Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biboko Zorrotzaurre IMQ osasun-zentroak bi proiektu aurkeztu dituzte, eta hautatuak izan dira Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko sarietan aurkeztutako 14.347 ekintzen artean, eta beste 13 finalistarekin lehiatuko beharko dira, Administrazio Publikoaren eta Enpresaren kategorietan, hurrenez hurren. Gorde Gipuzkoako Foru Aldundiko “Itsasotik Mahaira” ekimenak plastikoak itsasoetan sortzen duen inpaktuaren arazoari ekiten dio, eta plastikozko poltsak berrerabiltzea proposatzen du, hondakin-mota horiek murrizteko biderik eraginkorrena moduan. Hortaz, sentsibilizazio-kanpaina bat jarri zuen martxan Gipuzkoako 31 herritan, gaikako bilketak eta ondoren plastikozko hondakinak birziklatzeak duen garrantzia zabaltzeko. Herritarrek aktiboki parte hartu zuten sentsibilizazio-kanpaina horretan, hainbat plastikozko material utziz; aldi berean, prebentzio-arloko praktikarik gomendagarrienen gaineko informazioa jasotzen zuten.Eko-REC eta Sin Desperdicio enpresen eta Emaus Fundazioaren lankidetzari esker, bildutako material plastikoak ehun-hari bihurtu ziren, poltsa berrerabilgarriak eta erosketa-orgatxoak sortzeko, eta horiek parte-hartzaileen artean zozketatu ziren.Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bilboko Zorrotzaurre IMQ osasun-zentroak proiektu bana aurkeztu dute Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen esparruaren barruan antolatzen den lehiaketan, eta hautatuak izan dira 14.300 proposamen baino gehiagoren artean.Bestetik, Bilboko Zorrotzaurre IMQ klinikak kutsatzaile gainerakorretan oinarritutako proiektu bat gauzatu zuen 2018ko lehenengo seihilekoan. Helburu nagusia pazienteei laguntzeko zerbitzuak ematearen ondoriozko hainbat prozesutan erabilitako substantzia kimikoak identifikatzea zen, eta aurrea hartu zioten Europan substantzia horien –osasun-sektorean erabilera arruntekoak direnen– produkzioaren eta erabileraren gaineko araudien erregulazio berrien onarpenari. Horrela, ingurumeneko adituen talde batek aztertu zuen zer nolako inpaktua zuten endoskopia, esterilizazio, mantentze-lan eta garbitasun zerbitzuetan erabilitako produktu kimikoek, eta horretarako, beren osagai kimikoak identifikatu zituzten.Azterketa horri esker, etorkizunean (benetan konfirmatzen denean osasunean eta/edo ingurumenean inpaktua ote duten, baita merkatuan eraginkortasun maila bera duen benetako beste aukerarik badagoen ere) ordeztu daitezkeen substantziak hauteman ahal izan dira, oreka bat mantendu ahal izateko ingurumenean izandako inpaktuaren, langileen osasunaren eta pazienteei emandako osasun-zerbitzuaren artean.5 ekimen irabazleen izenak datorren maiatzaren 15ean ezagutuko dira, Bruselan egingo den ekitaldi batean.Proiektu biak 15 finalisten artean daude, hiru bost kategoria bakoitzeko (Administrazio Publikoa, Enpresa, GKE, Hezkuntza-zentroa eta Hiritartasuna), eta horien artean, azkenean, 5 ekimen sarituko dira. Irabazleen izenak datorren maiatzaren 15ean jakinaraziko dira, Bruselan egingo den sari-banaketaren ekitaldian.Hondakinak prebenitzeko Europako asteaHondakinak Prebenitzeko Europako Astea erreferentzia-ekimen bat da, azaroko hirugarren astean egiten dena urtero Europar Batasun osoan, baliabide jasangarrien eta hondakinen kudeaketaren gaineko sentsibilizazio-ekintzak sustatzeko, “MBB” eskemaren arabera: Hondakinak Murriztea, materialak/produktuak Berrerabiltzea eta Birziklatzea.Eusko Jaurlaritzako ingurumen-kudeaketarako sozietate publiko Ihobe arduratzen da Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea Euskadin sustatzen. 2018an azaroaren 17tik 25era arte egin zen.Euskadin, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-kudeaketako sozietate publiko Ihobe da aste hori dinamizatzeko arduraduna. Horretarako, Europako sari horietan ekintzak aurkeztearen gaineko aholkularitza ematen du, eta ekintza horiek sustatu eta bildu egiten ditu, enpresen, elkarteen, hezkuntza-erakundeen eta administrazioaren artean.Azkeneko edizioa 2018ko azaroaren 17tik 25era arte egin zen, eta 114 ekintza jaso ziren: 72 administrazioen eta agintaritza publikoen eskutik, 13 enpresen eskutik, 27 hezkuntza-erakundeen eskutik eta 2 elkarteen eskutik. Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21
Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean 2024/05/29