Bizi-zikloaren azterketa DeskargatuBizi-zikloaren azterketa produktu, prozesu edo sistema batek bere bizi-ziklo osoan (lehengaiak eskuratzen direnetik bizi-zikloa amaitzen zaion arte) ingurumenari sortzen dion eragina neurtzeko balio duen tresna metodologikoa da. Sistemaren sarrerak eta irteerak biltzen eta aztertzen dira, ingurumen-inpaktu potentzialak erakusten dituzten emaitzak lortzeko. Helburua da horiek murrizteko estrategiak zehaztu ahal izatea. Tresna honen ezaugarri nagusia bere ikuspegi holistikoa da; bestela esanda, oinarrian duen ideiaren arabera, sistema baten ezaugarri guztiak ezin dira banaka zehaztu edo azaldu, osagai dituzten zatiak bakarrik kontuan hartuta. Beharrezkoa da biltzen dituen alderdi guztiak elkartzea. Hortik dator sistemaren bizi-ziklo osoa kontuan hartzearena. Produktu baten BZAk bere bizi-zikloan parte hartzen duten prozesuen sarrera/irteera guztiak jaso beharko lituzke: lehengaiak erauztea eta osagaien manufakturarako behar diren materialak prozesatzea, produktua erabiltzea eta, azkenik, birziklatzea eta/edo kudeatzea. Bizi-zikloaren faseen arteko garraioa, biltegiratzea, banaketa eta beste bitartekaritza ekintza batzuk ere aintzat hartu behar dira garrantzitsuak direnean. Bizi-ziklo mota horri «sehaskatik hilobira» esaten zaio. Bizi-zikloaren azterketa egiterakoan aintzat hartzen diren elementuei input/output (sarrerak/irteerak) esaten zaie: Sarrerak (inputak): Sistemaren prozesu/fase bakoitzean kontuan hartzen diren baliabideen, lehengaien, zatien eta produktuen, garraioaren, elektrizitatearen, energiaren eta abarren erabilera. Irteerak (outputak): Airera, uretara eta lurrera egindako isuriak eta sistemaren prozesu/fase bakoitzean aintzat hartzen diren hondakinak eta azpiproduktuak.
BZAk ekodiseinuan jokatzen duen rola Enpresek, beren produktuen eta zerbitzuen diseinuan ingurumena beste faktore bat bezala sartu ahal izateko eta, horrela, beren ingurumen-jarduna hobetu ahal izateko, erabakiak hartzen lagunduko dieten ingurumen-datuak behar dituzte (material bat edo bestea aukeratzea, ingurumen-inpaktuaren arabera; ekoizpen-prozesu bat bideragarria izatea edo ez...). Ingurumen-ebaluazio hori errazteko, Ihobek hainbat gida tekniko eta kalkulu-tresna sinplifikatu garatu ditu. Horiek guztiek produktuen eta/edo zerbitzuen ingurumen-ebaluaziorako balio dute, bizi-zikloaren eta ingurumen-inpaktuaren kategoria anitzeko ikuspegiarekin. Produktuen eta zerbitzuen ingurumen-ebaluazioa egiteko metodoak Produktu/zerbitzu baten ingurumen-inpaktua ebaluatzeko bi modu nagusi daude. Kualitatiboki, irizpide subjektiboetan eta kuantifikaezinetan oinarritutako informazioa ematen badu; eta kuantitatiboki, kalkulu-prozesu baten ondorioz lortutako irizpide objektibo eta kuantifikagarri zehatzetan oinarritutako informazioa ematen badu. Kontzeptu horiek zuzeneko lotura izango dute ingurumen-analisi baten funtsezko beste bi alderdiren gainean. Hona bi alderdiok: praktikan jartzeko zailtasun-maila eta analisi-prozesuarekin lortutako emaitzen kalitatea. Horrela, Ihobek hiru metodo garatu ditu eskakizun horiei erantzuteko; lotutako gida teknikoetan jaso dira denak. Hurrengo taulak ezaugarri horiek jasotzen ditu gida horiek egiteko prozesuan aplikagarritasun handiena duten ingurumen-analisiko metodoetarako. Ingurumen-analisiko matrizeak, ingurumen-adierazleak eta bizi-zikloaren analisia dira metodook Deskargatu Deskargatu Deskargatu Ingurumen-informazioko fitxak Atalera Sartu Ingurumen-informazioko fitxak Ihobek aurrez definitu eta kalkulatutako zenbakizko faktoreak dira, eta produktu edo zerbitzu baten bizi-zikloari lotutako ingurumen-alderdi batzuen erabilera unitarioak ingurumen-inpaktuaren kategoria desberdinetan duen eragina adierazten dute. Hainbat alderdi jorratzen dituzte; hauek, besteak beste: lehengai-mota desberdinen kontsumo unitarioa (material horren kontsumo-kilogramoko ingurumen-inpaktu gisa adierazita), energia-kontsumoa (hainbat sorkuntza-iturritatik –mixa barne– datorren energia KWh-ko ingurumen-inpaktu gisa adieraziak), ibilitako garraioa (hainbat garraiobidetako tonako eta ibilitako kilometroko ingurumen-inpaktu gisa adierazita) edo material bakoitzaren bizi-amaierako helmuga (bizi-amaierako aukera ezberdinen arabera tratatutako material kg-ko ingurumen-inpaktu gisa adierazita). Ingurumen-informazioko fitxak Ihobek egin ditu eta aplikazio espezifiko batean daude, eta nazioarteko datu-baseetan dauden bizi-zikloaren inbentarioetan oinarrituta daude, eta euskal industria-sarearen errealitatera egokituta; hartara, produktuak diseinatzeko eta fabrikatzeko erabilitako materialen, prozesuen, energien, garraioen eta bizi-amaierako tratamenduen ingurumen-inpaktuak irudikatzeko. Informazio guztia eta ingurumen-informazioko fitxak esteka honetan daude eskuragarri: Produktuen eta zerbitzuen ingurumen-aztarnaren kalkulagailua Kalkulagailura sartu Gida teknikoez eta ingurumen-informazioko fitxez gain, Ihobek enpresen esku jartzen du produktuen eta zerbitzuen ingurumen-portaeraren ebaluazio sinplifikatua egiteko tresna informatiko bat, bizi-zikloaren eta ingurumen-inpaktuaren kategoria anitzeko ikuspegiarekin. Tresna hau orain dela 15 urte baino gehiago Ihobek enpresen eskura jarri zuen ECO-it tresnaren bertsio hobetu eta zabaldu bat da. Tresna berri honek ingurumen-inpaktuko 25 kategoria baino gehiago ditu. Hurrengo atalean deskribatzen dira, ingurumen-adierazleen atalean. Tresna berri hau doan eskura dezakete Ihoberen webgunera sartzeko profil propioa duten erakunde guztiek.
