1.-GARDENTASUNA
2.-INGURUMEN-HOBEKUNTZA
Ingurumen-ebaluazio hori errazteko eta bi faktore motibatzaileei erantzuteko, Ihobek CLIMATE & CIRCULARITY CALCULATOR izeneko tresna jartzen du enpresen eskura. Erakundeen, produktuen eta zerbitzuen ingurumen-jokabidea modu sinplifikatuan ebaluatzeko tresna informatiko bat da; doakoa da eta bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzen du. Hala, tresnak honako hau ahalbidetzen du: erakundearen, produktuen eta zerbitzuen karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna kalkulatzea; produktu eta zerbitzuen bizi-zikloaren azterketa sinplifikatu bat egitea; eta ekonomia zirkularreko adierazleak kalkulatzea, erakunde-ikuspegi batez, hori guztia aitortutako estandarren arabera.Horrenbestez, erakunde-ikuspegi batez, tresnak honako hau ahalbidetzen du: erakundearen ingurumen-aztarna kalkulatzea, Ihobek argitaratutako metodologiaren arabera; karbono-aztarna kalkulatzea, UNE-EN ISO 14064-1 arauaren arabera; eta ekonomia-zirkularreko adierazleen aukeraketa bat, “Circular Transition Indicators 3.0” metodologiari jarraituz –adierazleak bateragarriak dira etorkizunean onartuko den ISO 59020 arauarekin-.
Produktu-ikuspegiarekin, tresnak ahalbidetzen du produktu eta zerbitzuen bizi-zikloa aztertzea (ISO 14040 eta ISO 14044 arauekin bat etorriz) eta karbono-aztarna ISO 14067:2018 arauaren arabera kalkulatzea.
Tresna sinplifikatua izateak esan nahi du bere datu-base mugatua dela eta ezin pertsonalizatu daitekeela erakundearen eta bere ingurumen-alderdien ezaugarrietara. Hau da, ingurumen-inpaktuen magnitude-ordena eskaintzen du, baina ezin izango litzateke erabili bizi-zikloaren azterketa exhaustibo bat egiteko, EN ISO 14040 / EN ISO 14044 arauen arabera, ezta produktuko ingurumen-adierazpenak EN ISO 14025 arauaren arabera garatzeko ere.
1. Erabiltzeko Zehaztapen eta Kondizio hauek produktu eta organizazioaren eta erakundearen ingurumen-aztarna kalkulatzeko Baliabidea erabiltzeko bete behar diren arauak arautzen dituzte. Baliabide horretara Ihoberen www.ihobe.eus webgunetik sar daiteke.
2. Aplikazioaren titularraren nortasuna: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (aurrerantzean IHOBE), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate publikoa da. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011-Bilbao (Bizkaia).
3. IHOBE Baliabidearen gaineko eskubide guztien jabea eta titularra da, eta, horri dagokionez, erabiltzaileari Baliabidea diseinatutako erabileren arabera baliatzeko eskubidea baino ez dio ematen, eta, bereziki, erabilera-kondizio hauetan eta/edo aplikatu beharreko legean aurreikusitakoari jarraikiz. Erabiltzaileak ez du inolako gaineko jabetza-eskubiderik eskuratuko Baliabidea deskargatu, instalatu eta/edo erabiltzen duenean.
4. Baliabidea usatzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta nola dokumentu honetan hala webgune horren Pribatutasun Politikan eta Lege Oharrean jasotako kondizio guztiak onartzea dakar berekin.
5. Debekatuta dago Baliabidearen ezein zati aldatzea, baita programaren segurtasun-funtzioak edo beste funtzio batzuk saihestea, desaktibatzea edo beste edozein modutan manipulatzea (edota saihesten, desaktibatzen edo manipulatzen saiatzea) ere, eta Baliabidea edo bertako edukiak ezingo dira, halaber, ezein merkataritza- edo publizitate-helburutarako baliatu. Debekatuta dago Baliabidea IHOBEren edo hirugarrenen ondasunak, eskubideak edo interesak kaltetzeko erabiltzea. Debekatuta dago, orobat, IHOBEren edo hirugarrenen sare, zerbitzari, ekipo, produktu eta programa informatikoak aldatzen, kaltetzen edo baliogabetzen dituen beste edozein modutan erabiltzea.
6. Ihobek beretzat gordetzen du Baliabideko jarduerari jarraipena egiteko eskubidea, eta, hala badagokio, txostenak edo estatistikak egiteko erabili ahalko ditu bertan dauden datuak, modu anonimoan betiere.
7. Baliabidea eta haren edukiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edukiak edo audioak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, etab.) markak eta gainerako ikur bereizgarriak IHOBEren edo hirugarrenen jabetzakoak dira, eta erabiltzaileak ez du horien gaineko inolako eskubiderik eskuratuko Baliabidea erabiltze hutsagatik. Erabiltzaileak ezingo ditu hauek egin:
a) Baliabidea edo haren edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, hirugarrenen eskura jartzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, salbu eta legean jasotako kasuetan edo IHOBEk edo eskubide horien titularrak berariaz baimendutako kasuetan.
b) Baliabidea edo haren edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea erabilera pribaturako, baita jendaurrean jakinaraztea edo hirugarrenen eskura jartzea ere, horrek Baliabidea erreproduzitzea badakar berekin.
c) Baliabidea osatzen duten eduki guztiak edo horien zati handi bat ateratzea edo berrerabiltzea. Aurreko atalean ezarritako kondizioak betez, IHOBEk Baliabidea erabiltzeko baimena ematen dio erabiltzaileari; baimena ez esklusiboa eta doakoa izango da, eta erabilera pertsonalerako betiere.
8. Erabiltzailearen erantzukizuna da, kasu guztietan, programa maltzurrak edo beste edozein elementu informatiko kaltegarri antzeman eta desinfektatzeko baliabide egokiak edukitzea. IHOBEk ez du bere gain hartzen Baliabidea erabiltzean ekipo informatikoei eragindako kalteen erantzukizuna. Era berean, IHOBEk ez du erabiltzaileek jasandako kalteen ardurarik hartuko kalte horien jatorria webguneko zerbitzua eteten duten telekomunikazio-sareetako akatsak edo deskonexioak direnean.
9. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Baliabidea zuzen erabiltzeko, legeak, Erabiltzeko Zehaztapenak eta Kondizioak eta aplikatu beharreko gainerako erregelamendu eta jarraibideen arabera betiere. Erabiltzaileak IHOBEren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du obligazio horiek ez betetzearen ondorioz kalte edo galerak sortzen badira.
Sarbide-identifikazioa baduzu eta zerbitzuaren baldintzak onartu badituzu, sartu esteka honen bidez. Bestela, identifikatzea edo erregistratzea eskatuko zaizu, zerbitzuaren baldintzak onartzeaz gain.
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut