Skip to main content

Herritarrak

Ihobek ingurumena hobetzen laguntzen du, euskal herritarrek jasangarritasun politikei jarraituko dien eta larrialdi klimatikoaren aurrean erresilientea izango den lurralde bat goza dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak zerbitzuak eta baliabideak eskaintzen ditu herritarrak erronka globalaren konponbidearen parte aktibo izan daitezen.

KLIMA ALDAKETAREN TRESNAK


Ihobek tresna, erreminta, bisore eta kartografia ugari dauka,  “Klima aldaketaren tresna eta erreminten kita”izenekoan bilduta. Eduki horrek, zalantzarik ez, interes handia du bai komunitate akademikoarentzat, bai Euskadirako aurreikusten den bilakaeran, egungo egoeran eta agertoki klimatikoetan sakondu nahi duten pertsona guztientzat.

Herritarrentzako CO2 kalkulagailu baliokideak aukera ematen du pertsona bakoitzak bere eguneroko jardueran sortzen dituen berotegi efektuko gasen isurketak zehazteko eta karbono aztarna murrizteko zer egin dezakeen jakiteko.

’’52 keinu klima aldaketaren aurka’ tresnak aukera ematen du pertsona bakoitzak bere eguneroko jardueran sortzen dituen berotegi efektuko gasen isurketak zehazteko eta karbono aztarna murrizteko zer egin dezakeen jakiteko.

Tresna hori gida praktiko batekin osatzen da, non ohiturak berrorientatzeko eta berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko 52 keinu jasotzen diren.

EKOETXEA SAREA



Ihobek Ekoetxea Sarea
kudeatzen du, Euskadiko ingurumen zentroen sarea. Sare horren helburua da esperientzien bidez aldatzea pertsonengan jarduteko modua, lurralde jasangarriago baten alde eginez, euskal herritarren eraldaketa ekosoziala sustatuz.

 

Ekoetxeak jasangarritasunerako hezkuntza programa zabala lantzen du, adin desberdinetako ikasleentzat diseinatua, eta naturarekin gozatzeko eta konektatzeko aukera ematen du, eskola curriculumera egokitutako esperientzia zuzenak eta errealak eskainiz.

LET'S CLEAN UP EUSKADI



Ihobek ingurune naturaletan hondakinak garbitzeko kanpainak antolatzera animatzen ditu herritarrak. Let’s Clean Up Euskadi! Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak (EWWR) sustatutako Let' s Clean Up Europe! ekimenaren emaitza da.


Ihobek  guía “Let’s Clean Up Euskadi” gida argitaratu ditu horrelako ekimenak antolatu nahi dituzten pertsonen eskura, baita zabalkunderako materialak ere, herritarrek ekintza hauek duen garrantziaz kontzientziatzeko.

 

ERRONKA GARBIA

Ihobek Erronka Garbia izeneko metodologia garatu du. Prozedura horri esker, ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzen dira.

Erronka Garbia-EKitaldi Jasangarria Ingurumenerako ziurtagiri gisa aitortzearen helburua da ekitaldia antolatzaileei eta publikoari ekitaldiekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzeko beharrari buruz kontzientziatzea.

ASTEKLIMA

ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astea da, Eusko Jaurlaritzak Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bitartez, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin lankidetzan bultzatutako ekimena.

Helburua argia da: euskal herritarrak mobilizatzea trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren erronkaren aurrean, banakako eta taldeko ekintza sustatuz eredu energetiko iraunkorrago baterantz eta klima-aldaketara egokituagoa eta erresilienteagoa den gizarte baterantz

KLIMA AZOKA

KLIMA Azoka ingurumen-sentsibilizaziorako eta -hezkuntzarako tresna ibiltaria da, ekintza klimatikoa herritarrei modu dibulgatzaile, parte-hartzaile eta eskuragarrian hurbiltzeko diseinatua.

Erakusketa- eta esperientzia-gunea da, gaikako karpa desberdinez osatua, eta ohitura jasangarriak sustatzeko eta kultura klimatikoa sustatzeko interesa duten ekitaldi, azoka edo ekimen publiko eta pribatuetan sar daiteke.

KLIMA Azokak aukera ematen du ekitaldi bat ikaskuntza- eta aktibazio-gune bihurtzeko, informazioaren, hausnarketaren eta ekintzaren arteko lotura erraztuz.

Newsletter