Jasangarritasunerako HezkuntzaJasangarritasunerako hezkuntzaren alorrean, Eusko Jaurlaritzak askotariko ekintzak biltzen ditu bere ingurumen-plangintzan, Euskadiko herritarren artean ingurumenari buruz dagoen hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazio maila igotzeko, 2030rako Agendaren helburuekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorrita. Konpromiso hori konbentzimendu baten ondorioa da, alegia, jasangarritasunerantz aurrera egiteko beharrezkoa dela gero eta pertsona gehiagok garatu ditzatela gaitasun, jarduera, trebetasun, ezagutza eta balioak, horren bidez ingurumena hobetzera eta garapen jasangarria lortzera zuzendutako erabakiak hartu ahal izateko eta ekintzak gauzatzeko. Garapen Jasangarrirako Hezkuntza (GJH) gisa ulertuta, ingurumen-hezkuntzak pertsonak ahalduntzen ditu euren pentsaera aldatu dezaten eta etorkizun jasangarriaren alde lan egiten dezaten. Horri begira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak askotariko tresnak jartzen ditu hezkuntzaren profesionalen eta herritarren esku, hala nola: • Irakasleentzako ingurumen-aholkularitza. • Azterkosta eta Ibaialde programak, ikasleak sentsibilizatzeko kostaldeko eta ibaietako uraren kalitateaz. • Ingurugela. • Gida Teknikoak. • Eskola jasangarriak aitortzeko programa • Ekoetxeak – ingurumen-zentroen sarea Eusko Jaurlaritzak 20 urte daramatza jasangarritasunerako hezkuntzaren arloan lan egiten, eta garai horren lortu dituen emaitzek nazioarteko aitortza lortu dute UNESCOren aldetik, 2010ean, zeren Eusko Jaurlaritzaren “Eskolako Agenda 21” Programa “Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Hamarkadaren” jardunbide egokitzat hartu baitzuen.
Ekoetxea-ingurumen-zentroen sareaEuskal gizartea jasangarritasunaren balioaz sentsibilizatzeko tresna nagusietako bat “Ekoetxea” izeneko ingurumen-zentroen sarea da. Zentrook Ihobe sozietate publikoak kudeatzen ditu. Gipuzkoako Azpeitia eta Txingudi Ekoetxeak eta Bizkaiko Urdaibai eta Peñas Negras Ekoetxeak dira. Hezkuntza ez-formalaren eremutik, Ekoetxe horiek esperientziak eskaintzen dizkiete pertsonei ingurune naturala ezagutzen eta gozatzen laguntzeko, haien balioa ulertzeko eta haien zaintzarekin konprometitzeko. Ingurune naturalarekin konektatzearen bidez, zentro horietan lan egiten duten ingurumen-hezkuntzako adituen taldeen lana lagungarria da bisitariek ulertu dezaten bizi-kalitate eta ingurune naturalaren kalitatea eskutik lotuta doazela eta ondare naturalaz egiten den erabilerak pertsonen etorkizuna definitu eta baldintzatzen dutela. Intereseko datuak• Ekoetxeek 90 mila pertsonen bisita hartzen dute urtero; horietatik, 20 mila baino gehiago eskoletako ikasleak dira. • Parte-hartzerako programak dituzte, elementu hauekin: naturaguneak bisitatzea, interpreteek gidatuta; espezie eta ekosistemen behaketa; tailer didaktikoak eta sentsibilizazio-tailerrak; jardunaldiak, konferentziak, mintegiak, erakusketak. • Zentroetan presentzia duten ingurumen-gaiak honako hauek dira: atmosfera eta klima-aldaketa; ekonomia zirkularra; ura; biodibertsitatea; demografia, hiriak eta mugikortasuna; energia eta garraioa; zarata; kontsumoa eta hondakinak; garapen jasangarria. Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-ekipamendu hauek jarduera ugari garatzen dituzte, askotariko publikoentzat, hala nola familiak, eskoletako ikasleak, sentsibilizazio-jarduerak gauzatzen dituzten profesionalak, eskola-programak, edo ingurune naturala interpretatzeko programak; horiekin guztiekin, jasangarritasunarekin duten konpromisoa sakondu nahi da.
