URBAN KLIMA 2050
LIFE Integratua Urban Klima 2050 proiektua Euskadiko klima-ekintzaren handiena da. 19,8 milloi euro inbertituko ditu zuzenean klima-ekintzetan, horien % 51 Europar Batasunak finantzatuta. Proiektu honek euskal lurraldea eraldatuko du, 40 ekintzakoorditzanearen bitartez, beraren sei urteko iraupen-aldian. Gainera, KLIMA 2050 Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategiaren garapen eraginkorra ahalbidetuko du.
 
Albisteak  

Urban Klima 2050ek bere ekintzen aurrerapenaren balantze positiboa egin du, pandemiaren ondorioak gorabehera

LIFE proiektu integratuaren Kudeaketa Batzordeak aztertu ditu plangintza-ekintza eta politika sektorialetan egindako aurrerapenak, eta baita hiri-eremuko, kostaldeko eta ibai-arroetako proiektu pilotuetan eta gobernantza-egituren sorreran izandako aurrerapenak ere.

AZTIk zuzendutako ikerketa batek ohartarazi du Euskadiko hondartzak zaurgarriak direla aldaketa klimatikoaren aurrean

Ihoberen eta Urban Klima 2050ean integratutako LIFE proiektuaren babesarekin egindako lanak aurreikusten du 2100. urtean Euskadiko hondartzek 10 eta 45 metro artean egingo dutela atzera.

Urban Klima 2050 Euskadiko klima-ekintzako proiektu nagusi gisa aurkeztuko da ADAPTtoCLIMATE nazioarteko konferentzian

Life UrbanProof proiektuaren baitan apirilaren 19 eta 20an egingo den konferentzia birtualak zientzialariak, ordezkari politikoak eta Europako hainbat proiektu eta erakundetako ordezkariak bilduko ditu, klima-aldaketari eta hiri-inguruneko egokitzapen-planei buruz eztabaidatzeko.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Klima eta Energiaren Tokiko Planak egiteko gida bat garatzen du Udalsarea 2030ekin lankidetzan

Helburua da euskal udalei tresnak eskaintzea klima-aldaketarekin lotutako erronkei aurre egiteko, indarrean dagoen eta etorkizunean izango den legeria betez.

 
Proiektuaren aurrerapenak  
2021 ekaina
Udalsarea 2030ek BEG isuriak kalkulatzeko tailer bat eskaintzen du, udalerri eta eskualdeei zuzenduta
2021 maiatza
URBAN KLIMA 2050, Gasteizko hurbileko baratze ekoizpen ekologikoaren alde
2021 maiatza
AZTIk ARMS ekipo bat instalatu du bentoak monitorizatzeko eta klima-aldaketaren ondorioak aztertzeko
 
 
Laguntzaileak  
Ezagutu itzazu, xehetasunez, erakunde kide bakoitzak izango duen papera 2050ko LIFE Urban Klima proiektuan
Urban Klima 2050
 
Laburpena  
Urban Klima 2050
Informazio gehiago nahi izanez gero, jaitsi dossier osoa
 
 
 
Bat egin gure komunitatera
Urban Klima 2050
Mezu hau jasotzaileari zuzendua doa esklusiboki eta sekretu profesionalera lotuta dagoen isilpeko informazioa jaso dezake. Legeak informazio hori zabaltzeko debekua ezartzen du. Oker baten ondorioz mezu hau jaso baduzu, posta elektroniko bidez berehala egoera horren berri eman diezaguzun eskatzen dizugu eta jasotako mezua edo horri atxikitako bestelako dokumentu guztiak ezabatzea eskertuko genizuke. Era berean, mezu honen edo horri atxikitako dokumentuen banaketa, kopia edo erabilera legez debekatuta daudela jakinarazten dizugu, xedea edozein izanda ere. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat etorrita, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haien aurka egiteko eta eramateko eskubideak baliatu ditzakezu dohainik honako helbide elektroniko honetara idatzia lopd@ihobe.eus.