2026ko martxoaren 3a
Klima aldaketa Euskadin generoaren ikuspegitik
Txosten honek genero-ikuspegitik jorratzen ditu klima-aldaketaren arrazoiak eta ondorioak, eta gaiarekiko kontzientzia, lidergoa eta herritarren parte-hartzea. Ikuspegi berritzaile baten bidez, eta berdintasunean eta klima-aldaketan adituak diren pertsonen laguntzaz, diagnostiko bat landu da Euskadiko testuinguruan, eta hortik abiatuta berdintasunaren eta klima-aldaketaren arloko zeharkako politikak integratzen lagunduko duten 4 erronka zehatz eta hogei bat ekintza zehaztu dira.