Ekoetxea Urdaibai Urdaibaiko ekoetxea Busturian dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdigunean, Euskal Autonomia Erkidegoan ekosistema gehien duen gunean, alegia. Biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzea da bere helburu nagusia eta, era berean, biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera ematea ere bai. Zentro honek erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketentzako guneak ditu, baita paduren behatokia ere. Halaber, Urdaibai Biosfera Erreserbako Interpretazio Zentroa hartzen du ekoetxe honek, hau da, ingurumenari buruzko sentsibilizazio, prestakuntza eta ikerketa lana bultzatzea bilatzen duen erakusketa iraunkorra. Hona hemen Urdaibai ekoetxearen jarduera nagusiak: Zetazeoak 10:00etan: Itsasontziz egingo den bisitaldi gidatua, itsasoko ugaztun horiek begiztatu eta haien soinuak entzuteko. • Bisitaldi gidatua padurara Informazio gehiago eta erreserbak: Bermeo-Gernika errepidea San Bartolome auzoa 34 48350 Busturia (Bizkaia) 946 870 402 info.urdaibai@ekoetxea.eus
Ekoetxea Txingudi Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran dago, Irunen. Zentro honek Txingudiko badiari eta inguruko natura-ingurune ezberdinei buruzko informazioa ematen du. Hona hemen Txingudiko ekoetxeak eskaintzen dituen zenbait jarduera: Plaiaundi ibilbide autogidatuak: Ibilbidean zehar informazio-panelak daude jarrita, eta 2 km dituen bidezidorrean zehar natura-inguruneaz gozatu ahal izango da. 5 hegazti-behatoki eta 2 dorre panoramiko ere aurkituko ditugu. Txingudiko padurak: Plaiaunditik edo Jaitzubiatik egingo den bisita gidatuan gertutik ikusi ahal izango dira padurekin lotutako ekosistema ezberdinak , baita bertako fauna ere. Hegaztien Mundu Mailako Eguna: Gizartearen parte-hartze jardunaldien barruan jarduera ezberdinak antolatzen dira egun seinalatuetarako, urtero urriko lehen asteburuan ospatzen den Hegaztien Mundu Mailako Eguna, esaterako.
Ekoetxea Azpeitia Ekoetxea Azpeitia Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago eta bere helburu nagusia da errekurtso naturalak ezagutaraztea eta balioestea, eta jendea ingurumenarekiko errespetuan sentsibilizatzea eta heztea. Zentroan gaur egun 12 gai ezberdin lantzen dira. 4 gelatan banatuta, gaikako lau multzo hauei buruzko informazio ematen dute: atmosfera, klima aldaketa eta ura; biodibertsitatea, demografia, hiriak,arkitektura bioklimatikoa, hirigintza jasangarria, energia eta zarata; eta hondakinak, kontsumoa eta garapen jasangarria. Horrez gain, Ekoetxeak hiri-parke natural bat ere hartzen du: Xaguxatar. Parkeak 1.800 m²-ko azalera du eta sei ataletan banatua, saguzarren ohitura, ezaugarri eta bizigiroari buruzko informazioa ematen da modu ludiko eta interaktiboan. Informazio gehiago eta erreserbak: Loiola auzoa 1 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) 943 812 448 info.azpeitia@ekoetxea.eus
Ekoetxea Meatzaldea -Peñas Negras Meatzaldea-Peñas Negraseko ekoetxea, Ortuellan dago, Bizkaiko Meatzaldearen erdi-erdian, giza jarduerak eragindako ingurunearen eraldaketa behatzeko gune ezin aproposagoan. Erakusteremua, jolasgunea eta terraza-behatokia ditu, besteak beste, ekoetxe horrek. Hona hemen jarduera-egitaraua: Ibilbide gidatuak: Meatzaldearen balio naturalak, historikoak eta ondarezkoak ezagutzera ematea da ibilbide horien helburua. Lau ibilbide mota dira guztira: mendikoak, espeleologikoak, ornitologikoak eta botanikoak. Boluntarioentzako programa: Auzolandegia aisialdirako alternatiba bat da, 19 eta 26 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta tokiko natura-ingurunea mantentzea eta hobetzea du helburu.
