LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK Asteklima: 2021eko Euskadiko klima eta energia astearen baitan herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa hartzera animatzeko ekintzak egiten dituzten udalentzako laguntzak Euskadiko Klimaren eta Energiaren bigarren Astea 2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra izango da, eta hiru lurraldeetako publiko guztientzako jarduera-egutegi zabala eskainiko du, herritarrei ekintzara deitzeko. Xedea: Laguntza horien helburua tokiko erakundeak sustatzea eta laguntzea da, ekintza klimatikoaren arloan sentsibilizazio-jarduerak garatzeko. Aurrekontu-zuzkidura: 50.000 euro Eskaera egiteko epea irekita: Ez Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 26an hasiko da eta 2021eko irailaren 10ean bukatuko da. Estado eu: Itxita Informazio interesgarria: 2021eko irailaren 24tik aurrera hasten diren eta 2021eko urriaren 3an bukatzen diren ekintzek bakarrik jaso ahalko dute diru-laguntza.Zalantzak helbide elektroniko honetara bidal ditzakezue: diru_laguntza@ihobe.eusESKAERA2021/09/10ean (laguntza-eskaera aurkezteko azken eguna), arazo bat izan zen sisteman, eta zerbitzua ez zen erabilgarri egon ordu batzuetan. Horregatik, epea 2021eko irailaren 13ra arte luzatu da. Dokumentuak Erantzukizunpeko adierazpena Eskaera egiteko inprimakia Esleipenaren ebazpena Hutsen zerrenda Oinarriak Ordainketa eskaera Ordainketa eskaera Ziurtagiria