Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea (EWWR, ingelesezko siglengatik) Europan hondakinak prebenitzeari dagokionez kontzientzia sortzeko dagoen kanpainarik handiena da. Tokiko eta eskualdeko agintari publikoek bultzatuta, mota guztietako aktoreak biltzen ditu (herritarrak, eskolak, enpresak, GKEak, elkarteak, etab.), eta aurten azaroaren 20tik 28ra egingo da, Komunitate zirkularrak goiburuarekin. Kanpainan parte hartzeko ekintzak doan erregistratzeko epea jada ireki da eta datorren azaroaren 12ra arte iraungo du. Gorde Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoari –Ihoberi– dagokio Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea bultzatzea eta sustatzea, hiri-hondakinak koordinatzeko organoaren (HHKOren) idazkaritza tekniko gisa. Erakunde guztiek eta herritarrek parte hartu behar dute «zero hondakin» helburua lortzekoAurten, kanpainaren bidez komunitate zirkularrak eratzeko sinergiak sortzea sustatu nahi da bereziki, hondakinen sorkuntza prebenitzeari begira. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen jomuga baterako ekintza bat sustatzea da, hondakin-sorkuntza prebenitzeko lurraldeak eratzeko. Egun bizi dugun egoera gogorrean agerian geratu da komunitate txikiek zer eginkizun izan dezaketen kontsumo- eta ekoizpen-eredu jasangarriagoak lortzeko bidean.Administrazioek eta erakunde publikoek, elkarteek eta GKEek, enpresek eta industriak, ikastetxeek edo herritarrek datorren azaroaren 12ra arte dute euren ekintza erregistratzeko. Ekintza Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen egunetako batean egin behar da gutxienez (2021eko azaroaren 20tik 28ra, biak barne). Irabazi-asmorik gabeko ekintzak izango dira eta nolabaiteko ekitaldi bat badira, sarrera doakoa izango da. Halaber, ekintzek Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen gaietako bat izan behar dute ardatz gutxienez: jatorrian murriztea; berrerabiltzea eta berrerabiltzeko prestatzea; hondakinak gaika bereiztea eta birziklatzea; eta garbitzeko ekintzak. Bestela, aurtengo gaia izan behar dute ardatz; hots, komunitate zirkularrak. EAEn nola inskribatu Astean EAEn, Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak antolatuko du Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea. Horrek laguntza-zerbitzu bat jarriko du eragile interesdunen esku, izena emateko prozesua ahal den guztian errazteko. Eragileek jarduketaren deskribapen labur bat eman besterik ez dute egin behar. Gainerako kudeaketak Hiri Hondakinak Koordinatzeko Organoak egingo ditu. Bere webgunean ekintzak inskribatzeko informazio guztia dago. EAEn aurkeztutako ekimen onenak aintzatespena jaso eta Europako sarirako hautagai bihurtuko diraEAEn aurkeztutako hautagai guztietatik ekimen onenak hautatu eta aintzatetsiko dira. Aukeratutako lanak www.ocru.net orrian eta ekimenaren sare sozialetan ikusiko dira, edozein herritarrek izan dezan bozkatzeko aukera. Gainera, aukeratutako proiektuak Europako sarirako hautagai gisa proposatuko dira. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen helburuak honako hauek dira: batetik, sentsibilizatzea zenbateraino diren garrantzitsuak hondakin-murrizketa, produktuak berrerabiltzea, materialak birziklatzeko estrategiak eta Europar Batasunak eta estatu kideek alor horretan abiarazten dituzten politikak; parte-hartzaileek egindako lana nabarmentzea; Europako herritarrak mugiaraztea eta funtsezko ekintza behar duten gaietan kontzentratzera animatzea; eta alderdi interesdunen gaitasunak indartzea eta, horretarako, komunikazio- eta prestakuntza-baliabide espezifikoak ematea. Informazio gehiago hemen: www.ewwr.eu. Anterior Siguiente
Ingurumena Gorde Ingurumena 2024, urtebeteko ekintza eraldatzailea Ihoberentzat eta Euskadirentzat 2025/03/03
Ingurumena Gorde Ingurumena Bizkaiko Foru Aldundiak, Duara Elkarteak, Maestro García Rivero Ikastetxeak, Eroskik eta Garazi Sánchez surflariak ordezkatuko dute Euskadi Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen Sarietan 2024/12/21
Ingurumena Gorde Ingurumena Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute 2024/12/20
Ingurumena Gorde Ingurumena Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek osatzen duten Hondakinak Koordinatzeko Organoaren bilera 2024/12/19