Zuzendariaren agurraIhobek, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-jarduketarako sozietate publiko gisa, posizionamendu bikaina du: Euskadiko politika ekonomikoa eta sektore ekonomiko nagusien lehiakortasuna bultzatzen dituen sailaren barruan kokatzen da. Egoera horrekin batera, Euskadin Itun Berdetik eratorritako Europako politiketan oinarritutako susperraldia bultzatzeko beharra ere badago. Sozietate publiko honen azken urteetako lan-eremu gehienak jasotzen ditu Itunak, hala nola ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, lurzoruaren babesa eta biodibertsitatea. Europako Itun Berdea mekanismo nagusietako bat da krisiari irtenbidea emateko eta etorkizun jasangarriagoa lortzeko. Eusko Jaurlaritzak Basque Green Dealen bidez helarazi dio Euskadiri itun horren espiritua. Ekonomiaren eta ingurumenaren arloko ibilbide-orri honen ardatz nagusiak hauek dira: Klima-anbizioa; Energia garbia, segurua eta eskuragarria; Ekonomia zirkularra; Energia-efizientzia eta eraikuntza jasangarria; Mugikortasun jasangarria; Baserritik mahaira; eta Zero kutsadura. Guztion artean, jasangarritasunaren integrazioa sustatu behar dugu produktuen eta zerbitzuen garapenean. Eraldaketa-prozesuaren gobernantzak esplizituki aitortu behar du jasangarritasunaren garrantzia lehiakortasun-faktore gisa. Horretarako, berrikuntza bultzatu behar da, espezializazio adimentsuko estrategian jasangarritasuna indartuz, eta erabilera komuneko tresna-multzo bat garatu behar da, jasangarritasunaren arloko eragile sozioekonomikoen arteko elkarrizketa eta lankidetza errazteko. Hori guztia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren asmoetan islatzen da: “Enplegua sortzeko suspertze ekonomikoa areagotzea, eraldaketa digitala, ekologikoa eta soziosanitarioa egitura produktiboaren lehiakortasuna indartzeko aukera gisa onartuz, eta ingurumeneko irizpideak sektore-politika guztietan integratzea, ez baldintzatzaile gisa, baizik eta balioa handitzeko lehiaketa-faktore gisa”. Hain zuzen ere, hor bertan lerrokatzen da Ihobe, eta funtsezko zeregina du legegintzaldi honetako Gobernu-programaren hedapenean. Gure ikuspegia integrala da. Ihoberen 2024 Plan Estrategiko berria daukagu: politika publikoen ziklo osoa biltzen du, eta berrikuntzan oinarritzen da, Euskadiren ingurumen-garapen jasangarriari eta maila globalean gure zati proportzionalari laguntzeko, Garapen Jasangarriaren Helburuak erreferentziatzat hartuz. Helburuok, aldi berean, Euskadi Basque Country 2030 Agendan gauzatzen dira. Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugu!Alexander Boto Bastegieta Zuzendari nagusia
Misioa, ikuspegia MisioaEkonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakunde publikoa gara. Lan egiten dugu ingurumena hobetzeko, ingurumen-irizpideak politika publikoetan txertatuz. Erakunde publiko eta pribatuei zuzentzen gatzaizkie, eta Euskadiko herritarrekin harremanetan jartzen gara. Espezializatuta gaude lurzoruaren babesaren, ekonomia zirkularraren, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta jasangarritasunaren arloetan. Ikuspegia Ihoben, Euskadiko Ingurumen Agentzian, erreferentzia-solaskidea izan nahi dugu gure interes-taldeentzat ingurumen-politikak diseinatu eta hedatzerakoan. Horretarako, ingurumenaren integrazio sektoriala bultzatzen duten tresna publikoak sortzen eta kudeatzen ditugu, eta erabakia hartzeko ezagutza aplikatua sortzen eta transferitzen dugu. Gure ikuspegia integrala da; politika publikoen ziklo osoa hartzen du; berrikuntzan oinarritzen da; eta ingurumenaren aldetik jasangarria den Euskadiko garapenari laguntzen diogu
Helburu estrategikoak1HE Politika publikoetan ingurumen-jasangarritasuna txertatzea2HE Inbertsioa edo gastua katalizatzea ekoberrikuntzan, ingurumen-babesean eta lurzoru-berreskuratzean3HE Ekogarapenaren konfiantza bermatzea lurzorua babesteko, EZ, KA eta ingurumen-jasangarritasunerako tresnak hedatzeko4HE Erreferentzia izatea ezagutzaren transferentzian etaerabakiakhartzeko aditu-irizpide gisa5HE Enpresak eta udalerriak mobilizatzea lurzorua babesteko, ekonomia zirkularreko eta klima-aldaketako ekintzei begira 6HE 2030 agendan inpaktu eraginkorrak lortzea 7HE BEG isurien murrizketa eta baliabide materialen erabilera efizientea erraztea 8HE Herritarrengan jokabide jasangarrien aldaketak bultzatzea 9HE Ihoberen egonkortasuna eta kostu/eraginkortasuna bermatzea 10HE Kudeaketa aurreratua duen erakunde eredugarritzat hartzea
Politika korporatiboa Ihobek ingurumenaren hobekuntza hartzen du helburutzat, ingurumen-irizpideak politika sektorialetan txertatuz, gure herrialdearentzat eta beraren erakundeentzat balio lehiakor jasangarria duen elementu gisa.Erakunde publiko, eredugarri eta berritzaile bat gara, Euskadiko ingurumen-hobekuntza bultzatzen duena administrazio publikoekin, enpresekin eta herritarrekin lankidetzan arituz. Euskadiko ingurumenaren alorreko erreferentea izan nahi dugu, eta ingurumenaren hobekuntzan eta jasangarritasunean aurreratua den eskualde gisa nazioartean kokatzen lagundu nahi diogu. 2030rako GJHak –Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasoak- hartzen ditugu erreferentziatzat gure jarduna ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile baten bidetik eramateko, giza garapen jasangarria bultzatzea xedetzat hartuta.Horretarako, alderdi interesatuek gugandik espero dutena eta eskatzen digutena integratu eta atenditzen dugu, eta politika korporatibo hau gureganatzen dugu. Beraren bidez, gure jarduera gauzatzen dugu lau zutabe hauetan oinarrituta: Kudeaketa publiko aurreratuaGobernu Korporatiboko jardunbide aurreratuei helduz, garatzen ditugun jardueren efizientzia eta etengabeko hobekuntza lortuz, jardunbide jasangarriez baliatuz, gure baliabideak modu arduratsu eta eraginkorrean administratuz.Erakundearen helburuen lorpenean eragina izan lezaketen arriskuak kudeatuz, arrisku horiek minimizatu eta aukerak aprobetxatu ahal izateko.Gure pertsonen eta gure erakunde hornitzaileen zein bezeroen babeserako egokiak diren lan-baldintza seguru, jasangarri eta osasungarriak bultzatuz, laneko arriskuen prebentzioa gure jardunaren maila guztietan integratzen dela segurtatuz.Gure jardunean aplikatzekoak diren edo gure borondatez onartzen ditugun erreferentziazko arauetan eta legezko zein arauzko esparruetan ezarritako betekizunak betez. Pertsona motibatuak eta arduratsuak, berdintasunarekin eta euskararekin konprometituak Gure pertsonak inplikatuz, motibatuz eta haien gogobetetasuna lortuz, lidergoaren bidez eta pertsonen garapen profesionalaren bitartez. Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren normalkuntzarekin konprometituta, gure erakundearen eta gure pertsonen aldetik.Emakumeen eta gizonen tratu-berdintasuna bermatzera zuzendutako neurriak ezarriz, hala lan-baldintzetan nola enpleguaren kalitatean, eta baita erakundearen kanpora begirako jardueretan ere, eta, horri lotuta, sexu-jazarpena eta sexuak eragindako jazarpena prebenitzeko eta eragozteko ekintza espezifikoak ere gauzatuz.Gure bezeroen beharretara orientatuta, gure hornitzaileekin lankidetzan arituzHarreman jasangarri bat eraikiz gure erakunde hornitzaileekin, eta tratu-berdintasuna eta konkurrentzia-printzipioa bermatuz, prozesu garden, objektibo eta inpartzialen bitartez.Haien beharrak atenditzeko eta betetzeko xedez egindako jarduerei buruzko informazio esanguratsua eta egiatia emanez alderdi interesatuei, modu gardenean. Gure bezero diren erakundeei balioa etengabe erantsiz, konfiantzaren eta etengabeko elkarrizketaren bidez.Aliantza-sare bat bultzatuz eta berrikuntza gure identitatearen osagai gisa sustatuzKonfiantzan eta elkarren arrakastan oinarritutako aliantza-sare bat ehunduz. Sormena, inspirazioa eta berrikuntzaren kudeaketa sustatuz, etorkizuna eta gure lehiakortasunaren hobekuntza bermatzeko bide gisa. Informazio erabilgarria jasotzeko, aztertzeko, balioesteko eta hedatzeko lana sistematizatuz, Zaintza eta Adimen prozesuaren bitartez, gure bezeroei balio erantsia emateko.Ingurumena babestearen eta kutsadura prebenitzearen alde lan eginez, ikuspegi jasangarri batetik, eredugarritasunaren eta Ihobeko pertsona guztiak ingurumen- eta gizarte-hobekuntzan inplikatzearen bidez, gure jardunetik harago.
Aurrerapenen TxostenaEusko Jaurlaritzaren esparru estrategikoak ingurumen-erronka handiak aurreikusten ditu 2024rako; izan ere, Ihobe jada aurre egiten ari zaie, eta erronka horiek etorkizuneko jarduketak ezarriko dituzte: klimaren aldeko ekintza, gure natura-kapitala babestea eta ekonomia zirkularra bultzatzea.Ihobek 2020ko abenduaz geroztik du bere Administrazio Kontseiluak onetsitako 2021eko Kudeaketa Plan berri bat, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua buru duela.
Berdintasunarekiko konpromisoa Ihobe sozietate publikoaren Zuzendaritzak eta sozietatea osatzen duten pertsonen taldeak erabaki zuten, orain dela urte batzuk, aurrerapauso bat egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin hartuta duten konpromisoaren zehaztapen eta sistematizazioan, eta hori jasotzen da Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta genero-ikuspegirako 2018-2020rako III. Planean. Plan hori erakunde publiko horren gobernu arduratsuko estrategian eta beraren kudeaketa-planean dago sartuta, eta konpromiso estrategiko bat hartzen du berdintasunaren alorrean hartuta duen konpromisoa bistaratzen duten ekintza konkretuak erakundearen kudeaketan integratzeko; horretarako, plangintzan, koordinazioan, eta plana garatu eta ebaluatzeko baliabideen asignazioan oinarritutako ikuspegi bat planteatzen du, gure pertsonengan eta gizartean inpaktua izatea bilatuz. Ihobe sozietate publikoaren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako III. Planak 29 helburu eta 21 ekintza planteatzen ditu, lau bloketan sailkatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen eta emakumeen berdintasunerako VII. Planaren jarraibideen arabera, hala nola: Gobernu ona Ahalduntzea Eraldaketa ekonomiko eta soziala Genero-indarkeriarik gabeko bizitzak2015ko abuztuaz geroztik, Ihobe sozietate publikoak Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen aitortza du “emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde” gisa.
Sareak eta aliantzak Sozietate publiko hau identifikatzen duten ezaugarrietako bat da beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin etengabe kolaboratzeko duen bokazioa. Harreman horrek konfiantza eta hurbiltasuna hartzen ditu oinarritzat, baina oinarri garrantzitsuena da ingurumen-politikaren alorreko lankidetza-dinamika hori euskal gizarte osoarentzat onuragarria dela sinestea. Ihobe sozietate publikoak lankidetza-harreman estuak ditu erakunde hauekin Ingurumen-politika eta Estrategia AEMA, Agencia Europea de Medio Ambiente EPA Network, European Network of the Heads of Environment Protection Agencies DEFRA-Departamento de Medio Ambiente, Alimentación y Asuntos Rurales (Reino Unido) RIVM-Instituto Nacional de Salud Pública y Medio Ambiente (Holanda) Instituto de Economía Aplicada a la Empresa de la Universidad del País Vasco Regions4, Regions for Sustainability ENEC Lurzoru kutsatuak Common Forum on contaminated land in the European Union OVAM-Agencia de Residuos de Flandes Sprilur-Sociedad de Promoción y Gestión de Suelo Industrial Elika, Fundación Vasca para la Seguridad Agroalimentaria Produktuaren Ingurumen Berrikuntza PNUMA-Programa de las Naciones Unidas para el Medio Ambiente Beaz Bizkaia Escuela de Ingeniería de la Universidad del País Vasco AENOR-Asociación Española de Normalización y Certificación Visesa-Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Colegio de Arquitectos Vasco-Navarro Mondragon UnibertsitateaEREK, European Resource Efficiency Knowledge Centre Industria ekoeraginkorra Izaite-Asociación de Empresas Vascas por la Sostenibilidad Aclima-Asociación Cluster de Industrias de Medio Ambiente de Euskadi Envirowise (Reino Unido) Fundación Entorno Kimika-Agrupación de la Industria Química Vasca Administrazio Arduratsua IVAP-Instituto Vasco de Administraciones Públicas Biodibertsitatea ENCA-European Nature Conservation Agencies Network Inbio-Instituto Nacional de Biodiversidad (Costa Rica) Hondakinak Agencia de Residuos de Cataluña Wrap-Waste & Resources Action Programme (Reino Unido) Klima-aldaketa BC3-Basque Centre for Climate Change EVE-Ente Vasco de la Energía The Climate Group Ekoberrikuntza Innobasque-Agencia Vasca de la Innovación Tecnalia Orkestra, Instituto Vasco de Competitividad Fundación Deusto Ecodes Kutxa Eranet Susprise Eco-Innovera IPTS-Institute for Prospective Technological Studies of the European Commision´s Joint Research Centre (JRC) Udalerria eta tokiko jasangarritasuna ICLEI-Local Governments for Sustainability Xarxa de Ciutats i Pobles cap a la Sostenibilitat de Catalunya CEA-Centro de Estudios Ambientales de Vitoria-Gasteiz Eudel-Asociación de Municipios Vascos Ura, Agencia Vasca del Agua Ezagutzaren Transmisioa Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Kudeaketa Bikaina Euskalit-Fundación Vasca para la Excelencia NSF-Fundación Novia Salcedo Berdintasuna Red de Entidades Públicas para la Igualdad de Mujeres y HombresBAI Sarea. Red de entidades que cuentan con el distintivo de Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres
Ihobe sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ingurumen Sailburuordetzari atxikita dagoena. Ihoberen Administrazio Kontseilua da sozietate publiko honen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoa. Gutxienez hiru partaide eta gehienez zazpi ditu, akziodunen Batzar Nagusiak izendatuak.
Administrazio Kontseilua da Sozietatearen kudeaketa- eta ordezkaritza-organoa, eta gutxienez hiru partaide eta gehienez zazpi izango ditu. Partaide horiek akziodunen Batzar Nagusiak izendatuko ditu, indarrean dauden lege- eta estatutu-arauen arabera. Administrazio Kontseiluaren eskumenak Sozietatearen Estatutuan zehaztutakoak dira. Horien artean, honako hauek azpimarratu daitezke: Sozietatea ordezkatzea era guztietako egintza eta kontratuetan. Urteko Kudeaketa Plana onartzea, aurrekontuen proposamena barne sartuta, eta planaren gauzapenari buruzko ebaluazio partzialak egitea. Sozietatearen gizarte-erantzukizunari buruzko politika onartzea eta horren aplikazio maila kontrolatzea eta gainbegiratzea. 2 Parte-hartzaileak: Ihobe Sozietate Publikoaren sozietate-estatutuen arabera, beraren Administrazio Kontseilua osatzen duten partaideak gutxienez 3 pertsona eta gehienez 7 dira. PRESIDENTEA Arantxa Tapia Otaegui andrea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua PRESIDENTEORDEA Amaia Barredo Martín Ingurumen sailburuordea KONTSEILUKIDEAK Javier Agirre Orcajo Ingurumen Administrazioaren zuzendaria KONTSEILUKIDEAK Alberto José Fernández González Teknologia eta Estrategiako zuzendaria KONTSEILUKIDEAK Ane Etxenausia Aramburuzabala Zerga Administrazioko zuzendaria KONTSEILUKIDEAK Olga Martín García Aclimako zuzendari nagusia IDAZKARIA, KONTSILUKIDEA IZAN GABE José Antonio Armolea Solabarrieta jauna Legelaria eta Administrazio Orokor eta Giza Baliabideen Atalaren Koordinatzailea. ZUZENDARI NAGUSIA Alexander Boto Basteguieta
Ihobe zenbakitanIhobe Sozietate Publikoa 50 profesionalez osatuta dago 36 Emakume 14 Gizon Batez besteko adina 47 años Goi mailako titulazioak %78 Lanaldi laburtua duen pertsonala %44
Bezeroen inguruko emaitzak Ihobek urtero egiten du Bezeroak Kudeatzeko Txostena, eta horren xedea da bezeroen kudeaketarekin (enpresak, udalerriak, beste administrazio batzuk eta herritarrak —Ekoetxeetako bisitariak— dira bezeroak) zerikusia duten alderdi guztiak (asebetetze-maila, zorion-agurrak, erreklamazioak, errekerimenduak...) modu orokorrean aztertzea eta azterketa horren ondorio nagusiak aurkeztea. 2016. urtean Enpresak Enpresek Ihoberen zerbitzuekin duten asebetetze-maila orokorra 10etik 7,9 puntukoa izan da. Udalerria Udalerriek Ihoberen zerbitzuekin duten asebetetze-maila orokorra 10etik 7,7 puntukoa izan da. Ekoetxeetako bisitariak Ekoetxeetako bisitariek Ihoberen zerbitzuekin duten asebetetze-maila orokorra 10etik 9,25 puntukoa izan da. Hobekuntza-jarduera Bezeroen asebetetze-maila orokorra aztertu ondoren, behar eta nahi berriak identifikatu dira. Horrekin, ekintza-planaren azken proposamena egin da, eta, bertan, 2017an egin behar diren hobekuntza-jarduerak jaso dira. Ondoren, bezeroen eskaera nagusiak jasotzen dira. Enpresak Esperientzia-trukea eta ezagutza aplikatuaren transferentzia eskatzen jarraitzen du Enpresak bezeroak; hala ere, espezializazio eta formatu sektorial handiagoa eskatzen du, baita hurbilagoa ere, harremanak egiteari begira. Ekintza-proiektuei dagokienez (erakusketa, ekodiseinua, ekoberrikuntza), Ihobek aurretiko tutoretza egin dezala eskatzen dute, diseinutik bertatik identifikatu daitezen eragile nabarmenak, aukerak eta oztopoak. Funtsean, bitartekorik ez duten enpresek (ETEek) ingurumen-zaintza egiteko laguntza eskatu dute (legeria, teknologia, merkatua). Udalerriak 2016an landu diren arren jorratzen jarraitu nahi diren alderdiak lehenetsi ditu Udalerriak bezeroak. Hauek dira identifikatu diren alderdiak (handitik txikira): Aholkularitza eta ezagutza tekniko aplikatua Berrikuntza, iniziatiba eta sormena Beharrei aurrea hartzea Taldeko lana Eragileekin koordinatzea eta horiekin elkarreraginean aritzea Hurbiltasuna eta irisgarritasuna Ekoetxeetako bisitariek Herritarrak bezeroak (Ekoetxeetako bisitariek) zentroetan egiten diren jardueren sustapena eta publizitatea handitzeko beharra ikusi du. Administrazio Publikoakbezeroak Administrazio Publikoakbezeroak (Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea Programan parte hartu dutenek) bere eskaerei eutsi dio, baina lehentasunak berrantolatu ditu. Hala, alderdi lehenetsien artean hauek sartu ditu: orriak ingurumenarekin lotzeko aholkua eta prestakuntza; bai agente zehatzei zuzendutako alderdi espezifikoei buruzko prestakuntza, bai Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen inguruko prestakuntza orokorra.
Ihobe Gorde 2023/02/10 Ihobe Erakunde hornitzaileek oso positibotzat jo dute Ihoberen urteko aurreikuspena eta kontratazio-prozesuen gardentasuna Ihoberen Erakunde Hornitzaileen Foroak ingurumen-sektoreko ehun enpresa eta profesional baino gehiago bildu ditu gaur goizean Bilbon, 2023ko Kudeaketa Planean definitutako Ihoberen lehentasunezko lan-ildoak aurkezteko. Ildo horien bidez, sozietate publikoak bere interes-taldeak bultzatuko ditu ekintza klimatikoan, ekonomia zirkularrean edo ingurumen-iraunkortasunean, besteak beste.
Ihobe Gorde Ihobe Ihobek 40 urte bete ditu Euskadin ekintza klimatikoa, tokiko iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra gidatzen 2023/01/26
Ihobe Gorde Ihobe Ihobek erakunde hornitzaileekin biltzeko deialdia egingo du otsailaren 10erako, urteko jarduera-plana zehazteko 2023/01/24
Ihobe Gorde Ihobe Urban Klima 2050 da hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena, eta Ihobek bere lantaldea handitu nahi du 2022/08/05