Ekodiseinuaren arrazoiak Ekodiseinua, ingurumenerako diseinu gisa ere ezaguna, ingurumen-aldagaia produktu industrialen diseinu-prozesuaren irizpideen artean sartzen duen metodologia bat da, hau da, irizpide hori lehengo beste faktore batzuei gehitzen die, hala nola kostu ekonomikoei edo kalitateari. Azkeneko helburua da produktuen ingurumen-errendimendua hobetzea euren bizi-ziklo osoan. Ekodiseinua funtsezko praktika bihurtu da sektore industrialean, produktuen kontsumoan gertatzen ari den hazkunde etengabeari aurre egiteko. Ekodiseinua erabiltzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: Kontsumitzen diren produktuen kantitate globala etengabe hazten ari da. Pertsonen eroste-ahalmenaren hazkundeak gero eta produktu gehiago kontsumitzera eramaten du, eta, hortaz, gero eta lehengai gehiago ere kontsumitzera; horren ondorioz, produktuen balio-bizitzaren amaieran sortzen diren hondakinen bolumena gero eta handiagoa da. Gero eta produktu eta zerbitzu mota gehiago daude. Produktu berberak askotariko bertsioak izan ditzake (adibidez, telebistako pantailen kasuan: plasmazkoak, kristal likidozkoak, eta abar.), eta, hortaz, kudeaketa-sistema desberdinak behar dituzten askotariko teknologiak daude. Horrek konplikazio bat gehitzen dio produktu horien balio-bizitzaren amaierako prozesuari.Produktuen berrikuntza etengabea. Produktuen prestazioak eta ezaugarri teknologikoak etengabe aldatu eta eguneratzen dira, eta horren eraginez haien balio-bizitzaren zikloa gero eta laburragoa da. Energia gehiago kontsumitzen da erabilera-fasean. Merkaturatutako produktuen kopurua igotzen denez, kontsumitzen den energia etengabe eta modu progresiboan hazten da. Merkaturatze globala. Merkatu bateratua indarrean dagoenez eta nazioarteko merkataritzak eta inbertsioak zituzten oztopoak alde askotatik murriztu direnez, ekonomia globala sortu da, eta horrek gero eta ingurumen-inpaktu handiagoa sortu du garraio-sektoreari lotuta. Produktuen konplexutasuna. Produktuen diseinu eta garapenaren ezagutza produktuak ekoiztu eta merkaturatzen dituzten erakunde edo korporazioen eskuetan dago, gero eta neurri handiagoan. Gero eta eragile gehiagok esku hartzen dute. Konplexutasunaren eta produktuen globalizazio-prozesuaren eraginez, gero eta handiagoa da produktuen bizi-zikloan esku hartzen duten eragileen kopurua.
Ekodiseinuko ziurtagiriak Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006:2011 Deskargatu UN-EN ISO 14006 Araua - «Produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren ingurumen-kudeaketarako sistema (Ekodiseinua)» beren jardunbideetan printzipio horiek jarraitzen dituzten enpresak identifikatzeko balio duen tresna bat da. 2000ko hamarkadaren hasieran, enpresek interes handia erakutsi zuten ekodiseinuaren kudeaketa-sistema deskribatuko zuen arau bat sor zedin; hartara, bai produktuen diseinuan ingurumen-aldagaia txertatzea erraztuko baitzen, baita kanpo-aitorpena lortzeko, kudeaketa-sistema hirugarren eragile independente batek ikuskatu ahal izatea ere. Horiek horrela, UNE 150301 Araua - «Diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren ingurumen-kudeaketa. Ekodiseinua» garatu zen; horrek ekodiseinu-sistema deskribatzen du, eta enpresek erabilitako ISO 9001 eta ISO 14001 sistemekin bateragarria da. 2008an, Normalizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) ekodiseinurako nazioarteko arau berri bat sortzeari ekin zion, Espainiako UNE 150301 arauan oinarritua zegoena. Horrela, ISO/TC 207/SC1/WG4 batzordea eratu zen, Ihobe sozietate publikoa partaide duena. Batzordearen lanaren behin betiko emaitza nazioarteko bihurtzen zen bigarren arau espainiarra (UNE) izan zen; hain zuzen, UNE-EN ISO 14006:2011 araua. Euskadin, 70 bat enpresak dute ekodiseinuaren kudeaketarako UNE-EN ISO 14006 Arauaren araberako ziurtagiria, eta Espainia osoan ziurtagiri hori duten enpresen %54 dira. Ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko sistema Ingurumenarekiko jarrera ez da izan kontsumitzaileek produktu jakin bat erosterako orduan eskatu duten balioetako bat. Balio hori indarrean zeuden arauak betetzeko baino ez zen. Baina azken urteotan kontsumitzaileek gero eta sentsibilitate handiagoa azaldu dute eta gizakiak ingurumenari eraso eginez planetari eragiten diola ziurtatu duenetik kontsumitzaile berri bat sortu da; arazo honi begirune handia dion kontsumitzailea da eta kontsumitzen dituen produktuek eta erabiltzen dituen zerbitzuek ingurumenean zenbat eragiten duen galdetzen duena. Diseinuan ingurumen-hobekuntzak dituzten produktuak bereizteko, azken 30 urteetan ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko sistemak sortu dira. Gaur egun, mundu mailan, ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko 400 sistema inguru daude, eta, beraz, ez da erraza enpresentzako beren produktuetarako sistemarik egokiena identifikatzea. Enpresei zeregin horretan laguntzeko, Ihobek bi argitalpen tekniko egin ditu. Produktua ekoetiketatzeko sistemen tipologia desberdinak, ezaugarri nagusiak eta bakoitzak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailak deskribatzen dituzte horiek. Gidak, halaber, identifikatutako kategorietako baten barruan dauden sistema nagusien deskribapena eta lotura jasotzen ditu. Deskargatu Deskargatu Produktuaren ingurumen-adierazpena Deskargatu Produktuaren ingurumen-adierazpenek (PIA) produktuaren ingurumen-informazioa emateko sistema garden bat osatzen dute, zeinak aukera ematen baituen kategoria bereko produktu guztiei eragiten dieten arau zehatz batzuetan oinarrituta produktuak elkarrekin alderatzeko. Sistema-mota horiek, azken kontsumitzaile estandarrarentzat baino gehiago, enpresek beren bezeroekin informazioa trukatzeko dira aproposak, izatez oso teknikoa eta xehea baita PIAek jasotako informazioa. Ekoetiketatze-sistema horiek ISO 14025 Arauak erregulatutako III. Motako Etiketatze Ekologikoa - Produktuen Ingurumen Adierazpenak (Environmental Product Declaration edo EPD) sistemaren barne daude. ISO 14020 arau-sailak erregulatzen dituen beste bi sistemen desberdina da, III. motakoak ez dituelako bete beharreko ingurumen-betekizunak eta gutxieneko balioak zehazten. Aldiz, identifikatzen du zein ingurumen-parametro eta -alderdi jakinarazi behar diren ingurumen-jokabidearen berri emateko. Programa horiek ISO 14025 arauan ezarritako betekizunei jarraiki eratzen dira eta Product Category Rules (PCR) deituriko dokumentu batzuetan jasotzen diren arauak eta prozedurak garatzen dituzte.
Ekodiseinua Euskadin 1999az geroztik, etengabe bultzatu da ekodiseinua Euskadin. Aldi honetan ezagutza multzo handia sortu du gaiaren inguruan, eta industriari laguntzeko tresnak sortu dira, euskal industria eta bere enpresak nazioarteko ekodiseinu-erreferente bilakatzeko. Euskadin ekodiseinua garatzearen ondorioz, ezagutza eta laguntza-tresnak sortu dira, merkatu-tresnak gaitu dira eta laguntza-programa publikoak garatu dira. Deskargatu Ekodiseinurako gida metodologikoak Lan hori guztia 2000. urtean hasi zen, lehen «Ekodiseinurako eskuliburu praktikoa. 7 urratsetan ezartzeko eragiketa» argitaratu zenean; hau da, produktu bat ekodiseinatzeko behar diren zazpi etapak deskribatzen dituen dokumentua. Eskuliburuak enpresei erakusten die nola txertatu ingurumen-irizpideak beren produktuen diseinuan, eta tresna errazak ematen dizkie, ildo horretan jarduten hasteko. Horretarako, enpresa baten adibidea erabiltzen du eskuliburu osoan zehar, eta adibide gisa erakusten du enpresa horrek zer-nola egiten duen metodologiaren jarraipena eta zer-nola erabiltzen dituen proposatzen diren tresnak. Metodologia hori euskal industriako hainbat jarduera-sektoretan aplikatu ondoren, hainbat gida sektorial argitaratu ziren; sektore hauetarako, zehazki: automobilgintza, makina-erreminta, eraikuntza-materialak, barne-altzariak, hiri-altzariak, ontzia eta enbalajea, elektriko-elektronikoa eta ehungintza. Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Deskargatu Ontzien eta enbalajeen ekodiseinu-gida Garrantzi berezia duenez eta ekodiseinuak ontzien eta enbalajeen sektorean duen aplikazio handia kontuan hartuta, 2017an Ihobek eta Ecoembesek ekodiseinua ontzi arinetan aplikatzeko erreferentziako gida garatu zuten. Ontziak ekodiseinatzeko gida honek ekodiseinua aplikatzeko laguntza eta orientazioa eskaini nahi die produktu ontziratuak merkaturatzen dituzten enpresa guztiei. Ikuspegi praktiko bat ziurtatzeko, gidak benetako hiru aplikazio-esperientzia ditu, proiektuari hiru ikuspegi desberdinetatik helduz: ontziak fabrikatzen dituen enpresa bat, produktuak ontziratzen dituen enpresa bat eta ontziratutako produktuak banatzen dituen enpresa bat. Deskargatu Ekodiseinua 20 urtez aplikatzen Euskadin 20 urte baino gehiago Euskadiko ekodiseinua lantzen eman ondoren, enpresa askok txertatu dute jada beren produktuak garatzeko sistematikaren egunerokoan. Lan honen adibideak erakusteko, 2021ean, «Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte» katalogoa argitaratu da. Dokumentu hau formatu fisiko eta digitalean argitaratu da, eta hamar industria-sektoretako produktu-kategorien zerrenda zabala biltzen duen Europako lehena da. Kategoria horietan bizi-zikloaren analisi-metodologiak aplikatu dira, eta ingurumen-inpaktua nabarmen hobetu da eta Europako industria-sektore osorako eredu dira. Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren katalogo honek, fitxa teknikoetan, produktu zirkular bakoitzaren ezaugarri eta alderdi nagusiak biltzen ditu, eta hamar sektoretan banatzen ditu: industria kimikoa, metalaren sektorea, altzariak, automobilgintza, elikadura, ekoizpena eta kontsumoa, makineria, garraioa, elektriko-elektronikoa, eta eraikuntzako materialen sektorea. CatálogoAplikazioa
Basque Ecodesign Meetings: ekodiseinuari buruzko nazioarteko topaketak Basque Ecodesign Meetinga ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldia da. Ekodiseinuaren aplikazioan esperientzia handia duten enpresa liderrak, metodologia horren eragile dinamizatzailea den herri-administrazioa, unibertsitatea eta arloko hainbat aditu bildu ditu Bilbon bi urtez behin. Nazioarteko pertsona garrantzitsuak izan dira ekitaldiaren edizioetan, eta ekodiseinuko profesionalen topagunea izan da Europa hegoaldean. Azken edizioetako dokumentazio guztia eskuragarri dago, eta arlo horretako joerei buruzko dokumentu-funts garrantzitsu bat da. 2022tik aurrera, Basque Ecodesign Meeting Basque Circular Summiten barruan sartzen da: garrantzi handiagoko ekitaldia da, eta ekodiseinuaren alderdi guztiak biltzen ditu ekonomia zirkularraren esparruan. BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2020ko edizioa 2017ko edizioa 2014ko edizioa
Ekodiseinua eta ekonomia zirkularra Produktuen diseinuan bizi-zikloaren ikuspegia txertatzeari esker, garatu diren produktuek lehengaien kontsumo unitario txikiagoa dute, jatorri birziklatu edo berriztagarriko lehengaien erabiltzen dituzte, kontsumigarrien behar txikiagoa dute bizitza baliagarrian zehar; horrela, errazagoa da horiek mantentzea eta konpontzea (horrela, bada, bizitza erabilgarria luzatzen da), eta produktua bere bizitza-amaierara iritsi den unean aprobetxamendu hobea ziurtatzen da. Ekodiseinuari esker, gainera, negozio-eredu alternatibo berriak ezartzeko produktu egokiagoak diseina daitezke; izan ere, merkataritza-transakzioak (eta, beraz, enpresaren etekina) ez daude beren produktuen fabrikazioan eta salmentan oinarrituta, baizik eta erabiltzaileek egiten duten erabileran edo lortzen duten emaitzan. Horiek guztiak kontsumitzen edo erabiltzen ditugun produktuak fabrikatzeko behar ditugun lehengaiak modu eraginkorragoan erabiltzea ahalbidetzen duten estrategiak dira. Horregatik da ekodiseinua ekonomia zirkularraren funtsezko pieza bat. Hala ezartzen du, hain zuzen ere, Europako Batzordeak Ekonomia Zirkularrari buruzko 2020ko Ekintza Planean –Europako Itun Berdearen (European Green Deal) elementu nagusietako bat da–. Plan honek produktuen bizi-ziklo osoko ekimenak biltzen ditu, diseinutik abiatuta, eta ekonomia zirkularreko prozesuen orokortzea sustatu nahi du; hartara, kontsumo jasangarria sustatu nahi du, eta erabilitako baliabideak EBko ekonomian ahalik eta denbora gehien mantendu daitezela ere bai. EKONOMIA ZIRKULARRARI buruzko informazio gehiago
Etiketa ekologikoa Deskargatu Europar etiketa ekologikoa borondatezko tresna bat da, ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuak sustatzera zuzendua. Azken batean, ingurumen-kalitatea nabarmentzen duen sinbolo bat da. Etiketa ekologikoa emateko sistemaren helburua da ingurumen-ondorio kaltegarriak murriztu ditzaketen produktuak sustatzea, hau da, kategoria bereko beste produktu batzuekin alderatuta ingurumen-ondorio kaltegarriak murriztu ditzaketen produktuak sustatzea. Hori lagungarria da baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko eta ingurumenaren babes maila igotzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan, etiketa ekologikoa emateko eginkizunak betetzeko eskumenak dituen erakundea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetza da.
Enpresei laguntzeko ekodiseinu-programa Zerbitzu honen helburua da ekodiseinua enpresan poliki-poliki integratzea, lehenengo proiektua egiten laguntzearen bidez. Proiektu horiek Basque Circular Hubek ekoidiseinuan trebatutako bekadun adituen parte-hartzearen bidez gauzatuko dira.Programa zuzentzen da ekodiseinuarekin lotutako lehenengo ekimen bat euren produktu eta/edo zerbitzuetan garatu nahi duten enpresei. Beraren abantaila nagusiak honako hauek dira: Produktu baten hobekuntza-emaitza praktikoak lortzea enpresarentzat. Egindako lanaren aitortza lortzea, ekodiseinuaren alorrean erreferente den enpresa bihurtuz. Ihobe lankidetzan aritzen da produktuaren ingurumen-hobekuntzaren nazioarteko aditurik onenekin: (Fraunhoffer, Biois, Wuppertal Institute, Cfsd, Envirowise, Effa-NRW, etc.). Zerbitzuaren kofinantziazioa. Unibertsitateren eta enpresaren arteko harremana indartzen da. Ihobek programa honen deialdi bat egiten du urtero, enpresek ekodiseinuaren profesional baten laguntza eskatu ahal izan dezaten.BASQUE CIRCULAR HUB WEB ORRIA
Ekodiseinurako Eskuliburu Praktikoa Deskargatu Ihobe sozietate publikoak argitaratutako “Ekodiseinurako Eskuliburu praktikoa. 7 urratsetan ezartzeko eragiketa” izeneko eskuliburuak deskribatzen ditu produktu bat ekodiseinatzeko beharrezkoak diren zazpi etapak.Eskuliburuak erakusten die enpresei nola integratu daitezkeen ingurumen-irizpideak euren produktuen diseinuan, eta tresna errazak eskaintzen dizkie norabide horretan jarduten hasteko.Horretarako, enpresa baten adibidea erabiltzen du eskuliburu osoan, enpresa horren metodologiaren jarraipena eta proposatzen diren tresnen erabilera adibide gisa erakutsiz. Kontuan hartu behar da metodologia ez dela bakarra, ezta tresnak ere; dena dela, euskal enpresen esperientzia oinarritzat hartuta, erakutsi da tresna horiek errazak eta erabilgarriak direla Ekodiseinuan lan egiten hasteko, bai enpresa handietan eta bai ETEetan; ikusi da, halaber, enpresak berak direla tresna horiek euren beharretara eta lan-metodoetara egokitu behar dituztenak.
Ekodiseinuko ziurtagiriak Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006:2011 Deskargatu UN-EN ISO 14006 Araua - «Produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren ingurumen-kudeaketarako sistema (Ekodiseinua)» beren jardunbideetan printzipio horiek jarraitzen dituzten enpresak identifikatzeko balio duen tresna bat da. 2000ko hamarkadaren hasieran, enpresek interes handia erakutsi zuten ekodiseinuaren kudeaketa-sistema deskribatuko zuen arau bat sor zedin; hartara, bai produktuen diseinuan ingurumen-aldagaia txertatzea erraztuko baitzen, baita kanpo-aitorpena lortzeko, kudeaketa-sistema hirugarren eragile independente batek ikuskatu ahal izatea ere. Horiek horrela, UNE 150301 Araua - «Diseinatzeko eta garatzeko prozesuaren ingurumen-kudeaketa. Ekodiseinua» garatu zen; horrek ekodiseinu-sistema deskribatzen du, eta enpresek erabilitako ISO 9001 eta ISO 14001 sistemekin bateragarria da. 2008an, Normalizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) ekodiseinurako nazioarteko arau berri bat sortzeari ekin zion, Espainiako UNE 150301 arauan oinarritua zegoena. Horrela, ISO/TC 207/SC1/WG4 batzordea eratu zen, Ihobe sozietate publikoa partaide duena. Batzordearen lanaren behin betiko emaitza nazioarteko bihurtzen zen bigarren arau espainiarra (UNE) izan zen; hain zuzen, UNE-EN ISO 14006:2011 araua. Euskadin, 70 bat enpresak dute ekodiseinuaren kudeaketarako UNE-EN ISO 14006 Arauaren araberako ziurtagiria, eta Espainia osoan ziurtagiri hori duten enpresen %54 dira. Ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko sistema Ingurumenarekiko jarrera ez da izan kontsumitzaileek produktu jakin bat erosterako orduan eskatu duten balioetako bat. Balio hori indarrean zeuden arauak betetzeko baino ez zen. Baina azken urteotan kontsumitzaileek gero eta sentsibilitate handiagoa azaldu dute eta gizakiak ingurumenari eraso eginez planetari eragiten diola ziurtatu duenetik kontsumitzaile berri bat sortu da; arazo honi begirune handia dion kontsumitzailea da eta kontsumitzen dituen produktuek eta erabiltzen dituen zerbitzuek ingurumenean zenbat eragiten duen galdetzen duena. Diseinuan ingurumen-hobekuntzak dituzten produktuak bereizteko, azken 30 urteetan ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko sistemak sortu dira. Gaur egun, mundu mailan, ingurumen-irizpideen arabera etiketatzeko 400 sistema inguru daude, eta, beraz, ez da erraza enpresentzako beren produktuetarako sistemarik egokiena identifikatzea. Enpresei zeregin horretan laguntzeko, Ihobek bi argitalpen tekniko egin ditu. Produktua ekoetiketatzeko sistemen tipologia desberdinak, ezaugarri nagusiak eta bakoitzak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailak deskribatzen dituzte horiek. Gidak, halaber, identifikatutako kategorietako baten barruan dauden sistema nagusien deskribapena eta lotura jasotzen ditu. Deskargatu Deskargatu Produktuaren ingurumen-adierazpena Deskargatu Produktuaren ingurumen-adierazpenek (PIA) produktuaren ingurumen-informazioa emateko sistema garden bat osatzen dute, zeinak aukera ematen baituen kategoria bereko produktu guztiei eragiten dieten arau zehatz batzuetan oinarrituta produktuak elkarrekin alderatzeko. Sistema-mota horiek, azken kontsumitzaile estandarrarentzat baino gehiago, enpresek beren bezeroekin informazioa trukatzeko dira aproposak, izatez oso teknikoa eta xehea baita PIAek jasotako informazioa. Ekoetiketatze-sistema horiek ISO 14025 Arauak erregulatutako III. Motako Etiketatze Ekologikoa - Produktuen Ingurumen Adierazpenak (Environmental Product Declaration edo EPD) sistemaren barne daude. ISO 14020 arau-sailak erregulatzen dituen beste bi sistemen desberdina da, III. motakoak ez dituelako bete beharreko ingurumen-betekizunak eta gutxieneko balioak zehazten. Aldiz, identifikatzen du zein ingurumen-parametro eta -alderdi jakinarazi behar diren ingurumen-jokabidearen berri emateko. Programa horiek ISO 14025 arauan ezarritako betekizunei jarraiki eratzen dira eta Product Category Rules (PCR) deituriko dokumentu batzuetan jasotzen diren arauak eta prozedurak garatzen dituzte.
Eco-It: Ekodiseinurako Software tresna DeskargatuEkodiseinurako ECO-it software tresnak adierazle ekologikoekin funtzionatzen du; izan ere, adierazle horiek islatzen dute, banakako puntuazioen bidez, prozesu edo material jakin batek ingurumenean duen inpaktua. Inpaktua larriagoa izango da puntuazioa handiagoa den neurrian. Tresnak bi adierazle ekologiko mota erabiltzen ditu:RECIPE metodologian oinarritzen direnak; adierazle hauek Bizi-zikloaren Azterketa sinplifikatuaren ikuspegia eskaintzen dute (ingurumen-inpaktuaren kategoria gehienak hartzen dira kontuan). Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldearenak (IPCC); adierazle hauek produktuaren karbono-aztarnaren ikuspegia eskaintzen dute (emaitzak Kg C02 baliokidetan ematen dira). Programak leiho nagusi bat du, lau orrialderekin: Bizi-zikloa: ikertu beharreko produktuaren bizi-zikloa deskribatzea ahalbidetzen du. Ekoizpena: produktuaren egitura hierarkikoa sartzea ahalbidetzen du, eta baita pieza edo atal bakoitzaren material eta ekoizpen-prozesuak zehaztea ere. Materialak eta prozesuak Prozesu bat aukeratu deritzan elkarrizketa-koadroan aukeratzen dira. Datu-baseak barne hartzen ditu material, energia eta garraio prozesuen RECIPE eta IPCC adierazleak. Erabilera: energia eta garraioaren arloko osagaiak sartzea ahalbidetzen du. Bizi-ziklo erantsiaren funtzio esklusiboa du, eta berari esker aurretik definitutako produktu bat (adibidez: ontzi edo bilgarria) lotu daiteke bere bizi-ziklo propioarekin, erabileraren fasean. Ezabaketa: ahalbidetzen du zehaztea non ezabatzen den produktua edota beraren piezak edo materialak. ECO-it dohainik dago eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa guztientzat. Horretarako, urrats hauek jarraitu besterik ez da egin behar: Softwarea deskargatu www.ihobe.eus orriko argitalpenen ataletik. Erregistratutako erabiltzaile zaren aldetik, aktibazio kodea eskatu ondoko epostan: informaticos@ihobe.eus. Bertan zehaztu, mesedez, eskatzen duen enpresaren izena, helbidea, telefonoa, eposta eta www.ihobe.eus webgunean erregistratutako pertsonaren izen-abizenak. Bi edukiak ikusi ahal izateko, Ihoberen web orrian erregistratuta egon behar duzu. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi bazara, ECO-it softwarearen demo modua bakarrik ezagutu eta erabili ahal izango duzu. Eskaera orria betetakoan, Ihobek erabiltzaile izena eta pasahitza bidaliko dizkizu; horiekin, erabat dohainik erregistratu ahal izango duzu ECO-it lizentzia. Lizentzia hau erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik da, eta ezin izango zaie aktibatzeko klabea hirugarrenei eman. Sistemaren eskakizunak Programa honek gutxienez Microsoft Windows 2000 edo berriagoa eskatzen du, eta PCak 20 MB-ko RAM memoria izan behar du gutxienez. Programa instalatzeko, diskoan 10 MB libre izan behar dira. Proiektuak gordetzeko, gutxienez, 100 KB behar dira libre disko gogorrean. Proiektu arrunt batek 10 eta 100 KB artean behar du. Instalazioa ECO-it deskargatzeko artxibo gisa ematen da. Nolanahi ere, prozedura hau izango da: Abiaraz ezazu programa SETUP.EXE artxiboa sakatuta. Jarraitu instalatzeko programako argibideak. Datu base estandarra MIS DOCUMENTOS\ECO-IT\DATABASE azpikarpetan dago, eta adibide gisa emandako proiektuak, berriz, MIS DOCUMENTOS\ECO-IT\PROJECTS karpetan aurkituko dituzu. Instalatutako artxibo guztiak ezabatzeko, ECO-it erremintak desinstalatzeko programa bat dauka.
Eraikinen ingurumen-jasangarritasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzetarako Eraikuntza eta Birgaitze Jasangarriaren Gidaren arabera neurtzeko web-aplikazioaEuskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak iraunkortasun irizpideen arabera eraikitzeko gidaliburua 2005ean, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak iraunkortasun irizpideen arabera eraikitzeko gidaliburuaargitaratu zuten. Bertan, etxebizitzen bizi ziklo osoan aplika daitezken jardunbide egokien zerrenda jasotzen da. Horrek guztiak, besteak beste, hirigintzako plangintza ez ezik, etxeak eraistean, erabiltzean eta mantentzean sortutako hondakinen kudeaketa hartzen ditu barnean. Jardunbide egoki horiek hainbat neurri biltzen dituzte. Horiei esker, etxebizitzak ingurumenaren aldetik iraunkorragoak izango dira, kalitatea kaltetu gabe eta, azken erabiltzaileari dagokionez, prestazioak edota funtzionaltasuna galdu gabe. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak berrikusi du gida, eta bertsio berria eskuragarri dago jada. Ingurumenarekiko iraunkorra den etxegintzarako gidak. Eraikin administratiboak edo bulegoak Eraikin administratiboei eta bulegoei bizi ziklo osoan aplika dakizkiekeen jardunbide egokien zerrenda biltzen du gida honek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza iraunkorrari buruzko bildumaren parte da. Eraikinak diseinatzen, eraikitzen eta zaintzen dituzten eragileentzako gomendioak ematen ditu, modu didaktikoan, iraunkortasunean laguntzeko. Ingurumenarekiko iraunkorra den etxegintzarako gidak. Eraikin komertzialak Gida honek eraikinak zein lokal komertzialak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan hartu ohi diren erabaki nagusiak deskribatzen eta aztertzen ditu, betiere eraikin zein lokal horien ingurumen hobekuntza sustatuko dutela eta merkataritza sektorearen beharren eta iraunkortasunaren arteko oreka mantenduko dutela kontuan izanik. Ingurumenarekiko iraunkorra den etxegintzarako gidak. Eraikin industrialak Eraikin industrialek, Euskal Autonomia Erkidegoan, urte luzez ez dute ingurumena kontuan izan, horretarako aukera ezin hobea izan badute ere. Eskulangintzan aritzen diren 13.800 enpresa baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horiek hartzen dituzten eraikinetan ingurumen hobekuntzarako neurri ugari ezar daitezke. Gida honen helburua eraikin industrialak diseinatzen eta eraikitzen aritzen diren eragileei ingurumen hobekuntza nabarmenak lortzeko estrategiak biltzen dituen zerrenda zehatza eskaintzea da. Eraikuntza eta birgaitze jasangarriaren gida: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio eraikinak eta bulegoakGidak diseinuan, eraikuntzan eta mantentzean parte hartzen duten eragileek ezarri beharreko zenbait gomendio ditu proiektuak ingurumen jasangarritasunaren ikuspuntutik egin ditzaten. Halaber, gidarekin batera, metodologia praktikoa dator, administrazio eraikinen jasangarritasun maila neurtzeko edo kuantifikatzeko.Green Building Rating Systems (Eraikuntza Berdea Ebaluatzeko Sistemak): Nola ebalua daiteke iraunkortasuna eraikuntzan? Eraikin baten iraunkortasuna kuantifikatzea edo baloratzea ez da gauza berria; hala ere, etxegintza sektoreko askok eta askok ez dituzte ezagutzen horretarako erabilgarri dauden sistemak, tresnak eta estandarrak. Euskadi bezalako eremu jakin baterako egindako eraikuntza iraunkorrerako giden kontrapuntu gisa, gero eta gehiago dira eraikinen iraunkortasuna egiaztatzeko munduan dauden sistemak. Nola ebalua daiteke iraunkortasuna eraikuntzan? Etxegintzaren iraunkortasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko sistemei buruzko azterketa orokorra egiten da, Europan eta munduan oihartzun handiena dutenak aztertuz. Sistema edo metodologia horiek badaudela jakiteak proiektuen egileei, sustatzaileei eta eraikuntzako beste eragile batzuei aukera ematen die eraikuntza lan bakoitzerako egokienak direnak identifikatzeko eta iraunkortasun handiagoa bermatzen duten eskakizunak eskatzeko. Hirigintza plangintza iraunkortasun irizpideen arabera idazteko gidaliburua Euskal Udalerrien Elkartearekin (EUDEL) elkarlanean prestatutako dokumentua. Hirietako eta herrietako hiri antolamenduetan aplikatzeko iraunkortasun irizpideak finkatzeko lehen hurbilketa eskaintzen du. Gidaliburuaren asmoa da udalerri eta hiriek hirigintza antolamendu bidezko, konpaktu, plural, integratzaile eta batez ere iraunkor baten alde egitea. Bizilekuetako eraikinak ingurumenaren aldetik hobetzeko ahalmena (IMPRO-Building) Europako Batzordeko Ikerketarako guneak egin duen gida honetan IMPRO-Building proiektutik sortutako ikuspuntua, emaitzak eta ondorioak biltzen dira. Proiektuaren helburua bizilekuetako eraikinak ingurumenaren ikuspegitik hobetzeko duten ahalmena aztertzea da. Ihobek gaztelaniaz argitaratu duen dokumentuak etxebizitza gisa erabilitako eraikinen (berriak zein EB-25en zeudenak) bizitza-zikloek ingurumenean duten eragina aztertzen eta alderatzen ditu. Halaber, ingurumenaren ikuspuntutik hobetzeko aukera nagusiak azaltzen ditu eta aukera horien bideragarritasuna eta eragin sozioekonomikoen inguruko hausnarketa egiten du. Eraikuntzako materialen ekodiseinuari buruzko sektorekako gida Industriako eraikinei bizi ziklo osoan aplika dakizkiekeen jardunbide egokien zerrenda dago gida honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza iraunkorrari buruzko bildumaren parte da. Eraikinak diseinatu, egin eta zaintzen dituzten eragileentzako gomendioak ematen ditu modu didaktikoan, eraikuntza diseinuetan ezar ditzaten, iraunkortasunean laguntzeko, alegia.
