Donostiako Miramar Jauregiak, ingurumen-hezkuntzan diharduten irakasleen arteko topaketa eta hausnarketa ahalbidetzera zuzendutako Jasangarritasunerako Eskolaren II. Edizioa jasoko du. Gorde Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskola 2030, Ihobe - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Ingurumen Jasangarritasunaren arloak koordinatzen du, UIKen, EHUren udako ikastaroen eta bi erakundeen laguntza duen Donostia Sustainability Forumaren (DSF) esparruanAurreikusitako bi jardunaldietako lehenengoan, herritarrengan eragina duten eta jasangarritasunerako hezkuntzatik landu daitezkeen erronka energetiko eta klimatikoak aurkezteko moduari buruzko eztabaidari helduko diote bertaratutakoek. Ihobek antolatuta eta hezkuntza-komunitateari zein jende guztiari zuzenduta, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroak Euskadiko eta jasangarritasunerako hezkuntza-jarduerak ikuspegi eraldatzailearekin gauzatzen diren beste lurralde batzuetako esperientziak jorratzen ditu. Era berean, jasangarritasunean eta erronka ekosozialetan aurrera egiteko behar ditugun ikaskuntza-balio eta -esperientzia berriei buruzko gogoeta egiten da. Irekiera instituzionalean Maider Kortaxarena Rubio EHUren Udako Ikastaroen UIK Fundazioko idazkari akademikoak eta Xabier González Vegas Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendariak hartu dute parte. Jarraian, M. Luz Díaz Guerrerok, Centro de Innovación Educativa Huerto Alegreko zuzendari eta Andaluziako ingurumen-hezkuntzako zentroetako presidenteak, ingurumen-hezkuntzaren eta herritarren aktibazioaren egungo erronkei buruz hitz egin du. Mikel Ballesteros García Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntza eta Prestakuntzako Zerbitzuko ordezkariaren esku-hartzearen ardatza ingurumen-hezkuntzaren sustapena Euskadin izan da. Xabier González Vegasek, Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendariak, Euskadi Ekoetxeko ingurumen-zentroen sare berritik gizarteak era jasangarrian jarduteko eta pentsatzeko duen modua aldatzeko egiten den lanaren berri eman du. Bere hitzaldian azaldu duenez, “Ekoetxea sare berria etengabe eraldatzen ari da antolakuntzari dagokionez, gizarteari balioa emateko gaitasuna hobetuz, herritarrei eskainitako esperientziak eraldatuz. Horrela, era jasangarriagoan pentsatzeko eta jarduteko modua aldatzeko aktibatzaileak izan daitezen”. “Herritarrak bezerotzat hartzearen ikuspegia da Ekoetxea Sare berriaren zutabe estrategikoa, eraldaketa digitalarekin eta datuetan oinarritutako kudeaketarekin batera”, adierazi du. Aurkezpenean azpimarratu duenez, garrantzitsua da merkatuko arauak erabiltzea “aldaketa handiagoa eta sakonagoa sortzeko”. Ainhoa Díez de Salazar Ekoetxea ingurumen-zentroen sareko (Ihobe) arduradun teknikoak moderatu du “Larrialdi klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren aurrean herritarrak aktibatzeko erronkak eta esperientziak” izeneko mahai-ingurua. Serafín Huerta Alcalá Centre d’Educació Ambiental de la Comunitat Valenciana-ko teknikariak, Miriam Campos Leirós lehen hezkuntzako irakasle eta Teachers for Future Spain-eko koordinatzaileak eta Julio Díaz Jiménez ikertzailea eta Carlos III Osasun Institutuko Klima Aldaketa, Osasun eta Ingurumeneko Erreferentzia Unitateko zuzendarikideak hartu dute parte mahai-inguruan. Mahai horretan ingurumen-hezitzailearen, ikastetxeen, ikasleen, irakasleen, familien eta, oro har, herritarren zeregina aztertu da. Jasangarritasunerako hezkuntza funtsezko tresna da 2030erako Garapen Jasangarrirako helburuak gauzatzeak eta Basque Green Dealek etorkizuneko Euskadi jasangarrirako zehazten dituen aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzekoArratsaldeko saioaren hasiera ingurumen hezkuntzaren zereginari buruzkoa izan da, Andreu Escribá García ingurumenean aditu eta biodibertsitatean doktoreak emandako hitzaldiarekin. Mariluz Gómez Fernández herritarrak aktibatzeko Ihobeko ingurumen-arloko proiektuen buruak moderatu du “Ekonekea eta ekoantsietatea saihestuz: ingurumen-hezkuntzan nola egin aurrera kontraesanak nagusi diren mundu honetan” izeneko lehen jardunaldiaren amaierako mahaia. Bertan parte hartzea errepikatu dute María Luz Díaz Guerrero, Centro de Innovación Educativa Huerto Alegreko zuzendari eta Andaluziako ingurumen-hezkuntzako zentroetako presidenteak; Serafín Huerta Alcalá, Centre d’Educació Ambiental de la Comunitat Valenciana-ko teknikariak; eta Andreu Escribá García, ingurumenean aditu eta biodibertsitatean doktoreak. Bihar, ostirala, hilak 7, Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren bigarren eta azken jardunaldian, José Manuel Gutiérrez Bastida Ingurugelako ingurumen hezitzaileak “Antropozenoa: etorkizuna ez dago idatzita” hitzaldia emango du, eta Luis González Reyes FUHEM Fundazioko ingurumen hezkuntzako arduradunak ikuspegi ekosoziala duen hezkuntzari buruz hitz egingo du. Ingurugelak dinamizatutako 2030 Agendari buruzko tailerrarekin emango zaio amaiera ikastaroari. bertan 18 GJHetako bakoitzean aurki daitezkeen hezkuntza-esparru desberdinen eta arazo ekosozialen eragina aztertuko da. Anterior Siguiente
ngurumen-Hezkuntza Gorde ngurumen-Hezkuntza Ekoetxea Meatzaldeak Euskadin ekodiseinatutako produktu zirkularren Zirkularrak-Circulares erakusketa hartuko du 2024/09/13
ngurumen-Hezkuntza Gorde ngurumen-Hezkuntza Ekoetxea Txingudi Irungo klima-babeslekuen sarean sartu da 2024/08/01
ngurumen-Hezkuntza Gorde ngurumen-Hezkuntza 2030 Jasangarritasunerako Eskolaren 2024ko edizioak eraldatze ekosozialerako gakoak nabarmendu ditu 2024/07/26
Ingurumen Komunikazioa, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Gorde Ingurumen Komunikazioa, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Lehen mailako hamar profesional inguruk hitz egingo dute irailean 2024ko Ingurumen Komunikazioko Eskolan 2024/07/15