Euskadiko Itun Berdea izenekoak emisioak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuak jasotzen ditu, baina ez da esparru horietara mugatzen, eredu ekonomiko gisa sortu baita, industria eta teknologia baitira palanka nagusiak; beraz, zientzia, teknologia, ekonomia zirkularra, industria, trantsizio energetikoa edo elikaduraren katea bera helburu berarekin lerrokatzen dira, bidezko garapen jasangarriarekin, alegia. Etorkizuneko lehiakortasun-eredu horrek arau-testuinguru berri bat eskatuko du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari da Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berri batean, Europako zuzentarau eta adierazleekin lerrokatuta. Legea da isurketak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuetan aurrera egitea ahalbidetuko duen tresna, eta neutraltasun teknologikoaren printzipioan oinarrituta egongo da.
Hauek dira lan-ildoak, Europako Itun Berdearen printzipio nagusiekin lerrokatuta: Energia berriztagarrien aldeko apustua: Ekiola, energia fotovoltaikorako kooperatibak sortzea Energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala Parke eoliko berriak Gauzatu energia programa, Euskadiko udalerrietan energia garbien inbersioak finkatzeko Industria jasangarria: Basque Circular Hub Basque Ecodesign Center Karbono-aztarna murrizteko tresna eta kalkulagailuaMugikortasun jasangarria: Hidrogenoaren Euskal Estrategiae Energy Intelligence Center Gigafactoria Basquevolt Mubil, elektromugikortasun zentria Renove planaBiodibertsitatea babestea eta kutsadura murriztea: Natura Ondareari buruzko legea Uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea 2030erako saneamendu-sistemaren %100 eguneratzen egotea Elikadura “landa eremutik mahaira”: Nekazaritza ekologikoari eta Km0 produktuari laguntzeko programak Elikagai-xahutzearen aurkako ekimena Landaren eta itsasertzaren garapenari laguntzea Belaunaldi-txanda lehen sektorean
Ekimen horiek guztiak aurrera eramateko, erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izango da, baita eragile pribatuen laguntza ere; horregatik, hainbat hitzordu zehaztu dira datozen hilabeteetarako. Erakunde eta enpresa mailako topaketak, eragile bakoitzaren konpromisoa berretsiko dutenak: Alkateen Ituna, maiatzaren 19an Udalsarea 2030, Jasangarritasunerako Euskal Udalerrien Sarea konpromisoa berritzea Basque Ecodesing Center eta Ingurumen-aztarna murrizteko metodologia Ekiola, Ekian edo Ekienea energia-programak garatzea
Halaber, sustapen-, sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak landuko dira: Bioterra azoka, Ficoba Jarduerak Europako Green Week-en EHUko udako ikastaroetan 20 jarduera baino gehiago antolatzea eta laguntzea
Itun Berdea, Klima aldaketa Gorde 2024/06/18 Itun Berdea, Klima aldaketa Euskadik Bruselako Under2 Coalition goi mailako bileran parte hartu du, eskualdeek Itun Berdea betetzeko duten funtsezko zeregina aldarrikatzeko Under2 Coalition nazioarteko sareak urtero egiten du goi mailako bilera hau Bruselan, Europako eskualde kideen inplikazioa indartzeko. Aurtengo bileran, Euskadik parte hartu du, Belgikako hiriburuan Eusko Jaurlaritzak duen Marta Marin ordezkariaren esku hartzearekin. Eta, hain zuzen ere, Marta Marinek nabarmendu du zer-nolako zeregin garrantzitsua duten nazioz azpiko gobernuek Europako Itun Berdea betetzeko, eta Euskadik ere bere Itun Berdea izan beharko zukeela nabarmendu du, lurraldearen berezitasun...
Energia, Itun Berdea, Klima aldaketa Gorde Energia, Itun Berdea, Klima aldaketa Eusko Legebiltzarraren % 82k Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea babestu du eta Tapia sailburuak lege horrek Euskadiren etorkizunerako duen garrantzi instrumentala nabarmendu du 2024/02/08
Energia, Itun Berdea, Klima aldaketa Gorde Energia, Itun Berdea, Klima aldaketa ASTEKLIMAk, Klimaren eta Energiaren Asteak, 230 jarduera antolatuko ditu herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatzeko 2023/09/18
Itun Berdea Gorde Itun Berdea “Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaia Bioterrara itzuli da, euskal herritarrak klima eta energia erronkari aurre egiteko mobiliza daitezen 2023/06/02
Ekonomia zirkularra, Ihobe, Itun Berdea Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe, Itun Berdea Ihobek bere 40. urteurrena ospatu du Euskadiko 2030eko Ingurumen Esparru Programa erakusgarri gisa aurkeztuz 2023/03/29