Pasar al contenido principal
01 dic 2022
  • Sostenibilidad local

Aho batez onartu da Zarautz 2030 Plan Estrategikoa

Aho batez onartu da Zarautz 2030 Plan Estrategikoa

Dokumentuak alderdi politiko guztien aho bateko babesa jaso zuen, eta horrek erakusten du plan estrategiko honen azken emaitzan adostasun zabala lortu dela.


Proiektu Estrategiko eta Berrikuntzako zinegotzi arduraduna den Iker Basurko pozik agertu da azken dokumentua onartu ondoren, eta eskerrak eman dizkie Zarautz 2030 Plan Estrategikoa osatzeko lanean parte hartu duten guztiei.


Prozesuak urtebete baino gehixeago iraun du, eta funtsezko hiru premisa kontuan hartuta gauzatu da: objektibotasuna, parte-hartzea (herritarrak, Udaleko langileak eta alderdi politikoak) eta gardentasuna.


Azken batean, egindako lanak 5 ildo estrategiko, 22 programa eta 117 ekintza biltzen ditu. Bost ildo estrategikoak hauek dira:

  1. Etorkizuneko gizartea, berdintasunezkoa, solidarioa eta enpatikoa.
  2. Osasunaren ikuspegi integrala ongizatearen oinarri gisa.
  3. Zarautz udalerri orekatua eta jasangarria.
  4. Pertsona guztientzako jasangarritasunean eta enpleguan oinarritutako ekonomia.
  5. XXI. mendeko gobernantza-eredua.


Zarautz 2030 Plan Estrategikoa prozesu berezia bilakatu da, berrikuntza sozialekoa, erreferentziala eta hainbat erakundek goraipatua.


Zarauzko Udalak egindako urratsak bidea erraztu ahal izango die etorkizunean 17+1 Garapen Jasangarriko Helburuei lotutako plan estrategiko propioa egingo duten beste herri batzuei.


Zarautz 2030 Planak datozen urteetan jarraitu beharreko norabidea markatzen du, Udalak eta zarauztar gizarte osoak bete beharreko ibilbide orria da.


Proiektuaren behin betiko onarpena formalizatu ondoren, datozen hilabeteetan hainbat ekintza jarriko dira abian norabide horretan lanean jarraitzeko.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi