Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez, ekoberrikuntzako 40 enpresa-proiektu sostengatu ditu, horien % 65 ETEek gidatuta, Ekoberrikuntza Zirkularraren Programaren 2021eko deialdiaren bidez. Gorde Europako Batzordeak erregulazio eta tresna zirkular berriak jarriko ditu martxan, 2022ko udaberrian, Europako Itun Berdearen baitan, eta euskal enpresek aurrea hartu behar diete; horregatik, Eusko Jaurlaritzak ekoberrikuntzaren alde egindako apustua % 60 hazi da, 1,75 milioi euroko finantziaziora iritsiz: Horri esker, laguntza-programen edizio honetan bultzatutako proiektuen kopuruak gora egin du. Guztira, 40 proiektu berritzaile, horien % 60 ETEek bultzatuak, helburutzat dutenak zabortegira eramaten diren hondakin industrialak % 3 murriztea, 50.000 automobilek isuriko lituzketen adinako berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea, eta urtean 33 milioi euro gehiago fakturatzea. Eusko Jaurlaritzak sostengatzen dituen irtenbide berritzaileen erdia baino gehiago materialak aurreztera zuzentzen da; beste erdia, berriz, ingurumen-aztarna txikiagoko produktu berdeetara. “Produktuetara” zuzendutako lerroan, sei proiektu sostengatu dira ekipo eta osagaien ekodiseinuaren alorrean, eta lau birmanfukaturaren eta negozio-eredu zirkularren alorrean; “materialen” lerroan, berriz, metalaren zirkulartasuna handitzearekin, material kritikoekin eta eskura dauden teknika onenekin zerikusia duten zortzi proiektu sostengatu dira, eta, halaber, plastikoei buruzko bost proiektu eta mineralei eta eraikuntzako materialei buruzko hamaika proiektu; azkenik, bioekonomiarekin lotutako hiru proiektu bultzatu dira, eta lurzoru kutsatuetarako irtenbide berritzaile bat ere bai. Ekodiseinuaren alorreko proiektuen adibide gisa, azpimarratu daiteke metalezko partikulen isurketa ia zero duten diskozko balazten garapena; galdaketako arrak fabrikatzeko ekipo ekologiko berri bat; edo ureztapen-putzetarako bonba-sistemak, eguzki-panel flotagarriarekin. Orobat, konponketa aditiborako hauts atomizatu jasangarria; edo hiri-mugikortasuneko Litio Ion baterien balio-bizitzaren luzapena. Metalen alorreko irtenbide berritzaileen helburua da aluminio birziklatuaren erabilera handitzea eta altzairuzko txatarraren errendimendua optimizatzea, mundu osoan gaur egun dagoen lehengai eskasia ikusita. Beste alde batetik, beste proiektu multzo batek irtenbide integral bat aurkitu nahi du galdaketa-hondarretatik sortutako hondakinen lehentasunezko korrontearen prebentzio eta birziklapenerako. Plastikoen kategorian, kautxu termoplastikozko piezak garatuko dituen proiektu bat nabarmentzen da. Eraikuntza-materialen eremuan, berrikuntza teknologikoak jauzi garrantzitsu bat egin du eraikuntza industrializatuko proiektuekin. Azkenik, bioekonomiaren alorrean, hemizelulosa paper-hondakinetatik in situ eskuratzeko teknologia garatuko da; edo mikrobiologia eta nanomaterialak konbinatzearen bidez lurzoruak lehengoratzeko demostrazioak. Ekonomia zirkularraren alorreko 40 proiektu industrial berritzaile horiek –horien artetik, ia herenek digatalizazio graduren bat integratzen dute- 2016az geroztik Ekoberrikuntza Zirkularreko Programaren baitan Euskadin abiatutako 157 proiektuei gehitzen zaizkie, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) konfinantzatutako laguntzen programari esker. Espero diren emaitzakProiektu hauen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa, ingurumenekoa eta komertziala berretsiz gero, hemendik hiru urtera espero da honako emaitza hauek lortzea: Berotegi-efektuko gasen (BEG) 65.537 tona murriztea urtean, hots, 47.538 ibilgailuk zirkulatzean urtean isurtzen duten kantitatearen adinako murrizketa lortzea. Urtean 52.712 tona hondakin zabortegira eraman behar ez izatea, hau da, Euskadin botatzen diren hondakin ez-arriskutsuen eta EEHen % 2,7. Urtean 33 milioi euro gehiago fakturatzea. Marjina gordina % 8 igotzea, batez beste. 34 lanpostu berri sortzea, gehienak kalitatezkoak. 27 negozio-lerro berri abiatzea. Ihoberen “Ekonomia zirkularreko berrikuntza programaren” 2021ko deialdiak lagundutako proiektuen zerrenda EragileaAkronimoaProiektua EKIPO, OSAGAI ETA MUGIKORTASUNAREN EKODISEINUA BIOLAN MICROBIOSENSORES ECO-BIO5000 Atunaren elikagai-segurtasunaren monitorizaziora aplikatutako ekipo biosentsore automatiko baten ekodiseinua. BURDINOLA VITRINET Belaunaldi berriko bitrina ekodiseinatu baten garapena EROSKI ENVIROSCORE Enviroscore ingurumen-hobekuntzako “driver” gisa esneki, arrautza eta atun-kontserben marka zurian. FAGOR EDERLAN ECOBRAKE Diskozko balazten belaunaldi berria, PM 2,5/10eko ia zero isurketarekin. EMICA / INGENIERIA DE BOMBAS CENTRIFUGAS FPV PUMP Eguzki-ponpa flotagarri efiziente baten ekodiseinua. LORAMENDI MWICP Hondar-arrak fabrikazio aditiboaren bidez lehortzeko eta ontzeko ekipo baten demostrazioa, eskala industrialean. MAPNER BANCASIL Akustikoki efizienteagoak eta arinagoak diren bankada isilen diseinua. ZAYER R2P2 Konpongarritasuna eta murrizketa sistema iragarle eta prebentiboekin. BIRMANUFAKTURA ETA NEGOZIO-EREDU ZIRKULARRAK EMAUS GIPUZKOA DIGITEEEST Diagnostiko eta azterketa aurreratu eta digitalizatua garbigailuen birmanufakturarako. SISTEMAS TECNICOS DE COBRO RESTYLING “Ticketing” makinen balio-bizitzaren luzapena. SIX TO GO SOLUTIONS - ALTERITY LIFEPLUS Lition Ion baterien bizi-zikloaren luzapena. WINOA IBERICA ATOMCESS Osagaien konponketa aurreratua, altzairuzko hauts atomizatutik abiatutako manufaktura aditiboko prozesuen bitartez. FUNTSEZKO METALAK, MATERIAL KRITIKOAK ETA ESKURAGARRI DAUDEN TEKNIKA ONENAK ARCELORMITTAL SESTAO ALTXOR Altzairuzko txatarren kalitatea hobetzeko optimizatutako prozesu robotizatua. FURESA ECOFUNNOD Burdin primarioaren lingotearen erabilera murriztea, piezak galdaketa nodularrean fabrikatzeko aukeratutako txatarren bidez. MASER MAQUINARIA Y SERVICIOS LEHORTUTA Txatarra plastiko konplexuak bide lehorretik bereizteko prozesu berri baten aplikazioa, plastikoak eta metalak berreskuratzeko. NEMAK CHANCE Aluminiozko aleazio sekundario berri baten garapena, bizi-zikloaren amaierako txatarretik abiatuta, automobilgintzako osagaien fabrikazioarako. REYDESA RECYCLING ALE Osaera elemental bateragarria duten aluminio sekundariozko aleazio-fluxuak jariatzeko ahalmena duen prozesu industrial jasangarri baten diseinua. REYDESA RECYCLING BATUA Ion litiozko baterien tratamendu mekanikoa. REYDESA RECYCLING BIOFIL Metalen berreskurapena, hondakin solido konplexuak tratatzean sortutako xurgatze-iragazkiko hondakinen bioleachingaren bidez. SIDENOR ZEROCARBON-HEA Ikatzen ordez karbono-aztarna neutroa duten azpiproduktu edo materialak jartzea, arku-labe elektrikoan PLASTIKOAK AISLAMIENTOS ARELLANO TERMEPS Isolamendu termiko handiko ekopanel aurreratuak, kontsumo osteko eta erabilera industrialaren osteko EPS hondakinen eta hondakin mineralen berreskurapenetik abiatuta. CIKAUTXO KOSEL Material birziklagarri eta arinez egindako esekidura, bizitza luzeko eta helburu anitzeko ibilgailutarako. ELECTROTALLERES ZARAUTZ LOOP URBAN Birziklatutako plastikoaren % 100eko berrerabilpena hiri-altzarien fabrikaziorako. ROTOBASQUE RECICHAIR Altzarien ekodiseinua moldekatze birakariaren bidez. ZORROZA GESTION PLASTIC2 PLASTIC Pirolisiko olioen erauzketa selektiboa plastiko berrien fabrikazioarako. ERAIKUNTZAKO MINERAL ETA MATERIALAK AIALA VIDRIO PFAV Beira hutsaren fabrikazioa, iturri fotovoltaikoetatik datorren beirazko ontzitik abiatuta. ASFALTADOS OLARRA BITAR Hondar siderurgikoak eta galdaketa-hondar berdeak agregakin gisa baloratzetik abiatutako nahasketa bituminoso jasangarriagoen lorpenaren demostrazioa. ASFALTADOS OLARRA GRAFA Zementuzko legarra eskuratzea, errepideko fresatuak eta agregakin siderurgikoak agregakin-ekarpen gisa balorizatzetik abiatuta. BETSAIDE AREZIKLA Hondakin-hondarrak birsortzeko eta arrak egiteko prozesuan erabiltzeko soluzio baten demostrazioa. CONSTRUCCIONES FHIMASA OFAP Optimizazio topologikoa, fabrikazio aditiboaren bidez, zementuzko oinarria duten materialez oso pertsonalizatutako pieza eta eraikuntza-sistemen desmaterializazio eta zirkulartasun handiagorako. FCC MEDIO AMBIENTE REMIBA Hiri-hondakinetako zepak tratatzeko prozesuen optimizazioa, bide-zoruen geruza granularretan erabiltzeko. EUSKATFUND RESAND Galdaketako silize-hondarra ordeztu dezaketen eta ingurumen zein osasunean inpaktu txikia duten moldekatze-material alternatiboak, LURPELAN TUNNELLING ROBERT Tuneletako euskarrien eraikuntzan kontsumitzen diren baliabideen efizientzia hobetzeko robotizazioa. TUBOS REUNIDOS INDUSTRIAL VERTICERO Zero isurketa siderurgiako material erregogorrerako. ULMA HORMIGONES POLÍMEROS ROCK-CYCLE Fabrikazio-prozesuen errefusean eta haien balio-bizitzaren amaieran sortutako polimero-hormigoizko produktuen berrerabilpena. VIUDA DE SAINZ INCARAD Eko-hormigoi berrien garapena, demostrazioa eta haien jokabidearen trazabilitatea, hondakin-beira/-zeramika mikronizatuak eta agregakin birziklatuak gehituta. BAZTUK AKELARRE HORECA ZERO Jatetxeetan sortutako hondakinen ingurumen-inpaktuaren murrizketa, irtenbide zirkular batzuetan oinarrituta. EGOIN EGURBERRI Tokiko lehengai berriez egindako zur kontralaminatuzko eraikuntza-sistemen iraunkortasunaren hobekuntza. ORLOGA RELOPA Paperezko lohietan oinarritutako nanozelulosaren fabrikazioaren garapena, paperaren prestazioak hobetzeko. IRAGAZ WATIN BIONANO LINDANO HCHz kutsatutako lurzoruen on site deskontaminazioarako teknologia berritzaileen demostrazioa. Anterior Siguiente
Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean 2024/05/29
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Ihobek ekonomia zirkularra bultzatzeko ekodiseinu- eta zerbitizazio-gidaliburu berriak aurkeztu ditu 2024/05/29
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europar Batasunaren etiketa ekologikoak eta EMAS erregistroa duten erakundeek hazkundea sendotu dute Euskadin 2024/05/07
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadiko ETE Zirkularreko batzorde teknikoak Europako Itun Berdetik sortutako ingurumen araudiaren ondorioz euskal ETEek izango dituzten ingurumen erronkak aztertu ditu 2024/05/06