El papel del ACV en el ecodiseño Enpresek, beren produktuen eta zerbitzuen diseinuan ingurumena beste faktore bat bezala sartu ahal izateko eta, horrela, beren ingurumen-jarduna hobetu ahal izateko, erabakiak hartzen lagunduko dieten ingurumen-datuak behar dituzte (material bat edo bestea aukeratzea, ingurumen-inpaktuaren arabera; ekoizpen-prozesu bat bideragarria izatea edo ez...). Ingurumen-ebaluazio hori errazteko, Ihobek hainbat gida tekniko eta kalkulu-tresna sinplifikatu garatu ditu. Horiek guztiek produktuen eta/edo zerbitzuen ingurumen-ebaluaziorako balio dute, bizi-zikloaren eta ingurumen-inpaktuaren kategoria anitzeko ikuspegiarekin. Produktuen eta zerbitzuen ingurumen-ebaluazioa egiteko metodoak Produktu/zerbitzu baten ingurumen-inpaktua ebaluatzeko bi modu nagusi daude. Kualitatiboki, irizpide subjektiboetan eta kuantifikaezinetan oinarritutako informazioa ematen badu; eta kuantitatiboki, kalkulu-prozesu baten ondorioz lortutako irizpide objektibo eta kuantifikagarri zehatzetan oinarritutako informazioa ematen badu. Kontzeptu horiek zuzeneko lotura izango dute ingurumen-analisi baten funtsezko beste bi alderdiren gainean. Hona bi alderdiok: praktikan jartzeko zailtasun-maila eta analisi-prozesuarekin lortutako emaitzen kalitatea. Horrela, Ihobek hiru metodo garatu ditu eskakizun horiei erantzuteko; lotutako gida teknikoetan jaso dira denak. Hurrengo taulak ezaugarri horiek jasotzen ditu gida horiek egiteko prozesuan aplikagarritasun handiena duten ingurumen-analisiko metodoetarako. Ingurumen-analisiko matrizeak, ingurumen-adierazleak eta bizi-zikloaren analisia dira metodook Descargar Descargar Descargar Ingurumen-informazioko fitxak a class="btn-descargar" href="https://www.ihobe.eus/fichas-informacion-ambiental-2">Acceso al apartado Ingurumen-informazioko fitxak Ihobek aurrez definitu eta kalkulatutako zenbakizko faktoreak dira, eta produktu edo zerbitzu baten bizi-zikloari lotutako ingurumen-alderdi batzuen erabilera unitarioak ingurumen-inpaktuaren kategoria desberdinetan duen eragina adierazten dute. Hainbat alderdi jorratzen dituzte; hauek, besteak beste: lehengai-mota desberdinen kontsumo unitarioa (material horren kontsumo-kilogramoko ingurumen-inpaktu gisa adierazita), energia-kontsumoa (hainbat sorkuntza-iturritatik –mixa barne– datorren energia KWh-ko ingurumen-inpaktu gisa adieraziak), ibilitako garraioa (hainbat garraiobidetako tonako eta ibilitako kilometroko ingurumen-inpaktu gisa adierazita) edo material bakoitzaren bizi-amaierako helmuga (bizi-amaierako aukera ezberdinen arabera tratatutako material kg-ko ingurumen-inpaktu gisa adierazita). Ingurumen-informazioko fitxak Ihobek egin ditu eta aplikazio espezifiko batean daude, eta nazioarteko datu-baseetan dauden bizi-zikloaren inbentarioetan oinarrituta daude, eta euskal industria-sarearen errealitatera egokituta; hartara, produktuak diseinatzeko eta fabrikatzeko erabilitako materialen, prozesuen, energien, garraioen eta bizi-amaierako tratamenduen ingurumen-inpaktuak irudikatzeko. Informazio guztia eta ingurumen-informazioko fitxak esteka honetan daude eskuragarri: Calculadora de Huella Ambiental de productos y servicios Produktuen eta zerbitzuen ingurumen-aztarnaren kalkulagailua Gida teknikoez eta ingurumen-informazioko fitxez gain, Ihobek enpresen esku jartzen du produktuen eta zerbitzuen ingurumen-portaeraren ebaluazio sinplifikatua egiteko tresna informatiko bat, bizi-zikloaren eta ingurumen-inpaktuaren kategoria anitzeko ikuspegiarekin. Tresna hau orain dela 15 urte baino gehiago Ihobek enpresen eskura jarri zuen ECO-it tresnaren bertsio hobetu eta zabaldu bat da. Tresna berri honek ingurumen-inpaktuko 25 kategoria baino gehiago ditu. Hurrengo atalean deskribatzen dira, ingurumen-adierazleen atalean. Tresna berri hau doan eskura dezakete Ihoberen webgunera sartzeko profil propioa duten erakunde guztiek.
Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde 2024/05/29 Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean Basque Circular Summit, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena, datorren urtean berriro egingo da. 2025eko apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta kontinente osoko industria eta ingurumen arloko profesionalak eta espezialistak bilduko dira bertan, eredu zirkular baterako trantsizioak Europar Batasunean izaten ari dituen ondorioak aztertzeko.
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Ihobek ekonomia zirkularra bultzatzeko ekodiseinu- eta zerbitizazio-gidaliburu berriak aurkeztu ditu 2024/05/29
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europar Batasunaren etiketa ekologikoak eta EMAS erregistroa duten erakundeek hazkundea sendotu dute Euskadin 2024/05/07
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Euskadiko ETE Zirkularreko batzorde teknikoak Europako Itun Berdetik sortutako ingurumen araudiaren ondorioz euskal ETEek izango dituzten ingurumen erronkak aztertu ditu 2024/05/06
Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena Gorde Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra, Ingurumena UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko berezko Masterraren hirugarren promozioa graduatu da 2023/06/30
2 api Gorde Ekodiseinua Ekodiseinua BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2025 "TIME TO ACTION" INSKRIPZIOAK: www.basquecircularsummit.eus Aurkezpena Bost urte igaro dira “Europako itun berdea” onartu zenetik; 2020an ezarri zen hazkuntzarako eta garapen ekonomikorako estrategia hau, Europan, ekonomia zirkularraren eredu berri baterantz eraldatzeko apustu estrategikoa egiten duena. Ekimen politiko berrien bultzadari esker, azken 5 urte hauetan, eredu ekonomikoa aldatzeko beharrezko oinarriak finkatu ditu Europak (zuzentaurak, erregelamenduak, araudiak, merkatu-tresnak…): hasi jarduera-sektore... Palacio Euskalduna Jauregia Bilbao