
Ingurumen Komunikazioaren Eskola
Ikusi gehiago
enpresa baino gehiago mobilizatu ditugu
ekonomia zirkularrean
21 eskualde eta udalaz gaindiko 10 erakunde atxiki21
pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute Ekoetxea sare berrian
gazte, ekonomia zirkularreko prestakuntza praktikoarekin
Zeharkako eta lankidetzako
proiektu Euskadiko Lurzorua Babesteko lehen Estrategia onartu ondotik, aitzindaria ikuspegi integrala duelako
proiektu berritzaile klima-aldaketara egokitzeko - Klimatek
Arantxa Tapia Otaegi
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, eta Ihobeko presidentearen agurra.
Eusko Jaurlaritzak bere ibilbide-orria garatzen du, klima- eta energia-trantsiziorako ardatz nagusiak industria eta teknologia izango dituen eredu ekonomikoa lortzeko. Euskadiko Itun Berdea ekonomia zirkularraren, teknologiaren, zientziaren eta tokiko administrazioei laguntza ematearen aldeko apustu irmoa da, berotegi-efektuko gasak murriztea eta klima-aldaketara egokitzea lortzeko.
2022an, Ihobek helburu horiek lortzen lagundu du, besteak beste honako ekintza hauen bidez: Lurzorua Babesteko Estrategia ikuspegi integral batekin prestatzea, edo Erreminta-Gida —udalek eta eskualdeko erakundeek beharrezko klima- eta energia-trantsizioa bizkortu ahal izateko tresna eta zerbitzu guztiak biltzen dituen zerbitzu-karta— hedatzea.
Lerro hauen bidez, Ihobek 2022an lortutako mugarri nagusiak ezagutzera gonbidatzen zaituztet.
Alexander Boto Bastegieta
Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusia. Eusko Jaurlaritza.
Ihobe 2022ren memoria egungo klima-larrialdiari aurre egiteak dakarren erronka itzelaren isla da. Basque Circular Summitek baieztatu du ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza funtsezko tresnak direla euskal industria deskarbonizatzeko. Hala ere, klima- eta energia-trantsizioa ezinezkoa izango litzateke Life Urban Klima bezalako klima-ekintzako proiekturik eta toki-administrazioaren bultzada eta ausardiarik gabe; izan ere, 2022an, toki-administrazioak Udalsarea 2030en —udalerri jasangarrien euskal sarea— 20. urteurrena ospatu du.
Ihoben uste dugu horrela bakarrik —pertsonen eta ahaleginen baturatik— lortuko dugula guztion artean Euskadin ingurumenaren hobekuntza.
Erakundeen
Ihobek bere tresnen bidez emandako ezagutzaren arabera jardutea edo erabakiak aldatzea pentsatzen du.
Hirugarrenen
mobilizatu dira ingurumen-politikaren sektore-integrazioan.
Berotegi-efektuko
tona
gas murriztu dira.
Ekonomian berriz sartu beharreko
tona hondakin eta lur.
Erabakiak hartzeko ezagutza aurreratuko
tresna (argitalpenak, bisoreak, metodologiak, gida teknikoak, etab.)
miloi € mobilizatu dira erosketa publiko berdean.
En Ihoberen ustez, kalitatezko ingurumen-komunikazioa funtsezkoa da gizarteak iraunkortasunaren bidean aurrera egin dezan.
Ihoberen lorpen eta aurrerapen nagusiak 2022. urte osoan. Azpimarratzekoa da, besteak beste, Ihoberen etengabeko laguntza ingurumen-legeria berria garatzeko eta jasangarritasunerako plangintza egiteko
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakunde publikoa gara. Lan egiten dugu ingurumena hobetzeko, ingurumen-irizpideak politika publikoetan txertatuz.
Erakunde publiko eta pribatuei zuzentzen gatzaizkie, eta Euskadiko herritarrekin harremanetan jartzen gara.
Espezializatuta gaude lurzoruaren babesaren, ekonomia zirkularraren, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen eta jasangarritasunaren arloetan.
Ihoben, Euskadiko Ingurumen Agentzian, erreferentzia-solaskidea izan nahi dugu gure interes-taldeentzat ingurumen-politikak diseinatu eta hedatzerakoan.
Horretarako, ingurumenaren integrazio sektoriala bultzatzen duten tresna publikoak sortzen eta kudeatzen ditugu, eta erabakia hartzeko ezagutza aplikatua sortzen eta transferitzen dugu.
Gure ikuspegia integrala da; politika publikoen ziklo osoa hartzen du; berrikuntzan oinarritzen da; eta ingurumenaren aldetik jasangarria den Euskadiko garapenari laguntzen diogu
Eusko Jaurlaritzaren esparru estrategikoak ingurumen-erronka handiak aurreikusten ditu 2024rako; izan ere, Ihobe jada aurre egiten ari zaie, eta erronka horiek etorkizuneko jarduketak ezarriko dituzte: klimaren aldeko ekintza, gure natura-kapitala babestea eta ekonomia zirkularra bultzatzea.
Hiruhileko txostenek Ihobek urteko hiruhilekoetan egindako aurrerapen esanguratsuenen laburpena aurkezten dute.
Deskargatu 2022ko 1. hiruhilekoko Aurrerapen txostena
Deskargatu 2022ko 2. hiruhilekoko Aurrerapen txostena
pertsona
24 gizon / 50 emakume
urte
batez beste
dauka
goi-mailako titulazioa
gogobetetze-maila
Ihoberen lanarekin
VGizarte-ingurunea osatzen duten erakundeen garapena zaintzen dugu. Horretarako, gizarte-lana egin dezakegun jardueretan aktiboki parte hartzen dugu, gure gaitasun eta balioekin bat etorriz, eta gure estrategia indartzen dugu, ingurumen-jasangarritasuna laguntzen duten neurriak bultzatzeari utzi gabe.
Hori guztia parte-hartzetik abiatuta egiten dugu, haztegi bat sortzeko eta horri esker lankidetza, gizarteratze eta hezkuntzako jarduerak proposatu eta zabaltzeko.
2022ko mugarri nagusiak:
• Laneratze-enpresen eta enplegu-zentro berezien fakturazioan % 27ko igoera
• Lau laneratze-enpresa eta enplegu-zentro berezi kontratatu dira.
• Laneratze-enpresen % 19 inguru kontratatzea, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 5aren gainetik.
• Diskriminazio positiboa aplikatzeko hiru baldintza-agiri, berdinketa berdintasun-klausulak edo gizarteratze-klausulak aplikatuta hausteko.
• Lantegi Batuak erakundeko desgaitasuna duen pertsona batek Ihoben ordaindutako praktikak egin ditu, Bizkaia Plaza eraikinarekin lankidetzan.
• Aliantza estrategikoa Elankidetzarekin ingurumen- eta lankidetza-jardueren mesederako, ekimenen bidez eta tokian bertan.
• Elementu ibilgetuak berrerabiltzea, adibidez bost urteko antzinatasuna duten ordenagailuak.
• Lanbideren programan parte hartu dugu, urtebeterako 20 profesional kontratatzeko, lan-merkatuan izandako lehen esperientziak kontatzeko eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa zabaltzeko. • Batez beste bost bekadun egon dira Ihoben, hainbat jakintza-arlotan. • Era altruistan parte hartu dugu hainbat master eta graduondoko ikastarotan ingurumen-gaiak irakasten.
2022ko ustiapen-aurrekontua
2022ean gauzatutako aurrekontua
Finantza-zorpetzea
Enpresa hornitzaileei fakturak ordaintzeko batez besteko epea (2022)
PRESIDENTEA
PRESIDENTEORDEA
KONTSEILUKIDEA
KONTSEILUKIDEA
KONTSEILUKIDEA
KONTSEILUKIDEA
DIRECCIÓN GENERAL
IDAZKARIA
Emakundek emandako «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena daukagu. Sare hori Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen bereizgarria duten eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko borondatezko konpromisoa duten erakundeek osatzen dute.
2022an, IV. Berdintasun Planaren zirriborroa egin zen.
Hona hemen III. Berdintasun Planaren emaitza batzuk:
• Kkontratazio-prozedurak berrikustea, berdintasun-klausulak zuzentzeko edo txertatzeko.
• Inguruneko eragileekin lankidetzan aritzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeen enplegagarritasuna sustatzeko.
• Langileei lantegien bidez prestakuntza ematea.
• Bai Sarearen aintzatespena, kontziliazioari buruzko jardunbide egokia saritzeko.
• Ekitaldi korporatiboetan emakumeak duen lidergoari buruzko jardunaldi monografikoak eta klima-aldaketari begira genero-ikuspegia aztertzea.
Ihoberen bereizgarri nagusia beste erakunde eta entitate batzuekiko konpromiso irmoa eta etengabeko lankidetza mantentzea da. Erakunde eta entitate horiekin ingurumen-politikaren arloan lankidetza-dinamika bat du, ekintza klimatikoaren, ekonomia zirkularraren garapenaren eta tokiko jasangarritasunaren bidez ingurumen-hobekuntza lortzeko Euskadi osoan.
Euskadi ENCOREren Batzorde Betearazleko kide da. Europako 122 gobernu biltzen dituen plataforma politikoa da, EBren ingurumen-politika eraginkortasunez aplikatzen laguntzeko, gobernantza hobetzeko eta honako hiru eremu hauetan jarduteko: zero emisioko helburua lortzea ekintza klimatikoaren bidez; ekosistemen zerbitzuak mantentzea eta hobetzea; eta gizarte zirkularra integratzea trantsizio bidezkoa sortzeko.
Ikusi gehiagoEuskadi Under2 Coalitioneko Batzorde Betearazleko kide da, emisioak murrizteko konpromisoa duten estatu eta eskualdeen munduko sare handiena, Parisko Akordioari jarraiki. Sareak 260 gobernu kide baino gehiago ditu, ekonomia globalaren % 50, eta ekintza klimatikoan, politika publikoen berrikuntzan eta gardentasunean lan egiten dute.
Ikusi gehiagoEuskadi Regions4-en buru da, garapen iraunkorraren aldeko eskualde-gobernuen sare globala. Hainbat ekimenen bidez, 300 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituzten 77 eskualde biltzen ditu, klima-aldaketara eta biodibertsitatera egokitzearen arloan lankidetzan aritzeko. 2030 Agenda du ibilbide-orri gisa, etorkizun jasangarri eta erresilientea bermatzeko.
Ikusi gehiagoEusko Jaurlaritzak Euskadiko Lurzorua Babesteko 2030erako Estrategia onartu du, hau da, lurzoruaren kudeaketari modu integralean heltzen dion lehenengo estrategia, lurzoru kutsatuetan lan egiteko ikuspegi tradizionala gaindituz; izan ere, Euskadi horren erreferentzia bat da europar eremuan. Era horretan, estrategia aurrendari bihurtzen da bere ikuspegiagatik, bai Euskadin eta bai Estatuan. Europaren kasuan, estatu edo eskualde bakar batzuek soilik –adibidez: Suitza, Eskozia, Gales eta Holanda- dituzte horrelako politikak lurzoruaren kudeaketa integralerako.
ASTEKLIMAren hirugarren edizioan (Klima eta Energiaren Astea), 200 jarduera baino gehiago sustatu ziren 58 udalen, mankomunitate baten eta hiru administrazio-batzarren bidez, bai eta sektore pribatuko hiru elkarte eta bost erakunderen bidez ere, klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronka herritarren agendan jartzeko eta mobilizatzeko.
Gainera, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen hasieran, Ihobek klima-aldaketari buruzko film laburren KLIMAMETRAJE gazte-lehiaketaren lehen edizioa deitu zuen. Honako bi kategoria hauek izan zituen: «Klima-aldaketak Euskadin duen inpaktua» eta «Euskadin ekintza klimatikoa bultzatuko duten irtenbideak, ekimenak edo tresnak». Juliana Ribeiro eta José Carlos Pérezek irabazi zituzten ikus-entzunezko bi kategoriak. Epaimahaiak José Carlos Pérez eta Izaro Zelaiaren lanak ere aintzatetsi zituen, eta Ihoberen Youtubeko kanalean eskuragarri daude.
Euskadik klima-aldaketara egokitzeko Europako mugaz gaindiko lehen estrategia egiten parte hartzen du, Adapyr proiektuaren bidez, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) gidatuta. Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), «Mendi-eremuetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 4. solasaldian», Bilbon, Pirinioetan klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokien ekimen horren emaitzak aurkeztu zituen, mugaz gaindiko lankidetza-testuinguru batean. Ihobe proiektuko erakunde elkartua da, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko beste 11 erakunderekin batera, eta sei fasetan banatutako 14 gomendioren bidez lagundu du, klima-aldaketari buruzko politikak integratzeko eta Pirinioetan eskualde- zein toki-mailako neurri politikoak hartzeko.
2022an, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak 6,15 milioi euro inbertitu zituen klima-aldaketa egokitzeko eta/edo arintzeko proiektuetan. Hurrengo urteetarako Euskadiko klima-ekintzako proiektu handienaren idazkari tekniko gisa, Ihobek 2022ko azaroan egindako «Uhinak» Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko V. Kongresuan parte hartu zuen, atal propioarekin.
POSIDON erronkaren helburua da eskaera publikoak Europako lurzoruaren deskontaminazioaren sektorean bultzatutako berrikuntza-faltari aurre egitea. 2022an, proiektuaren III. FASEA hasi zen. Fase horretan, hautatutako eta ezarritako bi teknologia berritzaileen proba pilotuak egin ziren Zorrozaurreko (Bilbo) lurzati batean eta Triesteko Portuan (Italia).
Basque Circular Summitek, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularraren topaketarik handienak, 800 pertsona baino gehiago eta industria-sektore askotako 350 enpresa inguru mobilizatu zituen negozio-eredu zirkular berriak ezagutzeko, euskal industria deskarbonizatzeko funtsezko tresna.
Gasteizek Basque Circular Hub zentroaren egoitza berria hartu du. Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen erreferentziazko zentroa da, honako zerbitzu hauek eskaintzen baititu: merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren analisia eta ezagutza aditua sortzea.
Ihobek «Ekoberrikuntza Euskadin. 105 industria-proiektu irtenbide zirkular berrietarako» argitaratu du. Bertan, lehengaien kontsumoa murriztera eta produktuen iraunkortasuna areagotzera bideratutako lurraldeko lankidetza publiko-pribatuaren adibide arrakastatsuak azaltzen dira. Inbertitutako euro publiko bakoitzeko, urteko 21 euroko fakturazio gehigarria mobilizatu da sektore pribatuan.
Euskadiko ETE Zirkularra abian jarri da. 22 enpresa-eragilek parte hartzen dute, eta 2.000 enpresa baino gehiago eta balio-kate industrialeko 175.000 langile mobilizatzen dituzte euskal lurralde osoan.
Zirkularrak – Circulares erakusketa ibiltariari hasiera eman zaio, ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko bai herritarren artean, bai ekoberrikuntzako garapen arrakastatsuak ezagutu eta aplikatu nahi dituzten euskal enpresen artean. Europako Hiriburu Berdearen Gasteizko 10. urteurrenean inauguratu ondoren, erakusketak Irunen jarraitu zuen, Basque Circular Summit zela-eta.
HHKOren lantalde teknikoa berraktibatu zen eta azaroan Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Europako Astearen beste edizio bat egin zen. Euskal hautagaiak Europar Batasunaren ekimen horretara aurkeztu ziren.
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea - EWWR
Ihobe - Albisteak - Alexander Boto: “Ekonomia zirkularra lehiakortasuna da; ekonomia da”
Udalsarea 2030ek, udalerri jasangarrien euskal sareak, 20. urteurrena ospatu du. Gaur egun, 152 udalerri, hiru lurralde historikoetako 21 eskualde-erakunde eta udalaz gaindiko 10 erakunde daude atxikita.
Sare hori erreferentziazkoa da Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuei ekarpena egiteko, batez ere klima-neutraltasunaren eta -erresilientziaren, lurzoruaren babesaren eta ekonomia zirkularraren esparruetan.
Bi hamarkada hauetan zehar, sareak honako hau lortu du:
• Berrogeita hamar bat udalerri ari dira lanean Tokiko 2030 Agendan.
• 25 euskal udalerri atxiki zaizkio Alkatetzen Klima eta Energiarako Nazioarteko Itunari.
• 55 euskal udalerrik egin dituzte, eskura dituzte edo lantzen ari dira klima (arintzea eta egokitzea) eta energia jorratzen dituzten planak.
• Beste 38 udalerrik euren udalen Berotegi Efektuko Gasen isurketen Inbentarioa eta Karbono Aztarna kalkulatzen dituzte 2016az geroztik.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa aurkeztea. Hogei bat erakundek bat egin dute
Udalerri jasangarrien euskal sareak eskualde-bisitak koordinatu ditu. Bisita horietan, Ihobek eta EEEk «Erreminta-Gida» aurkeztu dute, trantsizio energetiko eta klimatikoan laguntzeko tresnen gida. Udalsarea 2030en bidez zabaldutako ekimenak trantsizioaren eta klima-aldaketaren esparruan laguntza-euskarriak eta laguntza-programak jartzen ditu tokiko administrazioaren esku.
Erronka Garbia ziurtagiriak sendotasuna hartu du, 200 ekitaldi jasangarri baino gehiago antolatu baititu jarduera jendetsuak egitearekin lotutako inpaktu negatiboei buruz kontzientziatzeko.
Deskargatu Erronka Garbia aurkezpena
Udako ikastaroen 2030erako Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren lehen edizioa, «Erronkak genero-ikuspegitik». Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak, Ingurugelak eta Ihobek antolatua.
Euskadiko ingurumen-zentroen sare berriak 120.000 bisita baino gehiago jaso zituen 2022an. Estreinaldi bikoitzeko urtea izan zen; .
Izan ere, web berria eta helburu berria estreinatu zituen: gure pentsaera aldaraztea modu jasangarrian jarduteko.
La red está formada por cuatro centros propios (Ekoetxea Urdaibai, Ekoetxea Meatzaldea, Ekoetxea Txingudi y Ekoetxea Azpeitia), y durante 2022 inicia los trabajos de construcción de un nuevo centro propio en Araba, Ekoetxea Añan
2022an, Eusko Jaurlaritzak Ihobe sozietate publikoaren bidez kudeatutako sareak irudi-aldaketa bat egin zuen. Horren bitartez, interpretazio-zentroak ingurumen-zentro bihurtu ziren, herritarrei trantsizio ekologiko eta energetikoaren aldeko apustuan eta konpromisoan laguntzeko.
Sarea lau zentro propiok osatzen dute (Ekoetxea Urdaibai, Ekoetxea Meatzaldea, Ekoetxea Txingudi eta Ekoetxea Azpeitia), eta 2022an Araban zentro propio berri bat eraikitzeko lanei ekin zien: Ekoetxea Añan.
Lankidetza-hitzarmen bat dugu APIA Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkartearekin. Hitzarmen horretatik sortu zen, besteak beste, Ingurumen Komunikazioaren Eskola, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen uda ikastaroetan kokatuta, bi kezka handiri erantzuteko: komunikazioa eta ingurumena.
Ingurumen Komunikazioaren Eskolaren laugarren edizioa 2022ko irailaren 7an eta 8an egin zen, eta «Krisi ekologikoa, osasun-krisia» izenburua izan zuen. Edizio horren helburua klima-krisiaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen harreman estuari heltzea izan zen.
Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Kazetarien Euskal Elkargoarekin (EKE-KEE) batera egindako lanaren emaitza gisa, 2019tik eta Ihoberen laguntzari esker, urtero ematen da Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria, informazioaren profesionalek, besteak beste, garapen jasangarria hedatzeko, klima-aldaketaren ondorioak zabaltzeko edo natura-ingurunearen kontserbazioa sustatzeko egiten duten lana aintzatesteko.
2022an, Ramón Bustamanteri eman zioten saria, Radio Popular irratiko esatari eta kazetari beteranoa, lau hamarkada eman baititu gizarte- eta ingurumen-gaiei buruz hitz egiten.
2021ean, En verde-Berdean jarri genuen martxan, Ihoberen jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko podcast-kanala, Begoña Beristain kazetariak gidatua. 2022an, bi programa grabatu ziren, eta adituei leku eman zitzaien osasun-krisia eta krisi ekologikoa hobeto komunikatzeari buruz eta ekonomia zirkularrari eta eko-berrikuntzari buruz hitz egiteko. Logotipoa gehitu
Ekoizpen propioko atal horiek Ihobe podcast kanalean ere aurki daitezke. Kanal horretan, Ihobeko teknikariek komunikabideetan egiten dituzten esku-hartzeak jasotzen dira, horren bitartez Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eguneroko lanaren ondoriozko ezagutza teknikoari buruzko informazioa emateko eta ezagutza hori zabaltzeko.