Euskadi iraunkor eta lehiakor baterako trantsizioa gidatzea
Euskadik erronka konplexu eta erabakigarriak ditu etorkizun iraunkorrerako bidean. Badakigu klima- eta energia-trantsizioa garapen industrialetik bereizi ezina dela, eta, horregatik, helburu sendo batekin lan egiten dugu: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago.
Industria izan da, da eta izango da gure lurraldearen motorra. Kalitatezko enpleguaren eta lehiakortasunaren iturri da, baina, era berean, Europaren berrindustrializazioa modu jasangarrian gidatzeko gure apustuaren muina ere bada. Euskadi klima-aldaketaren aurkako borrokan abangoardia izatea nahi dugu. Helburu hori lortzeko, neurri argiekin egiten dugu aurrera, hala nola Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Bulegoa edo Klimaren aldeko Herritarren Batzarra sortzea, emisioen murrizketan aurrera egiteko, industrian efizientzia energetikoa sustatzeko eta energia berriztagarrien ezarpena indartzeko, aldi berean herritarren parte hartzea bultzatuz.
Gizarte moderno bat, jasangarria izan nahi badu, jasangarritasun printzipioekin bat datorren industria batekin bakarrik izan daiteke. Horregatik, ingurumen eta energia irizpideak txertatzen ari gara politika sektorial guztietan. Betebehar bat izan beharrean, lehiakortasuna irabazteko aukera gisa hartzen dugu, ingurumenarekiko errespetuak gure ekonomiari zein gizarteari balio erantsia ematen diela sinetsita.
Ihobek funtsezko zeregina du erronka horretan, eta, lerro hauetatik, 2024an egindako aurrerapen eta lorpen nagusiak ezagutzera gonbidatzen zaituztet.
Mikel Jauregi Letemendia
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua
Ihoberen presidentea
Eusko Jaurlaritza
Erantzukizun soziala
Gizarte-ingurunea osatzen duten erakundeen garapena zaintzen dugu. Horretarako, gizarte-lana egin dezakegun jardueretan aktiboki parte hartzen dugu, gure gaitasun eta balioekin bat etorriz, eta gure estrategia indartzen dugu, ingurumen-jasangarritasuna laguntzen duten neurriak bultzatzeari utzi gabe.
Hori guztia parte-hartzetik abiatuta egiten dugu, haztegi bat sortzeko eta horri esker lankidetza, gizarteratze eta hezkuntzako jarduerak proposatu eta zabaltzeko.
Ihoben, Sozietatea interes-talde gisa definitu eta ezarri dugu, hiru irismen konkreturekin:
Hori guztia, aintzat hartuta gure inguruko beharrak, gure gaitasunak eta gure balioak, gure politiken eta estrategien parte izanda. Eta Ihobeko pertsonen parte-hartzetik, gure ikuspegiarekin lerrokatutako konpromiso pertsonalen aktibazioa bultzatuz.