Batzorde honen lehenbiziko ekintza, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Urdaibai Biosfera Erreserbako (UBE) Ondare Interprete-Gidari Formakuntzarako I Ikastaroa 2019 aurkezten da, 1993. urtean Urdaibai Biosfera Erreserbako ondare interprete-gidari formazio-ekimenaren ondoren. Gorde Ikastaroak helburu du publikoaren aurreko UBE-ko ondarearen interpretazioaren erabilera zuzena sustatzea. Horretarako, interpretazio-teknikak irakatsiko dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ondare naturala eta kulturala erabiltzen duten pertsonak, entitateak, enpresak ahalik eta formaziorik hoberena izan dezaten. Ikastaroa osotuko da ondare naturala eta kulturalaren aspektu konkretuen deskribapenarekin. UBE-ko hainbat interpretazio-ekipamendu bisitatu eta aztertu egingo dira.Urdaibai Biosfera Erreserbak helburu du, beste batzuen artean, garapen iraunkorraren inguruan ikasteko eta erakusteko tokia izatea. Testuinguru horretan, ezinbestekoa kontsideratzen da bere ondarea ezagutaraztea, bisitariei eta baita bertokoei ere. Horretarako, interpretazio-zentruak, museoak, aztarnategi arkeologiko interpretatuak, baserri-eskolak, agroturismoak edo turismo-bulegoak ditugu, beste hainbaten artean. Halaere, ezinbestekoa ere bada gure interprete-gidariak gaitzea iraunkortasunaren kontzeptua eta eskuragarri diren teknika hoberenak erabili eta barreiatu ditzaten.Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Plana Urdaibaiko Erreserban PICE – IGHP, 2014. urtean onartuta, UBE-ko interpretazioari lotutako eragileen artean partekatutako kudeaketa bultzatzea du helburu. PICE – IGHP-ak eragileak biltzen ditu Koordinaketa-Batzorde ezberdinetan, gaiaren arabera. Formazioa eta Gaikuntza Batzordearen kasua da. Horretan, Bermeoko Behargintza Zentruak, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentruak, Lanbidek, Urremendi Landa Garapenerako Agentziak eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuak hartzen dute parte. Aurre-matrikula irekita Urtarrilean https://www.uik.eus/ Anterior Siguiente
Biodibertsitatea, Klima aldaketa Gorde Biodibertsitatea, Klima aldaketa KLIMATEK txosten batek klima-aldaketako agertoki batean artropodo onuragarriak kontserbatzeko neurriak identifikatzen ditu 2024/08/05
Biodibertsitatea, Ingurumena, Iraunkortasun lokala Gorde Biodibertsitatea, Ingurumena, Iraunkortasun lokala Eusko Jaurlaritzak natura-ondarearen kontserbazioa bultzatuko du 2024an, ikerketa-proiektuetarako dirulaguntza berrien bidez 2024/04/23
Biodibertsitatea, Ingurumena Gorde Biodibertsitatea, Ingurumena Ulysses, ozeanoetako kutsadura plastikoari aurre egiteko proiektu zientifiko aitzindaria 2024/02/21
Biodibertsitatea, Ingurumena Gorde Biodibertsitatea, Ingurumena Euskadik 200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2010az geroztik Natura 2000 Sareko balio ekologiko handiko habitatak eta espezieak zaintzeko 2024/02/21