izeneko proiektuak, batetik, Aiarako Kuadrillak aurkeztuta (Aiara, Arraia, Maeztu eta Bernedo), eta Bakioko Udalak aurkeztutako «Akuiferoa klima-aldaketara egokitzeko plana»k. Durangoko Merindadearen Mankomunitateak (Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar) 16.049 euro jasoko ditu CFE-Durangaldea Cycle Friendly Employer ziurtagirirako proiektu piloturako. Azkenik, udalerri multzo batek 4.986 euroko dirulaguntza jasoko du udal bakoitzeko: Urnieta, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Hernani. Bostek «Buruntzaldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa hobetzea» proiektua aurkeztu dute. Onuradunek 2020ko abenduan jasoko dute zenbatekoaren % 50, eta gainerako % 50a, proiektua amaitu ondoren, 2021eko abenduaren 20a baino lehenago. Anterior Siguiente
Ingurumena, Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Klima aldaketa LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak arrakasta handia izan du Europako Batzordearen bisitan 2021/02/04
Ingurumena, Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Klima aldaketa Tapiak garapen jasangarriarekiko konpromisoa nabarmendu du Ingurumen Administrazioari eta Natura Ondarea Kontserbazioari buruzko lege-proiektuetan 2020/12/29
Ingurumena, Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Klima aldaketa The Climate Group-ek kokatu du Euskadi klimaren anbizioan liderrak diren eskualdeen artean 2020/12/21
Ingurumena, Klima aldaketa Gorde Ingurumena, Klima aldaketa Euskadik klima-aldaketaren aurrean duen konpromisoa indartu du, Parisko Akordioak bost urte betetzean 2020/12/15