Basque Circular Hubek, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatuta, Circular Berrindartzea 2022 programa abiatu du, bi helbururekin: gazte-enplegua Euskadin bultzatzea eta ETEei ekonomia zirkularrari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea. Gorde Programak Novia Salcedo Fundazioaren lankidetza du, eta sektore industrialeko ETEetara zuzentzen da bereziki, eta baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta sektore industrialarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten enpresetara ere, eta, beste alde batetik, bitarteko eragileetara, hala nola elkarteak eta klusterrak. Bete beharreko baldintza da euren sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egotea edo bertan gutxienez jarduera-zentro bat izatea.Prestakuntza-bekak egiteko laguntzak Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa dute.Programa honek Circular Berrindartzea 2021en arrakasta errepikatu nahi du; edizio horretan, 75 gaztek eta 75 enpresak parte hartu zuten, eta bere helburua izan zen ekonomia zirkularrerako bide-orri bat garatzea enpresa bakoitzean.Circular Berrindartzea 2022 programaren helburua da gutxienez 50 gaztek –unibertsitateko edo LH2ko titulatuek- praktikak egitea programari atxikitako enpresetan.Praktiken aurretik, parte-hartzaileek ekonomia zirkularrari buruzko 60 orduko prestakuntza hartuko dute, Ihobek finantzatua. Prestakuntza horrek 30 orduko enbor-ikastaro bat izango du, eta gero espezializazio bat, beste 30 orduko 6 prestakuntza-ibilbiderekin. Negozio- eta zaintza-ereduak. Ontzien ekodiseinua. Ingurumen-aztarna, karbono-aztarna eta ekonomia zirkularraren adierazleak, erakunde eta produktu mailan. Elikadura-sektoreari aplikatutako ingurumen-jasangarritasuna. Jasangarritasuna eraikuntza-sektorean. Erosketa berdea eta ingurumen-kudeaketako sistemak.Gazteen prestakuntza-aldia apirilean izango da, eta, beraz, aurreikusten da enpresetako praktikak maiatzean hastea. Praktikek 5 hilabeteko iraupena izango dute, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako beka baten bidez egingo da.Gazteak proiektu bati atxikiko zaizkie, hots, ondoren adierazitako gaietako bat jorratzen duen proiektu bati. Aukera zirkularren identifikazioa. Bizi-zikloaren ikuspegia eta merkatuan bereiztea (ingurumen-aztarnak eta ekoetiketak, adibidez). Ingurumen-hobekuntza eta erregulazio zirkularrei aurrea hartzea, ingurumen-hobekuntzak produktu eta zerbitzuetan inplementatzeko. Balio-katearen jasangarritasuna eta ospea. Estrategia zirkular berriak, gai hauen inguruan: produktu, material eta osagaien balio-bizitzaren luzapena, serbitizazioa, edo produktu eta zerbitzuen alokairuan eta erabilera konpartituan oinarritutako eredu berriak.Oinarri osoak hemen kontsulta daitezke: www.basquecircularhub.eus. Enpresek martxoaren 15era arte eman dezakete izena, formulario honen bitartez.Basque Cirular Hub, Circular Berrindartzea programaren eragilea, Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, ezaugarri horietan Estatuan eta Europako Hegoaldean dagoen bakarra. Ihobe sozietate publikoak kudeatuta, lankidetza publiko-pribatuaren lankidetzaren emaitza da, eragile hauen parte hartzeari esker: Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Deustuko Unbertsitatea, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tknika – Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa eta Novia Salcedo Fundazioa. Anterior Siguiente
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra Basque Circular Hubak Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei 2024/10/09
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21