Klimametraje lehiaketa Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-erronka nagusietako bat da. Azken 150 urteetan, munduko tenperaturak 0,8 ºC inguru egin du gora eta, aurreikuspenen arabera, hala jarraituko du. Lurrean gaur egin bizi diren gazteak izango dira berokuntza globalaren ingurumen-inpaktuak pairatuko dituztenak. Herritarrak kontzientziatu, sentsibilizatu eta mobilizatzeko xedez, Ihobe sozietate publikoak klima-aldaketari buruzko film laburren I. gazte-lehiaketa antolatu du, ‘KLIMAMETRAJE’ izenburupean; bertan, euskal gazteria izango da protagonista, zeren lehiaketara aurkeztutako film laburren bitartez euskal gizarteak ezagutu ahal izango baitu klima-aldaketa Euskadin izaten ari den inpaktuaren inguruan duen ikuspegia, baita irtenbideak proposatu ere egin, pertsona guztiek klima-aldaketa arintzearen alde jardun ahal izan dezaten, euskal gazteriari ahotsa emanez eta beraren iritziak entzunez.‘KLIMAMETRAJE’ Klima-aldaketari buruzko film laburren I. gazte-lehiaketaren antolatzailea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikitako Ihobe - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da. KLIMAMETRAJE lehiaketak bi kategoria ditu:Klima-aldaketak Euskadin dituen inpaktuak. Klima-ekintza Euskadin bultzatzen duten irtenbideak, ekimenak edo tresnak.Ikus-entzunezko lehiaketa EAEn bizi diren eta 2022ko irailaren 23ean 18 eta 30 urte bitartean izango dituzten gazteentzat da.SariakLehiaketan ezarritako bi kategorietarako saria bizikleta elektriko bana izango da. Gainera, bi aitortza egongo dira: bata, kontzientziatzeko gaitasunerako, eta bestea herritarrak mobilizatzeko gaitasunerako. Horien sariak izango dira asteburu bana pasatzea europar etiketa ekologikoaren aitortza duen Euskadiko landetxeren batean.Kontzientziatzeko gaitasuna aitortzeko saria (A kategoria) (ASTEBURU BAT EUROPAR ETIKETA EKOLOGIKOA DUEN EUSKADIKO LANDETXE BATEAN). Mobilizatzeko gaitasuna aitortzeko saria (B kategoria) (ASTEBURU BAT EUROPAR ETIKETA EKOLOGIKOA DUEN EUSKADIKO LANDETXE BATEAN). Xedea: Klima-ekintza sustatzea kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren bidez, gazteei ahotsa emanez eta entzunez. Eskaera-epe irekia: Bai Eskabideak aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 18 arte (barne) Egoera: Deialdi irekia Formularioa: Formularioa Dokumentuak Logotipoak Oinarriak