Jasangarritasunerako hezkuntzaren 2030era arteko eae-ko estrategia Estrategia hori lantzea Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako mandatuetako bat da. Hain zuzen ere, Jasangarritasunerako Hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea proposatzen du euskal gizarte osoan, eta jardueretako batean zehazten du Jasangarritasunerako Hezkuntzaren estrategia egitearen premia. Estrategia honen helburu nagusia da hezkuntzan eta irakaskuntzan garapen jasangarriaren funtsezko gaiak sartzea, eta irakaskuntza eta ikaskuntza metodo parte-hartzaileak sustatzea, ikasleak motibatzeko eta autonomia emateko, haien jokabidea aldatu eta garapen jasangarriaren aldeko neurriak errazago har ditzaten. Estrategiak 4.161.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du 2030ra arte, eta hiru ekintza-planen bidez gauzatuko da: 2020rako Ekintza-Plana, 2025erako Ekintza-Plana eta 2030rako Ekintza-Plana, Jasangarritasunerako Hezkuntzaren Estrategia garatzeko lehenengo epea 2020ra arte luzatuko da. Beraz, atal honetan eta epemuga horri begira, zenbait ekintza zehaztu dira, 2030erako zehaztutako Ikuskera, Misio eta Jarduera Ildoetara iristeko lehen urratsak izango direnak. Guztira, 4 helburu proposatu dira, eta horiek izango dira Jasangarritasunerako Hezkuntzaren 2030era arteko EAE-ko Estrategiarako lehentasunezko jarduera-ardatzak. Deskargatu
HelburuakHELBURUA: EKINTZARAKO HEZKUNTZA HELBURUA: HEZITZAILEEN, PRESTATZAILEEN ETA BESTELAKO ERALDAKETA-ERAGILEEN GAITASUNA INDARTZEA HELBURUA: GAZTEAK TREBATZEA ETA AHALDUNTZEA HELBURUA: HERRIAK ETA HIRIAK JASANGARRITASUNERAKO INGURUNE HEZITZAILE GISA SUSTATZEA Lehentasunezko ardatz horiek, gainera, bat egiten dute Garapen Jasangarrirako Hezkuntzari buruzko Munduko Ekintza Planaren lehentasunezko ekintza-arloekin eta Estrategia lantzeko parte.hartze prozesuan kontsultatutako eragile ezberdinen proposamenak biltzen dituzte. Lau helburu horietatik abiatuta 9 jarduera-ildo sortu dira. Euskadik 2030ean izan nahi duen tokia definitzen dute eta etorkizuneko asmo bat adierazten du bakoitzak. Halaber, lerro horietatik 2020rako norabidea markatuko duten 27 ekintza zehatz hedatuko dira, denbora-epe horretarako Jasangarritasunerako Hezkuntzaren plangintzan koherentzia eta koordinazioa bermatzeko. Ekintza horiek lehentasunezkotzat jo dira 2020rako, hain zuzen Diagnostikotik eta Parte-hartze prozesutik sortutako alderdi eta premia nabarmenenak identifikatu eta gero.
Jarduera-ildoak1. Helburuko jarduera-ildoak Eragile dinamizatzaile eta berritzaileen parera sustatzea Jasangarritasunerako Hezkuntza gaietan hezkuntza-arlo ezberdinetan. Ekintzarako ikaskuntza helburu duten metodologia berritzaile eta integratzaileak sustatzea. Jasangarritasunerako Hezkuntzan diharduten eragileen sareko lankidetza erraztea. 2. Helburuko jarduera-ildoak Hezitzaileak trebatzea ikaskuntza eta aldaketa erraztu dezaten. Hezkuntza alorrekoak ez diren eraldaketa-eragileak trebatzea.3. Helburuko jarduera-ildoak Unibertsitateari eta lanbide-heziketako ikastetxeei balioa ematea jasangarritasunaren arloko gaietan gazteria ahalduntzeko plataforma gisa.Ekintzaren bitartez, trebakuntza eta ikaskuntza sustatzea jasangarritasunaren arloko gaietan. 4. Helburuko jarduera-ildoak Tokiko Agenda 21 eta Ikastetxeetako Agenda 21 programen arteko koordinazioari balioa ematea eta indartzea. Jasangarritasunerako Hezkuntzaren arloan tokiko eragileek bultzatu eta garatutako jarduerak bultzatzea eta dinamizatzea.
Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Gorde 2021/03/25 Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza , Klima aldaketa Eusko Jaurlaritza beste urtebetez atxikitzen zaio "Planetaren Ordua"ri Ekoetxea sareko instalazioek argiak itzaliko dituzte ekimena bultzatzeko, eta sentsibilizazio-helburuei lagunduko diete asteburu honetako programazioa eskainiz
ngurumen-Hezkuntza Gorde ngurumen-Hezkuntza Ekoetxea Urdaibaik Gabonetarako arropa eta jostailuak biltzeko bere gune solidarioa ireki du 2020/12/13
konomia zirkularra, Hondakinak , Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza Gorde konomia zirkularra, Hondakinak , Ingurumena, Ingurumen-Hezkuntza Ihobek komunitateko konpostajeari buruzko ikastaro bat emango du online 2020/11/24
Gorde Ingurumen-hezkuntza 26 aza Ingurumen-hezkuntza "Etorkizunerako hezkuntza eta jasangarritasuna" Jasangarritasunerako hezkuntzako euskadiko IV. jardunaldiak Egitaraua www.ingurumena.eusIzen-ematea Izena ematerakoan, bi lantalde hautatu behar dira, baita lanerako hizkuntza ere (euskara edo gaztelania). Eskaerak eta hautatutako hizkuntzak aztertu ondoren, biltzarraren idazkaritza teknikoak taldeak antolatuko ditu. Lantaldeak dira:Jasangarritasunerako hezkuntza politiketan txertatzeaJasangarritasunaren printzipioak hezkuntza- eta prestakuntza-inguruetan txertatzeaHezitzaileen, trebatzaileen eta aldaketaren beste eragile batzuen gaitasuna indartzeaGazteak... EU Ingeniería Técnica Industrial de Bilbao Bilbao