INGURUMEN-INFORMAZIOA ZALDIBARKO VERTER RECYCLING ZABORTEGIKO LUIZIAREN ONDOREN Verter Recycling enpresaren zabortegiko luiziaren ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila zabortegiaren inguruko airearen kalitatea behatzen ari da, sutearen ondoriozko isuriari lotutako kutsatzaileak monitorizatzearen bitartez. Monitorizazioa etengabea da gertu dauden biztanleria-eremuetan, Ermuan, Zaldibarren eta Eibarren kasu. Horretarako, unitate mugikorrak instalatu ditu Ermuan eta Eibarren, eta eskuzko laginketak egiten ari da Eitzaga auzoko zenbait puntutan. Hainbat motatako kutsatzaileak karakterizatzen ari da. Honako hauek behatzen ari da, hain zuzen: konposatu organiko lurrunkorren presentzia eta partikulen, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen, metal astunen, dioxinen eta furanoen kontzentrazioak. Gainera, konposatuen eskuzko laginketak egiten ari da, giroko airean amianto-zuntzak dauden kontrolatzeko. 2020ko otsailaren 6ko luiziaren ondorengo Zaldibarreko zabortegiaren inguruneko airearen kalitate-mailaren monitorizazioari buruzko txostena. ERANSKINAK
Eguneroko Informazioa Ingurumen saila etengabe neurtzen ari da airearen kalitatea Zaldibarko zabortegiaren inguruan. Ohiko kutsatzaileen azterketaz gai, osagai organiko lurrunkorren eta esekiduran dauden amianto-zuntzen laginak hartzen ari dira. Kontu honen bitartez, lortutako emaitzei buruzko informazioa emango dugu egun-egunero.
AIREAREN KALITATEA KONTROLATU ETA ZAINTZEKO PLANA Zabortegian izandako luiziaren ostean, otsailaren 7an sute txiki bat izan zen Verter Recycling-en jabetzakoa den zabortegiaren goiko aldean. Egoera horren aurrean, otsailaren 8an, airearen kalitatearen neurketak egiteari ekin zitzaion Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzarekin batera. Ingurumen Sailaren Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareko ekipamendu desberdinekin egiten hasi ziren neurketa horiek, airearen kalitatearen egoera egiaztatzeko, arestian aipatutako suteari lotutako kutsatzaile atmosferikoak egon zitezkeelakoan.
Uraren kalitatearen monitorizazioaVerter Recycling enpresaren Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila ingurune horretako uraren kalitatea monitorizatzen ari da, URA – Uraren Euskal Agentziaren bidez.
Informazioa EguneroURA – Uraren Euskal Agentziaren twitter kontuaren bitartez, Zaldibarko zabortegiaren inguruneko uraren kalitateaz eskuratutako emaitzak eskainiko dira.
URAREN KALITATEA KONTROLATZEKO ETA IKUSKATZEKO PLANA2020ko otsailaren 6an, luizi nabarmen bat gertatu zen Zaldibarko zabortegiko instalazioetan (Verter Recicling S.L.). Egoerak sortutako arazo eta arriskuei heltzeko xedez administrazio eskudunek egindako koordinazio-bileretan erabaki zen Uraren Euskal Agentziak zenbait ekintza garatuko zituela, hala nola Urak Ikuskatzeko Plan bat erredaktatzea. Dokumentu honek plan hori biltzen du; planak barne hartzen ditu kontrol-sarearen diseinua (estazioen kokapena, jarraipenaren xede diren parametro edo adierazleak, eta maiztasuna) eta dagozkion jarraipen-txostenen ezaugarriak (edukia, egitura eta aldizkakotasuna).