Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa akordio batera iritsi da Finlandiako Berrikuntzaren SITRA Fundazioarekin, negozio zirkular berriak sortzera zuzendutako metodologia bat erabiltzeko. Gorde Alexander Boto Ihobeko zuzendari nagusiaren hitzetan, “lehenengo aldia da metodologia hau Europako Hegoaldean aplikatzen dena”. “Circular Economy Playbook” metodoak bezeroek espero dutena bete nahi du eta emaitzak eskaini; Europako Itun Berdetik eratorritako ingurumen-araudi berriek sortzen dituzten aukerei aurrea hartu; baliabideen efizientziara zuzendutako irtenbide teknologiko eta digitalak garatu; baliabide materialen erabilera murriztu; eta balizko finantza- eta enpresa-arriskuak arindu. Berrikuntzaren SITRA Funtsak, Finlandiako Parlamentuko think tank estrategikoak, “Circular Economy Playbook” metodologia pilotatzen du Euskadin, negozio zirkular eta jasangarriak sortzekoEkonomiaren hainbat alorretako enpresatan probatuta, "Circular Economy Playbook” metodologia herrialde nordikoetan aplikatu ostean eskuratutako emaitza positiboak World Circular Economy Forumen dibulgatu dira. Izen horrekin, bi urtetik behin Berrikuntzaren SITRA Funtsak enpresa-liderrak, arduradun politikoak, adituak, gizarte zibila eta beste eragile batzuk biltzen ditu, ekonomia zirkularraren alorreko munduko irtenbiderik onenak esploratzeko. Jardunbide egokiak zenbait urtez trukatu ondoren, SITRAk eta Ihobek harreman hori formalizatu dute, metodologia Euskadin negozio zirkular berriak sortzeko erabiltzeko xedez. Metodo honek garatzen dituen estrategia irabazleek honako hau sartzen dute barne: zirkulartasunerako diseinua; material birziklatua produktuetan txertatzea; produktuen balioa euren balio-bizitzaren amaieran atxikitzea; zirkulartasunerako datuak kudeatzea; balio-katearen inguruko lankidetza; edo iraunkortasunerako serbitizazioa: prozesu honen bidez, enpresek saltzaile hutsak izateari uzten diote eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzte, euren bezeroen beharretara egokitutako produktuen inguruan. Ekonomia zirkularreko estrategia irabazlea Orain arte, SITRAren laguntzarekin, Ihobek zenbait proiektu pilotu abiatu ditu balio-kate batzuetan, metodologia berresteko eta euskal enpresa-errealitatera egokitzeko, negozio zirkularren aukera berrien sorrera akuilatzeaz batera. Ekimen hau lagungarria izango da negozio-eredu zirkularragoen sorrera abiatzeko, hau da, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren lehenengo erronkari heltzeko. Ihobek metodologia hori aplikatzen duten proiektu pilotuak abiatu ditu euskal sektore kimikoan, siderurgikoan eta makineriaren sektorean“Circular Economy Playbook” metodologia erreferentziatzat hartuta, Ihobek hiru proiektu pilotu abiatu ditu sektore kimikoko, siderurgikoko eta makineriaren sektoreko balio-kateetan, Kimika-Aveq, Siderex kluster eta Iraurgi Berritzen Eskualde-agentziarekin batera, Euskadiko ETE Zirkularra Programaren baitan. Proiektu hauen helburua da metodo honen erabilgarritasuna euskal enpresa-errealitatean berrestea eta, batez ere, negozio zirkularren aukera berrien sorrera akuilatzea. Euskal enpresek gero eta neurri handiagoan eskatzen dituzte ingurumena errespetatzen duten negozioak, eta Circular Economy Playbook-aren moduko estrategia metodologikoekin Euskadik bere mundu mailako lidergoa erakusten du haien lehiakortasuna handitzera zuzendutako ingurumen-ezagutza aurreratuko tresnen garapenean. Ihoberen eta SITRAren arteko lankidetza eta hasi berri diren proiektuak lagungarriak izango dira negozio-eredu zirkularragoen sorrera bultzatzeko, hau da, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategiaren lehenengo erronkari heltzeko. Anterior Siguiente
Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean 2024/05/29
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Ihobek ekonomia zirkularra bultzatzeko ekodiseinu- eta zerbitizazio-gidaliburu berriak aurkeztu ditu 2024/05/29
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europar Batasunaren etiketa ekologikoak eta EMAS erregistroa duten erakundeek hazkundea sendotu dute Euskadin 2024/05/07
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadiko ETE Zirkularreko batzorde teknikoak Europako Itun Berdetik sortutako ingurumen araudiaren ondorioz euskal ETEek izango dituzten ingurumen erronkak aztertu ditu 2024/05/06