Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) kudeatzen duen Basque Circular Hub-ek Berrindartzea 2024 Programa Zirkularra abiarazi du, Novia Salcedo Fundazioarekin lankidetzan. Programak bi helburu dauzka: Euskadin gazteen enplegua sustatzea eta euskal ETEek ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea. Gorde Programak edizio honetan daukan asmoa da deskarbonizaziorantz aurrera egitea, euskal enpresetako bizi zikloaren ikuspegia aintzat hartuta, gaikuntza prozesuan dauden gazteekin lankidetzan, Ihobek garatutako Climate&Circularity Calculator doako web tresnan oinarrituta. Programa honen esparruan, enpresek deskarbonizazioan lan egiteko aukera izango dute, hiru ikuspegirekin: Erakundearen ikuspegia: Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, deskarbonizazio ibilbidea prestatzea eta lan ildo posibleak lantzea Produktuaren ikuspegia: Produktuaren karbono aztarna kalkulatzea eta lan ildo posibleak lantzea Ikuspegi mistoa: Erakundearen karbono aztarna kalkulatzea, deskarbonizazio ibilbidea prestatzea, produktuaren karbono aztarna kalkulatzea eta lan ildo posibleak lantzea Programa Ihobek garatutako Climate&Circularity Calculator doako web tresnan oinarrituko da, hau da, karbono aztarna, ingurumen aztarna eta erakunde, produktu eta zerbitzuen zirkulartasun adierazleak modu integratuan neurtzeko lehen kalkulagailua. Azken 10 urteetan erakunde eta produktu metriken kalkuluaren arloko ezagutzatik sortutako tresna da, Ihobek modu integratuan osatua, Basque Ecodesign Centerrek egindako lanari esker, hots, ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean egindako estatuko aliantza publiko-pribatu garrantzitsuena. Haren diseinuari esker, ingurumen ebaluazioak egin daitezke, bai erakundeari dagokionez, bai eta produktu eta zerbitzuei dagokienez ere. Berrindartzea 2024 Zirkularra maiatzean jarriko da martxan, eta 5 hilabeteko iraupena izango du. Denbora tarte horretan, enpresa bakoitzak gaikuntza prozesuan dagoen gazte bat hartuko du. Gazte horiek praktikaldia egingo dute atxikitako enpresetan. Hala, prestakuntza emango zaie, eta Ihobek emandako tutoretza teknikoa jasoko dute. Prestakuntza eta tutoretza teknikoa Ihobek finantzatuko ditu. Enpresaren eta gaztearen arteko lankidetza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako beka baten bidez egingo da, Berrindartzea 2024 Programaren bidez, eta Novia Salcedo Fundazioak bideratuko du. Programan parte hartu nahi duten enpresek apirilaren 17a baino lehen eman dezakete izena, inprimaki honen bidez. Programa hau Basque Circular Hub Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroaren bidez antolatu da. Ihobe sozietate publikoak kudeatu du, eta honako hauen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Gasteizko Udala, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Mondragon Unibertsitatea, Tecnun-Ingeniaritza Eskola (Donostiako Campusa, Nafarroako Unibertsitatekoa) eta Tknika-Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa. Izen ematea Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Basque Circular Hubak Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei 2024/10/09
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21