IHOBE
Gobierno Vasco

Etxetik ateratzeko unea iritsi da

Salir en positivo

Komunitate zientifiko eta akademikoko ahots ugarik azpimarratzen dute azken hamarkadetako klima-krisiak eta biodibertsitatearen galera basatiak COVID-19aren agerpenarekin izan duten lotura estua. Klima-krisiaren aurkako borroka lehentasuna da Euskadirentzat. Horregatik, 2050. urterako karbonoaren lurralde neutroa izateko asmo handiko helburua ezarri dio bere buruari, Klima 2050 Estrategiari eta Urban Klima eta ASTEKLIMA proiektuei esker, besteak beste.

Klima-krisiari aurre egiteko borroka horrek biodibertsitatearen galeraren aurkako borroka, natura-ondarea zaintzeko borroka eta beste eredu batzuen arabera ekoizteko, kontsumitzeko eta bizitzeko borroka ere biltzen ditu.

Pandemiak gizarte-, ekonomia- eta bizimodu-testuinguru oso zailean jarri gaituen honetan, egia da beste aukera bat ere badugula: aukera bat

Euskadi Jasangarriago batean sartzeko

Mugitzeko, kontsumitzeko eta ekoizteko modu zaharren bidetik ateratzeko unea da

Orain, inoiz baino gehiago, jasangarritasunaren bidean urrats txiki handiak egin behar ditugu. Modu indibidualean eta kolektiboan, Euskadin bizi garen guzti-guztiok. Herritarrak, erakundeak eta enpresak, denok batera:

Usar más la bicicleta

ERABIL DEZAGUN GEHIAGO BIZIKLETA

Garraioak berotegi-efektuko gasen isurien laurdena sortzen du, eta gora egiten jarraitzen du.

Eta Euskadin helburu bat jarri diogu geure buruari: isuri horiek % 90era murriztea hemendik 2050era.

Erabil dezagun autoa gutxiago: bitarteko alternatibo garbiagoak erabil baditzakegu, balia ditzagun.

Salgaiak garraiatu behar baditugu, trenbidea edo bide nabigagarriak erabil ditzagun.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

GOZA DEZAGUN SEGURTASUNEZ GURE INGURUNE HURBILENAZ

Euskadik benetako natura- eta landa-altxorrak ditu, paisaia-aniztasun handia eta klima leuna urte osoan zehar. Eta zorte handia dugu: bertatik bertara goza dezakegu.

Berraurki ditzagun kontzientziaz, bihotzez, eta, une honetan bereziki, segurtasunez, gure herriak, gure habitatak eta gure espezieak. Natura-ingurune pribilegiatuan bizi gara. Balia dezagun.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

JANTZI JASANGARRIAGOAK

Segundoero, jantziz betetako kamioi baten edukia errausten da munduan. Kalkuluen arabera, munduko jantzien % 1 baino gutxiago birziklatzen da jantzi berriak egiteko.

Goazen jantziak berrerabiltzeko eredu berrietara. Sustatu dezagun ekodiseinua, jantziek gehiago iraun dezaten. Sor ditzagun jantzi jasangarriak.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

FABRIKA DITZAGUN GEHIAGO IRAUTEN DUTEN PRODUKTUAK

Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakin-kantitatea azkar hazten ari da.

Europan, hiru pertsonak denbora luzeagoz erabiliko lituzkete ekipamenduak, errendimenduan eraginik gertatuko ez balitz.

Fabrika ditzagun bizi-ziklo luzeagoa duten produktuak, erraz konpondu edo eguneratu daitezkeenak. Horrela, sortzen dugun hondakin-kantitatea murriztuko dugu.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

ALDE BATERA UTZ DITZAGUN ERABILERA BAKARREKO ONTZIAK

2017an, errekorra lortu genuen Europan: 173 kilo hondakin sortu genituen biztanle bakoitzeko.

Ordeztu ditzagun erabilera bakarreko ontziak berrerabilgarri batzuekin. Alde batera utz ditzagun erabilera bakarreko plastikozko platerak, bai etxean, bai jatetxeetan.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

SOR DEZAGUN ZABOR GUTXIAGO

Pertsona bakoitzak tona erdi udal-hondakin sortzen du urtean.

Har ditzagun neurriak hondakinak murrizteko eta prebenitzeko; gehiago birzikla dezagun; minimiza ditzagun EBtik kanpora egindako hondakin-esportazioak.

COMPARTIR:

Usar más la bicicleta

MURRIZTU DEZAGUN PLASTIKOAREN KONTSUMOA

Kalkuluen arabera, plastikoaren kontsumoa bikoiztu egingo da datozen 20 urteetan. Horrek esan nahi du itsasoan plastiko gehiago egon litezkeela arrainak baino.

Ahal den guztietan, baztertu ditzagun erabilera bakarreko produktuak, eta ordeztu ditzagun behin baino gehiagotan erabil daitezkeen beste material batzuekin.

COMPARTIR: