|
 |
LIFE Integratua Urban Klima 2050 proiektua Euskadiko klima-ekintzaren handiena da. 19,8 milloi euro inbertituko ditu zuzenean klima-ekintzetan, horien % 51 Europar Batasunak finantzatuta. Proiektu honek euskal lurraldea eraldatuko du, 40 ekintzakoorditzanearen bitartez, beraren sei urteko iraupen-aldian. Gainera, KLIMA 2050 Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategiaren garapen eraginkorra ahalbidetuko du.

|
|
|
Albisteak |
 |
|
 |
Urban Klima 2050ek bere klima-ekintzen aurrerapenak aurkeztu ditu Europako Batzordearen laguntza teknikoaren aurrean, bere lanaren bigarren urtean
NEEMOko monitoreek Euskadi bisitatu dute azaroaren 25 eta 26an, proiektuak 2021ean egindako aurrerapenak ezagutzeko. Bisita honetan, bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Bermeo eta Bakion garatzen ari diren ekintza batzuk, proiektu pilotuen atal gisa.
|
 |
Amaia Barredo COP26n: “Urban Klima tokiko ekintza-proiektu bat da, lankidetzan egina eta eraldatzailea”
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak parte hartu du Glasgowko Konferentziako ‘Politikak diseinatzetik aplikatzera: klima-aldaketara moldatzeko eskualdeko konponbide berritzaileak’ saioan.
|
 |
Urban Klima 2050 kalera aterako da, erakusteko "zeri egin behar diogun aurre EAEn klima-aldaketaren erronka ez badugu gure gain hartzen"
Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Bakioko, Bermeoko, Gernikako eta Zarauzko kaleak neurri handiko kubo batzuek jantziko dituzte abenduaren 2ra arte, herritarrak klima-aldaketaren aurrean aktiboki parte hartzera anima daitezen. LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua da datozen urteetarako EAEko klima-ekintzarako proiekturik handiena, 2025era arte euskal lurraldea aldatuko duten 40 ekintza garatuko baitira.
|
 |
|
|
Agenda |
 |
|
 |
Gobernantza Klimatikoa - Networking Jardunaldia
Jardunaldi honetan, Urban Klima 2050 proiektuaren eta beste LIFE proiektu batzuen bidez, tokiko eta eskualdeko gobernantza klimatikoaren arloan ikasitakoak, jardunbide egokiak eta arrakasta-tresnak ezagutu nahi ditugu. Horrez gain sinergiak bilatzen saiatuko gara, lurraldearen neutraltasunera eta erresilientziara bideratutako identifikatutako arrakasta-kasuak errepikatzeko.

|
|
|
Proiektuaren aurrerapenak |
 |
|
|
|
Laguntzaileak |
 |
|
Ezagutu itzazu, xehetasunez, erakunde kide bakoitzak izango duen papera 2050ko LIFE Urban Klima proiektuan |
 |
|
Laburpena |
 |
|
 |
Informazio gehiago nahi izanez gero, deskargatu eguneratutako txostena |
|
 |
|
Bat egin gure komunitatera |
|
Mezu hau jasotzaileari zuzendua doa esklusiboki eta sekretu profesionalera lotuta dagoen isilpeko informazioa jaso dezake. Legeak informazio hori zabaltzeko debekua ezartzen du. Oker baten ondorioz mezu hau jaso baduzu, posta elektroniko bidez berehala egoera horren berri eman diezaguzun eskatzen dizugu eta jasotako mezua edo horri atxikitako bestelako dokumentu guztiak ezabatzea eskertuko genizuke. Era berean, mezu honen edo horri atxikitako dokumentuen banaketa, kopia edo erabilera legez debekatuta daudela jakinarazten dizugu, xedea edozein izanda ere. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduarekin bat etorrita, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haien aurka egiteko eta eramateko eskubideak baliatu ditzakezu dohainik honako helbide elektroniko honetara idatzia lopd@ihobe.eus. |
|