LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK Zalantzarik gabe, klima-aldaketa da XXI. mendeko ingurumen-erronkarik handiena. Klima-aldaketa fenomeno global bat da; hala ere, horren eraginak eskala askoz murriztuago batean paira daitezke, kalte larriak eraginez udalerrien ingurumen-eremuan eta eremu ekonomiko zein sozialean. Horrez gain, giza galerak eta osasunerako kalteak eragin ditzake, baita etxebizitza eta azpiegiturentzako kalteak, negozioen galerak edo lan-produktibitatearen murrizketa ere. Klima-aldaketaren aurreko zaurgarritasuna eta arriskua udalerri bakoitzaren ezaugarri desberdinen araberakoak dira: fisikoak, biologikoak, ekologikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Horregatik, hain zuzen ere, egokitzapen-ekintzak eta ekimenak tokiko edo eskualdeko mailan ezarri behar dira, eraginak eta zaurgarritasunak espezifikoak direlako leku bakoitzean. Horrenbestez, laguntza hauen xedea da tokiko erakundeak bultzatzea eta horiei laguntzea klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko jarduketen garapenean, horrela arintze-estrategien eta klima-aldaketarako egokitzapenaren arteko sinergiak indartuz. Xedea: Ebazpen honen xedea da ekintza klimatikoko berrikuntza- eta demostrazio-proiektu pilotuak garatzeko laguntzak emateko oinarriak arautzea. Proiektu horiek transferitzeko gaitasuna izan behar dute eta lerro hauetan banatzen dira: 1 lerroa: Ingurumena Bultzatzeko Klima-aldaketa Plana (PIMA Klima-Aldaketa) 2 lerroa: Tokiko Ekoberrikuntzarako Laguntzak Aurrekontu-zuzkidura: Guztira: 747.382,42 euro Eskaera egiteko epea irekita: Ez Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 2an amaituko da, 14:00etan. Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Estado eu: Irekia Informazio interesgarria: Aurretiazko kontsulten fasea Erakundeek proposamena prestatzen gehiegizko ahaleginik egin ez dezaten, eta hasierako ideiaren unetik bertatik hobekuntzak sartu ditzaten, aukera dago proiektuaren ideiari buruzko aurretiazko kontsulta bat bidaltzeko. Aldez aurreko kontsultak egiteko, “Proiektu Ideiaren Aurretiazko Kontsulta” online inprimakia bete beharko da, esteka honen bidez: Proiektu Ideiaren Aurretiazko KontsultaKontsulta horiek 2021eko ekainaren 11ko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dira; hauxe izapide gomendagarria da ingurumen-ikuspegia eta bideragarritasun-analisi egokia ziurtatzeko. Fase hau gomendagarritzat jotzen da, proiektuaren erakunde sustatzaileari proiektuaren eta deialdiaren helburuen arteko lerrokatzea konparatzen laguntzen diolako, eta aurretiazko idazketa-fase batean proposamenaren kalitatea hobetzen laguntzen duelako, baina ez du bermatzen laguntza ematea. Ihobek, gehienez ere, 7 egun naturaleko epea izango du kontsulta jasotzen duenetik, egindako aurretiazko kontsultei erantzuteko.“Proiektu ideiaren aurretiazko kontsulta” izeneko online inprimakia betetzeak ez du esan nahi laguntzaren eskaera aurkeztu denik.1. lerroa: PIMA klima-aldaketaEskaera2. lerroa – (1200302) - 2021. deialdia: tokiko ekoberrikuntza klimatikorako laguntzak. 2. lerroa: tokiko ekoberrikuntzarako laguntzakEskaera Dokumentuak Aurkeztutako dokumentazioa Bigarren ebazpena Ebazpena Laguntzak 2021 Erantzukizunpeko adierazpena Esleipenaren ebazpena Iraunaldiaren konpromisoa Jardunbide egokiak Ordainketa eskaera Proiektuaren memoria edukia