25 MAR
Klima aldaketa
OHARRA: DATA BERRIRA ARTE ATZERATUTAKO JARDUNALDIA
Alkateen Ituna mugimenduari lotutako Bulegoak, Ihobe sozietate publikoaren lankidetzarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu du klima-aldaketari egokitzeko udal planei buruz. Udal esparruan egokitzeko planei lotuta dauden jardunbide egokiak aurkeztuko dira bertan, eta mota horretako politikak ezartzen ari diren hirien esperientzia azalduko da, baita lorpenak eta zailtasunak aztertu ere.
Jardunaldian, bestalde, Europako Batzordearen Klimaren Zuzendaritza Nagusiko ordezkari batek Erkidegoaren etorkizuneko politika azalduko du; horrez gain, Euskadin eta Nafarroan, udal mailan dauden arriskuak eta ahultasunak aztertzeko baliabideak zein diren ere azalduko da, horiei esker aipatu politika ezartzeko neurriak hartuko baitira.
Klima eta Energiarako Alkateen Itunean tokiko milaka gobernu daude batuta, eta denek erabaki dute EBeko klimari eta energiari lotutako helburuak ezartzea. 2008an eratu zen Alkateen Itun hori Europan, EBeko klimari eta energiari lotutako helburuak ezartzeko eta betetzeko konpromisoa hartu zuten tokiko gobernuak batzeko asmoz.
Gaur egun, tokiko eta eskualdeko 10.000 agintaritzatik gora batzen dira bertan, eta denek aprobetxatzen dituzte hainbat eragile tartean dituen mugimendu horren alderdi onak. Horrez gain, Itunak berariaz sortutako bulegoen laguntza teknikoa eta metodologikoa du.
Inskripzioak: miguel.morcillo@eumayors.eu
Erregistroa
Irekiera instituzionala
Klima-aldaketaren Europako estrategia, finantzazio-bide berriak
Klima-aldaketari egokitzeko Espainiako estrategia, udalerrientzako aukerak
Alkateen Hitzarmenaren berritasunak, Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planaren plantilla berria
Galderen txanda
Atsedenaldia
Ekintza klimatikoa: Euskadiko udalerriak klima-aldaketari egokitzeko tresnak
Nafarroako udalerrien arriskuen eta urrakortasunen analisia, eta Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza Plana egitea
Granollerseko Klima-aldaketari Egokitzeko Plana - ez egokitzearen prezioa -
Bullaseko Klima-aldaketari Egokitzeko Plana
Konponbide naturalak: udal-erresilientzia hobetzeko aukerak
Ondorioak
Lunch
Jarduera guztiak
Ohar Legala © Ihobe S.A. Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 6. solairua, 48011 BILBO
Telefonoa: 94 423 07 43 - Faxa: 94 423 59 00 - h.el: info@ihobe.eus - Web-gunea: www.ihobe.eus
www.ihobe.eus webguneko edukiak Creative Commons Espainia 3.0 Aitorpena daukan lizentzia baten mende daude, aurkakoa adierazten ez bada, behintzat.
Erabilera baldintzak irakurri eta onartu ditut