Euskadi ICEBERG Proiektuko kideen batzar orokorraren egoitza da atzotik. TECNALIA Research & Innovation da proiektuaren burua, eta Europako hamar herrialdetako 35 erakunde publiko eta pribatuk parte hartzen dute. Gaiker zentro teknologikoak antolatutako topaketa atzo hasi zen Zamudion, eta bihar arte luzatuko da. Helburua, bi azken urteotan lortutako aurrerapenak ebaluatzea da. Gorde Helburua ekonomia zirkularrean oinarritutako soluzio berritzaileak eskaintzea daICEBERG proiektu europarra —Innovative Circular Economy Based solutions demonstrating the Efficient recovery of valuable material Resources from the Generation of presentative End-of-Life building materials ingelesez— Europako Batasunak finantzatzen du, Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programaren barruan (869336 kontratua). Eraikuntzan gehien erabiltzen diren materialen zirkulartasunari heltzea proposatzen du, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) berreskuratu eta birziklatzetik hasi eta produktu iraunkorragoak garatzeraino. Helburua berrerabiltzeko sistema eta teknologia berritzaileak diseinatu, garatu eta baliozkotzea da, balio handiko material berreskuratuak –ezpurutasun gutxikoak (% 8 baino gutxiago)– eta fidagarriak sortzeko. Industria mailako balioztapena Europako hainbat tokitako sei azterketa-kasuren bidez egingo da, besteak beste, hurrengoak hartuko dituena: hormigoiaren, zeramikaren, zuraren, igeltsuaren, apar isolatzaileen eta material superisolatzaileen zirkulartasuna. Gainera, eraikuntza-sektoreko hondakinetatik ateratako material birziklatuen konfiantza eta onargarritasuna hobetu nahi dira. BANANTZEKO UNITATE MUGIKORRA Gaiker zentro teknologikoak hilabeteak daramatza EEHak automatikoki bereizi eta sailkatzeko unitate mugikorra garatzen. Kasu honetan, Lezama Demoliciones, Serikat eta Viuda de Sainz euskal enpresek parte hartzen dute beren ezagutza emanez eta alderantzizko logistikarako euskarri-tresnak garatzen lagunduz, eta irtenbide guztiak balioztatuz tokiko azterketa baten kasuan (proiektuak aurreikusten dituen 6 azterketa-kasuetatik bat Euskaditik zuzenduko da). Parte hartu zuten 35 erakundeetako ordezkariek bisita bat egin zuten atzo Gaiker-en instalazioetara, sentsore hiperespektralen eta adimen artifizialeko algoritmoen bidez materialak automatikoki ezagutzeko taldea ikusteko. Industria mailan, LENZ Instruments ari da ekipamendua martxan jartzen, eta hurrengo hilabeteetan zenbait azterketa-kasutan balioztatuko da, besteak beste, Viuda de Sainz enpresan. ICEBERG Proiektuak lau urteko iraupena izanen du eta 15.667.498 euroko aurrekontua. Horietatik, 12.997.935 euro Europar Batasunak jarriko ditu. Proiektuaren lehen erdian, EEHetatik datozen materialen trazabilitatea, identifikazioa, bereizketa, birziklatzea eta berrerabilera hobetzeko tresnak eta teknologiak ari dira garatzen. Proiektuaren bigarren zatian soluzio horiek sei azterketa-kasutan demostratuko dira, eta haien eragin ekonomikoa, ingurumenekoa eta langileen osasunekoa aztertuko dira.Informazio gehiago: www.iceberg-project.eu Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Basque Circular Hubak Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei 2024/10/09
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21