24 EKA
Ekonomia zirkularra
Ekoberrikuntza Zirkularreko Laguntzen 2020eko Programaren deialdi berriak -Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuak eta ekonberrikuntza estrategikoko proiektuak egitera, europar programetarako proiektuak diseinatzera eta proiektu erronkariak aktibatzera zuzendua- hainbat hobekuntza eta nobedade ditu.
Hobekuntza eta nobedade horiek Ihobek metatutako esperientziaren emaitza dira; izan ere, orain arte ekonomia zirkularraren alorreko 150 berrikuntza-proiektu industrial baino gehiago bultzatu ditu, eta horien % 24k merkatuan errentagarriak diren irtenbideak ekarri ditu.
Europar Batasunak ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua indartu du, Itun Berdearen bitartez. Itun hori Europako Batzordea garatzen ari den araudi eta tresnen bidez gauzatzen ari da errealitatean, trantsizio zirkularrera zuzentzeko xedez, merkatu berde indartsu bat sortzen lagunduz.
Ingurumen-politikaren tresna horien arrisku eta aukerei aurrea hartzeak ekoberrikuntzaren aldeko enpresa-apustu bizkor eta kolaboratzaile bat eskatzen du, emaitzetara bideratua.
Jardunaldiaren helburua
Norentzat
Euskal enpresa industrialen negozio berrien berrikuntza eta/edo garapenaren arduradunak, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko ordezkariak (ZTBES), zerbitzu aurreratuen alorreko aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeak, eta laguntzen kudeaketako aholkularitza-etxeak.
Ekitaldia TEAMS plataformaren bidez egingo da. Izen-ematea Ihoberen webgunearen bitartez egingo da. Izena eman ondoren, berrespen email bat jasoko duzu, ekitaldirako estekarekin.
Hasierako hitzaldia
Ekoberrikuntza Zirkularreko Laguntzen 2021eko Programaren nobedadeak eta alderdi operatiboak
Galderak, eta zalantzak argitzea
Jarduera guztiak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut