Udalsarea 2030eko Batzorde Teknikoak Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programaren abantailak aztertu ditu azken bileran. Programa horren bidez, euskal kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzen jarraitzea eta sektore pribatuan erosketa berdearen diseinua bultzatzeko lehen pausoak ematea aurreikusten da. Gorde Ihobek, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa - EEKB 2030 Programako idazkaritza tekniko gisa, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerantz aurrera egiteko hartutako konpromisoaren barruan sartzen den dokumentua aurkeztu zuen, eta lehenetsitako kategoria batzuei dagokienez euskal sektore publikoko lizitazioen % 75ak ingurumen-irizpideak barneratzea eta 150 erakunde publikok eta 50 erakunde pribatuk konpromisoa formalizatzea lortzeko helburua gogorarazi zuen. Horrez gain, gaur egun erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruan dauden lege-eskakizunak azpimarratu ziren, bai eta hori euskal ingurumen-politika eta -estrategia desberdinetan sartzeak izango duen ekarpena ere. Berrikuntza gisa, eta aurrekoan ez bezala, programa berriak erosketa pribaturako jauzia egitea, eta denborarekin esparru berri horretan protagonismo handiagoa hartuko duen estrategia diseinatzea bilatzen du. Bertan, erosketa publikoak protagonismoa izaten jarraitzen du, baina, aldi berean, erosketa pribatuan aurrera egin nahi da, estrategia hori diseinatzen hasteko lehen urratsak emanez. Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa (EEKBP 2030) aurreko programaren emaitzen hobekuntzan oinarritzen da, eta bi plan eta ekintza-alditan gauzatuko da. Lehenengoa 2025era arte egingo da eta 21 ekintza zehatz izango ditu. Bigarren aldia 2030era arte luzatuko da, lehen ekintza-planaren emaitzak kontuan hartuta. Udalsarea 2030ek udaletako eta eskualdeetako toki-administrazioak EEKBP 2030era atxikitzea bultzatuko du, lantalde tekniko espezifikoa abian jarriz eta tokiko garapen jasangarriarekiko konpromisoan eta Euskadiko ingurumen-politikei egiten dien ekarpenean aurrera egiteko interesa duen sareko kide orori arlo horretan laguntza emanez. Bestalde, Udalsarea 2030en 20. urteurrenaren testuinguruan, Sarearen Idazkaritza Teknikoak gogorarazi zuen laster jarriko dela abian Euskadin tokiko ekintza jasangarria eta Tokiko Agenda 2030 bultzatzeko lankidetzarako esparru-akordio berria. Era berean, sarera atxikitzeko datozen lau urteetarako prozesua nabarmendu zuen. Prozesu horren bidez, EAEko udal eta eskualde-erakunde gehienak bildu nahi dira, euskal administrazio publikoko hainbat eremutako eta bat egin duten erakundeetako ordezkari ugarirekin batera. Batzorde Teknikoak Sarearen Esparru Akordio berritik eta Sarearen Plan Estrategikoa 2025etik ibilbidea egin du bere bileranTopaketan Plan Estrategikoa 2025aren aurrerapenak azaldu ziren. Plan estrategikoa hauek markatu dute: akordio berriaren berrikuntzek, Euskadin edozein sektoretako erakundeekin lankidetza eta aliantzak sortzeko testuinguru irekia sortzen duen eragile anitzeko 2030 Agendaren hedapenak, edo Udalsarearen Plan Estrategikoa onartu berri den ingurumen-araudiarekin bat etortzeak. Plan Estrategikoa Sarea osatzen duten erakundeek egindako ekarpenak kontuan hartuta gauzatu da, eta hiru helburu nagusi ditu: tokiko 2030 Agenda sustatzea eta Udalsarea 2030 Euskadiko 2030 Agendaren ekosisteman sartzea, tokiko ekintza jasangarria sustatzea eta aliantzak indartzea, eta tokiko ekintza jasangarria ikusaraztea. Azkenik, Udalsarea 2030en webgune berria 2022ko apirilean martxan jarriko zela iragarri zen. Bertan, Sarea osatzen duten erakundeek paper protagonista dute. Sare berdeak ekimena Topaketak Sare Berdeak ekimena aurkezteko tartea gorde zuen, hau da, jasangarritasunerantz doazen aldaketetan euren ingurua inplikatu nahi duten pertsonak ahalduntzeko mekanismoa. Euren ingurunea hobetzen lagundu nahi duten erakunde, enpresa eta pertsonen artean aliantzak sortzeko proiektua da. Proiektuak Bizkaiko Lurralde Historikoan gauzatzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratzen ditu. Sare Berdeak 2021ean hasi zen proiektu pilotu gisa, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaon egin zuen. Aurten, 2022an, Busturialdea-Urdaibai, Txorierri eta Uribe Kosta eskualdeetara eta zenbait erakunde akademikotara, EHU/UPVra, adibidez, hedatu da. Guztira, Sare Berdeak ekimenak jasangarritasunaren aldeko ahalduntze-ekimen hori aberasten duten askotariko eremutako 137 kide ditu. Anterior Siguiente
Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Gorde Erosketa berdea, Iraunkortasun lokala Erosketa eta kontratazio berdean ingurumen-irizpideak txertatzeko prozesua bizkortzeko Lantaldearen bilera 2024/05/29
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea 2022an, Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berdeak 2025erako ezarritako helburu gehienak gainditu zituen 2024/02/14
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea Eusko Jaurlaritzak behartzen du ingurumen-klausulak bere Sail eta erakunde publiko guztien lizitazioetan sartzera 2023/03/27
Erosketa berdea Gorde Erosketa berdea Helburu jakineko uniformeak, Ekoetxea sare berrirako 2023/02/27