Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, erosketa eta kontratazio berdearen arloan Euskadik izandako esperientzia aurkeztu du Eurosistemaren Erosketak Koordinatzeko Bulegoaren (EPCO) “70th meeting of the EPCO-Network of Procurement Experts” topaketaren esparruan. Gorde Gorane Ibarrak, sozietate publikoko teknikariak, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030 berria aurkeztu du, produktu, obra eta zerbitzu berdeak erosteari eta erabiltzeari lotutako karbono-isuriak % 26 murriztea aurreikusten duena. Euskadiko erosketa berdearen historiaren ibilbidea ere egin du, “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat” argitalpenean jasotakoa. EPCO –Eurosystem Procurement Coordination Office-ren siglak– erakundea Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseiluak sortu zuen, Eurosistemaren/Banku Zentralen Europako Sistemaren (ESCB) banku zentralen aldeko kontratazio publikoko jarduera bateratuak koordinatzeko. Ihobek topaketan azaldu ditu Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en ezaugarriak, Euskadiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerantz aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoaren baitan kokatzen dena. Programa bost urteko bi Ekintza Planen bidez hedatzen da. Plan horietan, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en helburuak lortzeko epe ertain-luzera egin beharreko ekintzak jasotzen dira, eta euskal sektore publiko eta pribatuaren erosketa bikaintasunez eta merkatuarekin koordinatuz egiten laguntzen du, ingurumena eta lehiakortasuna aldi berean babesten dituen garapen sozioekonomiko jasangarri bati begira. Programaren helburua da euskal sektore publikoaren lizitazioen % 75ek –lehenetsitako zenbait kategoriari buruzkoak– ingurumen-irizpideak txertatzea lortzea. Era berean, 150 erakunde publikok eta 50 erakunde pribatuk gaiari buruz duten konpromisoa formalizatzea lortu nahi da. Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030en exekuzioak datozen hamar urteetan produktu, obra eta zerbitzu berdeak erosteari eta erabiltzeari lotutako karbono-isurien % 26 murriztea du helburu. Era berean, atxikitako erakundeek kontratatutako elektrizitate-horniduraren % 100 iturri berriztagarrietatik etorriko da; atxikitako erakunde publikoen lizitazioetan modu esanguratsuan sartutako ontzi guztiak birziklagarriak edo berrerabilgarriak izango dira; eta atxikitako erakundeek kudeatutako obra-hondakinen % 95 errebalorizatuko da. Arrakasta istorio bat Ihobek, halaber, Euskadiko erosketa berdearen historiaren ibilbidea egin du, sozietate publikoak editatutako “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea 2005-2020. Arrakasta istorio bat” argitalpenean jasotakoa. Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek aitortu zuten ingurumenaren degradazioaren eta gizarte-bidegabekeriaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela. Harrezkero, Euskadi ekonomia- eta gizarte-garapeneko eredu jasangarrietaranzko trantsizioaren buruan dauden Europako lurraldeen artean egon da, eta erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak modu sendo eta egonkorrean eta plangintza estrategikoaren maila guztietan integratzeko konpromisoa hartu du. Bere anbizioa, laguntza tekniko espezializatua eta inplikatutako eragileen mobilizazioa direla eta, Euskadiren erosketa eta kontratazio publiko berdearen estrategia gai horretan aurreratuen dauden Europako estatuetako eta eskualdeetako gobernuen ekimenen buruan dago. 2005az geroztik jasotako urteko emaitzen analisiak erakusten du euskal administrazioaren erosketa berdea sendotu egin dela eta lizitazio guztien % 24 ingurukoa dela. Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdea 2005-2020. Arrakasta istorio batEuskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030 Anterior Siguiente
Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Gorde Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Erosketa eta kontratazio berdean ingurumen-irizpideak txertatzeko prozesua bizkortzeko Lantaldearen bilera 2024/05/29
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea 2022an, Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdeak 2025erako ezarritako helburu gehienak gainditu zituen 2024/02/14
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea Eusko Jaurlaritzak behartzen du ingurumen-klausulak bere Sail eta erakunde publiko guztien lizitazioetan sartzera 2023/03/27
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea Helburu jakineko uniformeak, Ekoetxea sare berrirako 2023/02/27