Eventos certificados eu Otsailak 23 - otsailak 26 Kutxa Laboral Bilbao Surf Film Festival 2023 nazioarteko surf-zinemaldi lehiakorra baino askoz gehiago da, nazioarteko 40 film baino gehiago baititu hautatuak. Industria- eta ekonomia-sinergiak sortzen dira ekitaldi horretan, eta surfa jendearengana hurbiltzen da. Horrez gain, kultura eta kirolerako sarbidea errazten da, emakumeen presentzia eta irisgarritasuna sustatzen dira eta iraunkortasunaren eta ingurumenaren inguruan kontzientziatzen da. On line surfeko txapelketak eta surfeko argazkiak, skateko txapelketa eta showak, itsasadarreko doako jarduerak (uretako bizikletak, erreskaterako motorrak, jetboard-ak...), mahai-inguruak (iraunkortasunari, kirol egokituari eta berdintasunari buruzkoak), ikus-entzunezko industriaren networking-a, hitzaldiak eta parte hartzeko tailerrak (berdintasuna, inklusioa eta jasangarritasuna), sektoreko produktu eta zerbitzuen aurkezpena Surf Market-en, eta elkartasunezko ibilaldia egingo ditugu. Udalerria: Getxo/Bilbo (Bizkaia) Mota: Diziplina anitzeko surf-zinemaldia Eremua: Nazioartekoa Dokumentuak Ekitaldiaren Ingurumen Adierazpena (Gaztelaniaz)