2015/04/21
Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurretan indusketak planifikatzeko eta egiteko oinarrizko irizpideak emateko prestatu dugu Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gida, lurzorua edozer motatakoa dela edota lanok egiteko arrazoiak edozer direla ere (eraikuntzarekin lotuak edota haietako kutsaduragatik). Gida hurrengo hauei zuzendu zaie: indusketak baimendu behar dituzten herri-administrazioei, jabeei, higiezinen sustatzaileei eta induskatutako lurrak ikertzeaz, berrikusteaz edota berreskuratzeaz arduratzen diren erakundeei. Euskal Autonomia Erkidegoan, lurzorua babesteko politika sortu zenetik, askotariko egoeretan nola jardun ezartzen duen dokumentu tekniko baten beharra sumatu zen, adibidez, lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedurak biltzen dituen kasuetan edota bereizirik kudeatzen direnetan. Behar hori aintzat hartuta sortu dugu gidaliburu hau.
Lurzoru
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut