Zer da ekonomia zirkularra Ekonomia zirkularra garapen-eredu bat da, produktu, material eta baliabideen balioa ekonomian ahalik eta denbora gehienez mantentzen duena. Erabileraren ostean bota beharrean, materialak ekoizpen-zikloan sartzen dira berriro, lehengai sekundario gisa. Ekodiseinuak, berrerabilerak eta birziklapenak funtsezko rola jokatzen dute eredu ekonomiko berrian; izan ere, bere asmoa da hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea. Ekonomia zirkularraren bultzada lagungarria da -besteak beste- lanpostu berriak sortzeko alor hauetan: energiaren ekoizpena iturri berriztagarrietatik abiatuta,eraginkortasun energetikoa, hondakinen eta uraren kudeaketa, airearen kalitatea, ondasun eta zerbitzuen leheneratzea, birziklapenaren hazkundea, berrerabilera eta erraz birziklatu edo berrerabili daitezkeen material berrien erabilera.
Euskadiko “Circular Thinking” ekimena Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren baitan, EuskoJaurlaritzako Ingurumen sailak “Circular Thinking” (Pentsaerazirkularra) ekimena sortu du, ekonomia zirkularra Euskadiko eragile sozioekonomikoen artean sustatzeko, batez ere industriaren alorrean (ETEak eta enpresa handiak). Ekimen honek, ekonomia zirkularreko prozesuak sustatzeaz eta enpresetan ezartzen laguntzeaz gain, enpresek gauzatu dituzten eta beste erakunde batzuentzat adibide izan daitezkeen jarduerak eta kasu praktikoak identifikatzen lagun du nahi du, "Circular Thinking. Euskadi ekonomia zirkularrerantz" marka erabiltzearen bitartez.
Erakustaldi-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia zirkularrerantz jotzeko baldintza egokiak dauden arren, oztopo ugari daude. Eta horiek hondakinak ez isurtzeko, birziklatutako materialen balioa handitzeko edo negozio-ildo berriak sortzeko konponbide berriak aplikatzea oztopatu dute. Euskal Autonomia Erkidegoan ekonomia zirkularrean esku hartzen duten eragileekin, Ingurumen Administrazioarekin, enpresekin, haien elkarteekin eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin egindako kontraste batek beharrezkotzat jo zuen, besteak beste, laguntza espezifikoen programa bat sortzea, eskala pilotuan jada garatuta dauden baina industria-eskalan frogatu ez diren konponbide berritzaile anitzak merkatuan jartzera bideratua. I+G+Bren heriotza harana gainditu nahi zen, geldiarazita dauden konponbide berritzaileak merkatuan jartzeko. Konponbide horiek hainbat arrazoiregatik daude geldirik: arazo teknikoengatik, zenbait ingurumen-inpakturi buruzko ziurgabetasunengatik, ingurumen-araudiekin edo materialekin bat ez etortzeagatik, finantzaketarik ezagatik edo a priori merkatuan ez dagoelako konponbide berri horien eskaerarik Descargar Descargar Horrela sortu zen 2014an abian jarri zen Ekonomia Zirkularraren Erakusketa-proiektuak ekimena. Ekimen hori bat zetorren 2020rako Hondakinak Prebenitzeko Planean eta 2020ko Ingurumen Esparru Programaren Fabrikazio Berdea funtsezko proiektuan aurreikusitako jarduerekin. Ekimen hori antzeko eskemarekin errepikatu da ondorengo ekitaldietan, Ihobek egindako zaintza teknologikoko hainbat azterlanetan sortutako enpresa-aukerako eremu berriak detektatu ondoren. Honako hauek dira eremu horiek: bigarren mailako plastikoak, metalezko hondakinak, erregogor erabiliak, material kritikoak, automobilgintzako osagaiak berrerabiltzea eta ekipo-ondasunak berriz manufakturatzea.
Life Giswaste Proiektua Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak 4 milioi tona azpiproduktu organiko eta hondakin sortzen ditu urtean. Horiek azkeneko hondakin gisa kudeatzea zeregin zail eta garestia da, baina nutriente aldetik duten eduki handiari esker bideragarria da haien balorizazioa.Horri begira, GISWASTE europar proiektuak, LIFE programaren baitan garatua eta AZTI Tecnalia ikerketa-zentroak gidatua, LKS eta Geograma enpresen lankidetzarekin eta Ihobe sozietate publikoaren laguntzarekin, metodologia bat eta horri dagokion tresna informatiko (TI) bat garatu ditu, irizpide anitzeko erabakitze-prozedurak eta informazio geografikoko sistemak (GIS) uztartuz, nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak kudeatzeari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko. GISWASTEk balorizaziorako alternatibak eskaintzen ditu landare-, okela- eta/edo esne-azpiproduktuen balorizaziorako, biogasa edo animalia-pentsua ekoiztearen bitartez. Informazio geografikoa eta erabakiak hartzeko metodologia batzuk uztartuz, GISWASTEk bideragarritasun-txostenak eskaintzen ditu azpiproduktu horien balorizaziorako, bi aukeraren bitartez:Biogasa ekoizteko planta bat eraikitzea. Animalia-pentsuak ekoizteko planta bat eraikitzea. Life Giswaste from Lifegiswaste on Vimeo.
Ihoberen Circular Berrindartzea 2021 programak ekonomia zirkularraren arloko diagnosia eta ibilbide-orria egiten lagundu zien 9 sektoretako 80 euskal enpresari.ECircular Berrindartzea 2021 programaren esparruan, 80 enpresak aukera izan zuten ekonomia zirkularrean trebatutako bekadun bat eta laguntza tekniko bat izateko. Horri esker, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako erronkak identifikatu zituzten, eta ingurumen-kudeaketaren bidez lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orri bat finkatu zuten. Enpresek garatutako lana oinarri hartuta —tailer sektorialez gain eta ingurumena estrategikoki zaintzeko prozesu gehigarri batez gain—, Ihobe sozietate publikoak, erreferentziazko eragileekin lankidetzan, txosten-bilduma bat egin du. Ekonomia zirkularreko gakoak jasotzen ditu, epe labur, ertain eta luzera, Circular Berrindartzea 2021 programan parte hartzen duten sektoreentzat, besteak beste, sektore kimikoa, elikagaien eta edarien sektorea, mugikortasunarena eta logistikarena, garraiobideena, metalaren sektorea, eraikuntzarena, sektore elektrikoa eta elektronikoa. Circular Berrindartzea 2021 programaren ondorioak txosten sektorial batzuetan bildu dira. Deskargatu “Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak” jasotzen dituen bilduma tresna baliagarria da enpresek beren ingurumen-estrategiak zehazteko, aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik. Era berean, administrazio publikoak ingurumen-politika zuzentzeko eta sektore bakoitzari lotutako erronka zehatzei aurre egiteko erabil dezake. Txosten guztiak modu berean egituratzen dira: hasiera batean faktore eragileen edo driverren azterketa egiten da, bai ernaldi prozesuan dauden edo onartu berri diren araudi-aldaketak, bai bezeroen ingurumen-baldintza berriei lotutako merkatu-joerak barne. Gainera, eragina jasan dezaketen enpresak zeintzuk diren jasotzen da, baita araudi-aldaketek eta merkatu-joerek enpresa horietan izan ditzaketen ondorioak ere. Araudi-aldaketetan, azpimarratzekoa da Europako Itun Berdearen esparruko arau-sorta, Produktu Jasangarrien Ekimena, finantza jasangarrietarako Taxonomia Erregelamendua edo Industria Isuriei buruzko Zuzentarau berri baten proposamena barne. Merkatu-joeretan, bestalde, garrantzitsuak dira trakzio-enpresek beren hornidura-katera egiten dituzten eskaerak, borondatezko estrategia eta konpromisoen ondorioz, deskarbonizazioari, zirkulartasunari eta ekodiseinuari buruzko eskakizunak barne. Bildumak tresna berritzaileak ere biltzen ditu, nazioarteko arauetatik hasi eta sektoreko estandarretaraino, aurretik identifikatutako driverrekin lotura dutenak, eta, azkenik, erronkak eta eskura dauden tresnak konbinatuz, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren lan-ildo sektorialak proposatzeko.
Ekonomia zirkularra neurtzea Europak finkatutako jarraibideekin bat, Euskadik jarraipen-panel bat definitu du ekonomia zirkularrago bat lortzeko aurrerapena ebaluatu ahal izateko. Horretarako, ekonomia zirkularraren elementu nagusiak bilduko dituzten adierazle esanguratsuen multzo mugatu bat neurtuko du. Panel horri esker, ekintzek Europa eta estatu mailan duten efikazia ebaluatu ahal izango da, jardunbide egokienak identifikatu ahal izango dira, bai eta errendimendu-ezberdintasunak ere eremu espezifikoetan, eta neurri berriak hartzeko beharra detektatu ahal izango da. Azterketa-esparruak hainbat eremu hartzen ditu; tartean, hauek: elikagaien hondakinak, lehengai-hornikuntzaren segurtasuna, konponketa eta berrerabilpena, hondakinen sorrera, hondakinen kudeaketa, bigarren mailako lehengaien merkataritza eta material birziklatuak produktuetan erabiltzea. Adierazleak Eurostaten eta bestelako datu-iturri ofizialen datuetan oinarritzen dira. Jarraipen-esparruan sartzen diren adierazle guztiek irizpide hauek beteko dituzte: adierazgarritasuna, onargarritasuna, sinesgarritasuna, erraztasuna eta sendotasuna. Jarraipen-panela alderagarria da Europar Batasuneko estatu kideekin, aldizka eguneratzen da, eta serie tenporalak ditu. Deskargatu Deskargatu
Ekonomia zirkularraren diagnostikoaEkonomia zirkularrak erauzketan, produkzioan, erabileran eta hondakinen sorkuntzan oinarritutako egungo eredu ekonomikoaren bilakaera proposatzen du, herrialdeei, enpresei eta kontsumitzaileei hazteko eta lehiatzeko beste aukera bat eskainiz, zehazki, lehengaien erabilerarekiko menpekotasuna murriztuz eta ongizatea handituz. Hau da, “gehiago egitea gutxiagorekin”. Gaur egun, Euskadiko industrian, 3,5 milioi tona hondakin sortzen dira eta, horietatik, % 43a isurtzen da, beste ezertarako aprobetxatu gabe. Hondakin gehien sortzen diren sektoreak siderurgikoa, metalen galdaketa eta paperarena dira. Orain arte Euskadin burututako produktuetan, produktuen eta osagaien berreskurapenak materialen berreskurapenak baino balio erantsi gehiago sortu du; hala, horrek baieztatzen du lan-ildo nagusien hierarkia abagunearen ikuspegi batetik (ekodiseinua, birmanufaktura eta metal eta plastikoen upcycling). Ekonomia zirkularra euskal industrian Hala eta guztiz ere, euskal industrian, lehengaien kostuak % 61 dira, energiaren kostuak, aldiz, % 2; hala, ehunekoa Alemaniakoaren antzekoa da. Gainera, euskal industriaren inportatutako lehengaiekiko menpekotasuna % 77koa da. Hortaz, beharrezkoa da produktuen ekodiseinuan oinarritutako lankidetza publiko-pribatuko egungo lana indartzea, zehazki, funtsezko materialen zikloak ixteko balizko konponbideak hobeto aprobetxatzeko. Konponbide berritzaile zirkularragoak aplikatuko balira, kalkulatu da, lor litekeen balizko batez besteko aurrezpena lehengaien kontsumoaren % 6koa izango litzatekeela; horrela, 2.000 milioi euro aurreztuko lirateke euskal industrian. Euskadiko enpresa industrialetatik, 150 enpresek baino gehiagok aplikatzen dituzte jadanik jardunbide edo eredu zirkularrak (ekodiseinua, zerbitizazioa, birmanufaktura, bizitza-zikloaren azterketa, ingurumen-aitorpenak, etab.). Hala, “estrategia zirkular” berriak ezartzen ari diren industria nagusiak sektore hauetakoak dira: automobilgintza, garraio-ekipoak, ekipo elektriko eta elektronikoak, makina-erreminta, metala, kimikoa, altzariak, eraikuntza eta ingurumen-zerbitzuen azpisektorea. Hala ere, antzeman da beharrezkoa dela enpresetan beste balio-kateekiko lankidetzaren kultura sustatzea. Euskal enpresek ekonomia zirkularraren eremuan burututako esperientziek berehalako emaitza nabariak izan dituzte; hortaz, ikuspegi horiekin jadanik lantzen dituzten enpresen % 60k adierazten dute funtsezkoa dela irizpide horiek aplikatzea bere negozio edo produktuan, besteak beste, honakoa lortzeko: prozesuen produktibitatea handitzea; energia-kontsumoa murriztea; materialak aurreztea; salmentetan haztea; nazioarteko merkatuetan bereiztea; merkatu berriak irekitzea; bere irudia hobetzea edo barne-gaitasunak handitzea. Descargar Descargar
Descargar 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Plan Estrategikoa onartu zuen. Plan horren bidez, hainbat erronkari erantzun nahi zaie, hala nola negozio-eredu zirkularragoak sortzea; berrikuntzak egitea materialetan (aurreratuak eta berriztagarriak), prozesuetan eta produktuetan; produktuen bizitza baliagarria luzatzea; lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorrera murriztea; kontsumo-eredu zirkularragoa sustatzea; elikagaien zarrastelkeria murriztea; plastikoen erabilera efizientaeagoa sustatzea; hondakinen berrerabilpena, birziklapena eta berreskurapena areagotzea, eta bigarren mailako lehengaien erabilera areagotzea. AHalaber, bioekonomia bultzatzea jasotzen du teknologia berritzaileen bidez, eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baten aldeko apustua egiten du, Euskadik ekonomia eraginkorragoa lor dezan. Planak helburu hauek zehazten ditu 2024rako: Produktibitate materiala % 30 handitzea; material zirkularren erabilera-tasa % 10 handitzea; BPGaren unitate bakoitzeko hondakinen sorrera-tasa % 10 murriztea. Bioekonomiari dagokionez, garapena hasiberria da oraindik, eta helburua da aukerak eta erronka ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak euskal bioekonomian integratzea, balio-kate luzeagoetan, askotarikoagoetan, jasangarriagoetan eta tokiko eremukoetan oinarrituta.
Planak hamaika jarduketa-ildo biltzen ditu: Negozio-eredu berriak: zirkularrak eta balio erantsi handikoak; Berrikuntza eta teknologia berriak ekonomia zirkularrean eta bioekonomian; Material jasangarri berriak; Produktuen eta eraikinen ekodiseinua; Fabrikazio efizientea eta baliabideen ustiapen jasangarria; Bioekonomia zirkularraren aukerak indartzea; Kontsumo zirkularra; Eskaria eta merkatu-baldintzak sortzea; Elikagaien zarrastelkeria; Plastikoen kontsumoa; Hondakinen kudeaketa jasangarria; Bigarren mailako lehengaiak) Jarduketa-ildo eta ekintza horien helburua da Euskadi ekonomia efizienteago baterantz bideratzea baliabideen erabileran, ekoizpen- eta kontsumo-eredu berri baterantz bideratutako berrikuntzaren bidez.
Deskargatu Ekonomia Zirkularreko eta Bioekonomia Planaren Jarraipenerako Txostenaren helburua Planaren beraren aurrerapen-maila ebaluatzea, desbideratzeak aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzea da.Horretarako, txostenean 2022 bitartean,jardute-ildomailan, erdietsitako aurrerapenak berrikusiko dira.Jardute-ildo bakoitzaren aurrerapen-maila dimentsio anitzeko azterketarekin neurtzen da, honako hauek kontuanizanik:Jardute-ildo bakoitza osatzen duten ekintzak Fisikoki gauzatzea. Adierazleen bidez Eskuratutako emaitzak. Aurrekontuaren araberako Finantza Egikaritzea. Azkenik, Planerako ezarritako helburu estrategikoak eta adierazleak betetzeari dagokion aurrerapen-maila aztertuko da.* Planaren gobernantza- ereduarekin bat etorriz, bi urtez behingo jarraipenerako txostenbat (2022) eta azken ebaluazioaren txosten bat (2024) egingodira.
Basque Circular Hub, Europako Hegoaldeko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen lehen zentroaEuskal Autonomia Erkidegoko enpresek zerbitzu-zorro zabala dute eskura beren lehiakortasuna hobetzeko, prozesu zirkularrak beren produkzio-sistemetan txertatuz, Basque Circular Hub-ek ematen dituen zerbitzuei esker. Ezaugarri horiekin Estatuan eta Europako Hegoaldean dagoen zentro bakarra da. Merkatuko prospektiba-zerbitzuak eta prestakuntza aurreratuko zerbitzuak ditu, eta baita joerak aztertzeko eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak ere, ekonomia zirkularraren alorrean.Ihobe sozietate publikoak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Knika) eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da. Basque Circular Hub-ek gai hauek jorratzen ditu: negozio-eredu zirkular berriak; ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko teknologiak; material jasangarri berriak; produktu eta eraikinen ekodiseinua; fabrikazio efizientea; elikagaien xahuketa; plastikoen kontsumoa; eta kontsumo zirkularra.Lau jarduera ardatz Basque Circular Hubak honako gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: negozio-eredu zirkular berriak; ekoberrikuntza eta ekonomia zirkularreko teknologiak; material jasangarri berriak; produktu eta eraikinen ekodiseinua; fabrikazio efizientea; elikagaien xahuketa; plastikoen kontsumoa; eta kontsumo zirkularra. Ihobe sozietate publikoa da zentro honen jardun osoa koordinatzeaz arduratzen den erakundea; beraren pertsonala, berriz, ingeniaritza, ekonomia eta marketinaren alorreko adituez osatuta dago. Zentro honek gauzatuko dituen lanei dagokienez, lau jarduera-eremu hartuko dituzte barne: ekonomia zirkularreko proiektuak euskal enpresetan gauzatzea; Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa jardutea; ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza aurreratua eskaintzea; eta enpresei tresna teknikoak eskaintzea. Zehazki, ekonomia zirkularreko proiektu teknikoen garapena bultzatuko da, euskal enpresetan, HUBean prestatutako profesional gazteen parte-hartzearekin. Enpresek eskura izango dituzte ekonomia zirkularra haien prozesuetan integratzeko prestatuta dauden gazte espezializatuak, eta ikasleak lan-ingurune batera iritsi ahal izango dira ikasitakoa praxira eramateko. Zehazki, 2024. urterako espero da mila gaztek baino gehiagok jarduera horretan parte hartu izana. Euskadiko ekonomia zirkularraren Behatoki gisa, zaintza estrategikoko lanak egingo ditu negozio-aukera berriak detektatzeko; bide-orriak prestatuko ditu negozio berrietarako; eta sektore industrialei egokitutako zaintza-txostenak egingo ditu. Ekintzailetzaren alorrean, berriz, proiektuen diseinuan lagunduko du, eta orientazioa eskainiko du une bakoitzean eskura dauden laguntzak eskuratzeko bideei buruz. Ekonomia zirkularraren alorreko prestakuntza adituaren jarduerek rol garrantzitsua izango dute, zeren ez baitira graduatu berri diren ikasleengana soilik zuzenduko, baizik eta baita irakasleengana ere, bai unibertsitatekoengana eta bai lanbide heziketako zentroetakoengana. Prestakuntza hori, gainera, gai horretan espezializatutako profesionalak izan nahi dituzten enpresetara ere iritsiko da. BASQUE CIRCULAR HUB-en webgunea
BASQUE ECODESIGN CENTER Basque Ecodesign Center 2011n eratu zen, sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-esparru batean. Ekimen horren helburua da ekodiseinuko proiektu berritzaileak kontzeptualizatzea eta gauzatzea, ezagutza sortzeko eta, ondoren, euskal industria-sarera transferitzeko. Denborarekin, Basque Ecodesign Center ekodiseinuko gai espezifikoa lantzetik ekonomia zirkularreko gai zabalagoa lantzera igaro da. Basque Ecodesign Center 2011n hasi zenean, bere kide sortzaileen artean Euskal Herriko sei enpresa pribatu (Cie Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia eta Vicinay Cadenas) eta Ihobe zituen, proiektuaren bultzatzaile eta koordinatzaile gisa. Harrezkero, 16 bazkide izatera iritsi da, 2021-2025 aldiari dagokion akordioan. 2021-2025 akordio hori euskal industria-sektorearen mobilizazio garrantzitsu bat da, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Deal ekimenak markatutako estrategiarekin bat datozen eskema jasangarriagoetarantz. Izan ere, beren enpresa bazkideek honako hauek ordezkatzen dituzte, gutxi gorabehera: 185.000 enplegu baino gehiago 50.000 milioi eurotik gorako fakturazioa 15.000 hornitzaile inguru mundu osoan, Euskal Herrian ordezkaritza handia dutenak. Basque Ecodesign Centerren helburuak Basque Ecodesign Centerren 2021-2025 akordioak helburu nagusi hauek ditu: Ekonomia zirkularrean ezagutza sortzea, berrikuntzaren bidez, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategian ezarritako lehentasunezko eremuetan, zeina euskal industria-ehunera transferi baitaiteke. Balio-katea ekonomia zirkularrago baterantz bultzatzea. Horrez gain, honako hauek dira Basque Ecodesign Centerren 2021-2025 akordioaren bigarren mailako helburuak: Enpresa bazkideen lehiakortasun-posizionamendua hobetzea ekonomia zirkularraren bidez. Lidergo-papera betetzea eta Euskadin ekonomia zirkularra hedatzeko erreferente bihurtzea. Ingurumen-politikak eta enpresen beharrak lerrokatzen lagunduko duen hausnarketa estrategikoa egitea. Ekonomia zirkularraren arloko profesionalen prestakuntza osatzea. Euskadi erreferente bihurtzen laguntzea Europar Batasunean, enpresa-ehunean ekonomia zirkularra hedatzeko eskualde aurreratu gisa. BASQUE ECODESIGN CENTER
ETE zirkularra Euskadi ETE Zirkularra Euskadi programa Eusko Jaurlaritzaren (Ihobe eta Spri erakunde publikoen bidez) eta enpresa-eragileen arteko lankidetza-aliantza bat da. ETEei merkatu aldakor eta gero eta zorrotzago batetik eratorritako erronka zehatzei erantzuten eta ekonomia zirkularrerako trantsizioan laguntzea du helburu: EAEko enpresa handiekin ekodiseinuan eta ekonomia zirkularrean egiten ari den lanaren ondoren, Basque Ecodesign Centerren eta Basque Circular Hub-en profesionalak trebatzeko eta prestatzeko zerbitzu aurreratuen lerroaren bitartez, ETE Zirkularra Euskadi programa EAEko enpresa txiki eta ertainei estaldura emateko sortu da, enpresa-ehunaren % 99 osatzen baitute. EAEko enpresa txiki eta ertainak erakunde zirkularragoak, lehiakorragoak eta hobeto kokatuak izatea du helburu. Enpresen arteko lankidetzak sendotzea, ekonomia zirkularra bultzatzera bideratutako Europako tresna berriei (driver) heltzeko. ETEen posizionamendua hobetzea marka berdearen bidez (ebaluazioa, jarduna eta ingurumen-komunikazioa). Euskadiko ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen lagunduko duten enpresa-jarduera jasangarriak sortzea. Lurraldearen ingurumen-erresilientzia areagotzea, balio-kate zirkular berrien bidez. Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030en helburuak betetzea lortzea. ETE Zirkularra Euskadi programak bostehun ETEra iristeko erronka hartu du 2024an, eta bost jarduketa-eremu proposatzen ditu. Helburu hori lortzeko eta enpresa txiki eta ertainei lehiakortasuna hobetzeko programetarako sarbidea errazteko, funtsezkoa da bitarteko eragileen zeregina. .Jarduketa-arloak Ingurumena zaintzeko jarduerak garatzea, merkatuak ekonomia zirkularraren arloan dituen erronkak eta aukerak identifikatzeko. EAEko ETEak prestatu eta trebatzea antzemandako erronka eta aukera horietan, bai eta horiek aplikatzeko beharrezkoak diren ezagutza metodologikoetan ere. Proiektu teknikoak abian jartzea, Basque Circular HUBekin lankidetzan. Ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroa da, eta Bilbon dago, Europako hegoaldean ezaugarri horiek dituen bakarra. Merkatu-prospektiba, prestakuntza aurreratua eta joeren analisia eta ezagutza aditua sortzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. EAEko ETEei proiektu teknikoak garatzen laguntzea, Basque Ecodesign Centerren bazkide diren enpresekin, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eta EAEko 16 enpresa handien arteko aliantza publiko-pribatuarekin. Berariazko laguntza-programa bat, ETEetan ekonomia zirkularreko metodoak eta jarduketak aplikatzea bultzatzeko, talde-proiektuak sustatzeari eta ikuspegiak eta ikaskuntza partekatzeari begira, bitarteko eragile batek koordinatuta. Eragileak programara atxikitzea eta konpromisoak EAEko bitarteko eragileak —klusterrak, garapen-agentziak eta enpresa-elkarteak— ETE Zirkularra Euskadi programara atxiki daitezke formulario honen bidez. ETE Zirkularra Euskadi programaren erakunde kolaboratzaile guztiek honako konpromiso hauek hartzen dituzte beren gain: Programaren xedea eta helburuak partekatzea, eta horiek lortzen laguntzea. Urtean gutxienez hiru bilera egingo dituen jarraipen-batzorderako arduradun bat izendatzea. Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Plana eta Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030 hedatzeko jarduerak zehazten eta garatzen laguntzea. Izaera erreserbaturik ez duten eta ETE Zirkularra Euskadi programaren helburu eta jarduerekin lotuta dauden gaiei buruzko informazioa ematea. Zirkularra ETE Euskadi programaren jarduerak aktiboki zabaltzea beren ohiko jardueran zerikusia duten ETEen artean, eta gainerako erakunde laguntzaileekin batera zabalkunde-jarduerak egitea. Akordio komunean oinarrituta, ETE Zirkularra Euskadi programa ondo kudeatzen, hazten eta garatzen laguntzea. Bitarteko eragiletzat hartzen da zerbitzuak ematen dituen eta bere eragin-eremuko enpresen lehiakortasuna sustatzea eta hobetzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakunde edo enpresa-talde oro; hau da, klusterrak, enpresa- eta sektore-elkarteak, merkataritza-ganberak eta tokiko eta eskualdeko garapen-agentziak, besteak beste.
Ekonomia zirkularra Gorde 2024/10/09 Ekonomia zirkularra Basque Circular Hubak Ekodiseinatuz programaren edizio berri bat eskaini die euskal enpresei Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko Ihobek kudeatzen duen Euskadiko ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen Basque Circular Hub zentroak Ekodiseinatuz programaren beste edizio bat jarri du martxan. Programak graduko azken ikasturtean dauden gazteak hartzeko aukera ematen die euskal enpresei, ekodiseinuari eta produktu nahiz zerbitzuen ingurumen-analisiari lotutako praktikak egin ditzaten.
Ekonomia zirkularra Gorde Ekonomia zirkularra UPV/EHUko Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularreko Etengabeko Prestakuntzako Masterraren laugarren promozioa graduatu da 2024/07/16
Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Gorde Ekonomia zirkularra, Ihobe Internacionala Ihobek etiketa ekologikoaren eta EMAS ingurumena kudeatzeko sistemaren sustapenean egiten diharduen lana aitortu du Europako Batzordeak 2024/07/10
Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Gorde Ekonomia zirkularra, Klima aldaketa Ihobek ingurumen-metrikak kalkulatzen laguntzeko hiru gida aurkeztu ditu 2024/06/21
Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Gorde Ekoberrikuntza, Ekodiseinua, Ekonomia zirkularra Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean 2024/05/29
Teknologia garbien euskal zerrendaDESKARGATUEuskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Garbien Euskal Zerrenda Euskadiko lehiakortasun, ingurumen eta energiari buruzko politikekin bat datozen ekipo industrialen zerrenda bat da. Teknologia horiek erosiz gero, % 30eko zerga-kenkaria aplikatzen zaio ekipoan egindako inbertsioari.Ekipo horiek Batzorde Tekniko batek aukeratu ditu zerrenda horretan agertzeko, euren ingurumen-errendimendua hobeagatik eta Euskadiko ehun industrialean duen presentzia txikiagatik. Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartzen diren teknologien aukeraketa egiteko, ingurumenaren alorreko eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailak prospekzio aktibo bat egiten du, industriaren alorreko eskumenak dituen sailaren laguntzarekin.Teknologiak aukeratu direnean, ad hoc metodologia bat erabiliz, Batzorde Tekniko batek ebaluatu egiten ditu. Batzorde horren partaideak erakunde hauen ordezkariak dira:Ingurumen SailburuordetzaIhobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaEnpresa Garapenerako Euskal Agentzia, SPRIEnergiaren Euskal Erakundea, EEEZerga Koordinaziorako OrganoaEbaluazioa egin ostean, Batzordeak hurrengo ekitaldian indarrean sartuko litzatekeen Zerrenda bat proposatzen du. Proposamen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuaren Agindu baten bitartez.Teknologia Garbien 2016ko Euskal Zerrendak 92 teknologia biltzen ditu, guztira. Teknologia horiek ekipoetan integratuta daude eta Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-lehentasuna duten sektore industrialetara zuzentzen dira.
Ingurumen-onurakEuskal Autonomia Erkidegoko Teknologia Garbien Zerrendako ekipoak:Lagungarriak dira ingurumen- eta energia-emaitzak hobetzeko.EAEn gauzatzen diren prozesu industrialen eraginkortasuna handitzen dute, batez ere ETEena. Lehengaien erabilera eta kudeaketa adimenduna ahalbidetzen dute. Berrerabilera, birziklapena eta balorizazioa bultzatzen dituzte. Ingurumen-inpaktu global positiboa dute. Proposatutako sektorean ezartzen hasi dira, baina ez daude guztiz finkatuta; beraz, modu positiboan baloratzen da teknologia transferitu lekiekeen instalazioen kopurua handia izatea. Indarrean dagoen ingurumen-legedian ezarritakoak baino ingurumen-balio hobeak dituzte. Izaera prebentiboko teknologiak dira, prozesu-amaierako izaerakoak baino gehiago. Ingurumen-inpaktu global positiboa dute ingurumen-alderdietarako (airea, ura, hondakinak, lurzorua, energia eta zarata), eta inpaktu hori eskura dauden beste teknologia batzuena baino nabarmen hobea da.
Zerga-onurakDESKARGATUEuren sozietate-egoitza EAEn duten enpresek kenkari bat lor dezakete Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan, alegia, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda onartzen duen Aginduan definitutako ekipo oso batean egindako inbertsioaren % 30 –zerrenda hori Eusko Jaurlaritzak onartzen du, horren eskumena duen Sailaren agindu baten bidez-.Zerga-onura hori Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauen 65. artikuluan jasotzen da, Hiru Lurralde Historikoetan, eta “aplikazio-muga duten kenkariak” deritzan kenkarietako bat da. Gaur egun, honako araudi hauek daude indarrean:Abenduaren 13ko 37/2013 Foru Araua, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (148 zenbakiko A.L.H.A.O., 13-12- 27koa,Gehigarria, eta 10 zenbakiko A.L.H.A.O., 14-1-27koa, Gehigarria)Abenduaren 5eko 11/2013 Foru Araua, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (abenduaren 13ko B.L.H.A.O.) Urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (2014ko urtarrilaren 22ko G.L.H.A.O.) Teknologia Garbien Euskal Zerrendari lotuta ematen diren zerga-pizgarriak bat datoz Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) erregelamenduarekin; hor arautzen da nola aplikatzen zaizkien minimien laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak.Indarrean dauden araudien arabera, enpresek aplikatu ditzaketen kenkarien mugak honako hauek dira, zenbatekoari eta denborari dagokienez:Minimien laguntzei buruzko 1407/2013 (EE) Erregelamendua: minimien kasuan, EBko Estatu batek enpresa bati guztira eman diezaiokeen laguntzaren zenbatekoa ez da 200.000 €-tik gorakoa izango hiru zerga-ekitalditan.Foru-araudiak: Teknologia Garbien Euskal Zerrendan inbertitzeagatik egin daitekeen kenkaria “aplikazio-muga duten kenkariak” deritzanetako bat da. Zergaren likidazio batean, kenkari horiek kuota likidoaren % 45eraino iritsi arte soilik aplikatu ahal izango dira. Kuota nahikorik ez izateagatik kendu ezin izan diren zenbatekoak ondorengo hurrengo hamabost urteetan bukatzen diren zerga-aldietan aplikatu ahal izango dira. Kenkariak aplikatzeko epeen konputua atzeratu ahal izango da emaitza positiboak lortzen diren lehenengo ekitaldira arte, preskripzio-epearen baitan. Euskal Autonomia Erkidegoko beste kenkari batzukSozietateen gaineko Zergaren Foru Arauen 61., 62., 63. eta 65. artikuluetan arautzen den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan kenkari hauek mantentzen dira:Aktibo ez-korronte berrietan egindako inbertsioaren kenkaria (% 10)Ikerketa eta garapenari aplikatzen zaien kenkaria (% 30-% 50) Berrikuntza teknologikoko jarduerei aplikatzen zaien kenkaria (% 15) Garapen jasangarria, ingurumenaren kontserbazioa eta hobekuntza eta energia-iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa bultzatzen duten proiektuei lotutako inbertsio eta gastuei dagokien kenkaria (% 15), zehazki honako jarduera hauetarako: hondakinen minimizazioa, berrerabilera eta balorizazioa; mugikortasun eta garraio jasangarria; naturaguneak leheneratzea, konpentsazio-neurriak edo bestelakoTeknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden ekipamenduak erosi izanaren jakinarazpena
Zerrendaren ekipoakZerrendak 92 teknologia biltzen ditu, guztira. Teknologia horiek euren ingurumen-hobekuntzagatik aukeratu dira, alor hauetan: ura, emisioak, hondakinak, energia, zarata, kontsumoa eta baliabideak. Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-lehentasuna duten sektore industrialetara zuzendutako teknologiak dira.Teknologiak aukeratu dira berrikuntza maila handia dutelako, euskal industriaren sektorean, eta finkapen maila txikia dutelako sektore horretan.KategoriakUraMikroiragazketaUltrairagazketaIoi-trukagailuakIkatz aktibozko iragazkiakAutoak, kamioiak eta autobusak garbitzeko tuneletako ura birziklatzeko instalazioakElektrodialisiaElectrokoagulazioaAlderantzizko Osmosia (AO)Mintzen bidezko bioerreaktoreaIhinztaketa-urak berrerabiltzeko instalazioaUra biltzeko iragazki estatikoa, < 10 mm-ko zuloakHarrikatz-hautserako bahe autogarbitzaileaEmisioakLainoak erauzteko eta iragazteko ekipoakXurgatzeko kabina eramangarria, emisioak arazteko sistemarekinKOLen emisioak adsortzioaren bidez tratatzeko unitatea, disolbatzaileak berreskuratzen dituenaIragazki Modularra eta/edo mahuka-iragazkia PM 10 eta PM 2,5 bitarteko partikulentzatKOLen emisioak oxidazio termikoaren bidez eta beroa berreskuratuz tratatzeko unitateaBide lehorreko elektroiragazkia PM 10 eta PM 2,5 bitarteko partikulentzatIhinztagailuen instalazioa (gehigarriekin), biltegiratzeko eremuetako hauts-emisioak minimizatzekoDisolbatzaile gutxiko pintura eta estaldurak ontzeko unitatea, izpi ultramoreen bitartezBide hezeko elektroiragazkia PM 10 eta PM 2,5 bitarteko partikulentzatErredukzio selektibo ez-katalitikoa NOx emisioen > % 55eko murrizketarekinOxidazio termiko birsortzaileaOxidazio katalitikoaNOx emisio gutxiko erregailuak (NOx emisioak < 100 mg/Nm³ gas-erregailuetan, < 300 mg/Nm³ erregai likidoko erregailuetan)Benturi finkoak (aire-banatzaileak, ur-pinturaz margotzeko kabinetarako)Molde Itxiko Sistema – RTM ProzesuaErregai-banatzailetan II. faseko gasak berreskuratzeko sistema aktiboaAndelak garbitzeko sistema itxia, disolbatzaileak birsortzearen bidezSoldatze-gasa iragazteko sistemaIonizazioa (plasmarekin tratatzea)FotooxidazioaBiogarbitzaileaGasen tratamendurako bioiragazkiaJauzi-hodi maila-detektagailudunakBirrintzeko eta birsailkatzeko instalazio finkoen ixtea (eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen harri-zatiak birziklatzeko aplikatua)Disolbatzailerik gabeko itsasgarriak erabiltzen dituen plastifikagailuaDiesel motorrentzako partikula-iragazkia, lehendik dauden ibilgailu astunetan jartzeko (EURO I, II edo III motordunak)EnergiaTransformazio-zentro integratuaKonpartimendutan banatutako transformazio-zentro konpaktuaFrekuentzia aldagailuaEnergy Saving ModuleKondentsazio-galdaraTenperatura baxuko galdaraEfizientzia energetiko handiko galdara (3 izar)Erregailu birsortzaileaSugar lauko erregailuaTutu murgilduko erregailuaMikrokogenerazioko Unitate KonpaktuaZuzeneko sugarreko hotza sortzeko xurgatze-ekipoakGasezko motordun bero-ponpakErrendimendu handiko bero-ponpak (COP>4)Presentziaren arabera argia erregulatzeko ekipoa, argiztapen naturalik ez duten pasabideetarakoZundaren bidez argia erregulatzeko ekipoa argi naturala duten eraikinetarakoInfragorri bidezko lehorketaBerokuntza-ekipoa aire-hodiko errekuntzarekinEguzki-kolektore termiko laua ura berotzekoHutseko eguzki-kolektore termikoa ura berotzekoEguzki-kolektore fotoboltaikoaAerosorgailuakIzotzaren bidezko metaketa termikorako sistemaLurrun-sorgailuetan purgak kontrolatzeko sistema elektronikoaDiodoz ponpatutako Nd:YAG LaserraEtanol hornigailu malguaEnergia berriztagarrien edo hondar-beroaren bidez klimatizatzeko ekipoaIbilgailu elektrikoaIbilgailu elektrikoak kargatzeko puntuakZarataIsilgailu xurgatzaileaBaliabideakBere kasa garbitzen den iragazki mineralaArtezgailuentzako iragazte-sistema mistoaNahasteko ekipo automatikoakDetergente biodegradagarriko garbigailu industrialaUltrasoinuen bidez garbitzeko, koipegabetzeko eta lehortzeko makinaPVD lurrun-faseko tekniken bidezko estaldura-ganberaGutxieneko kantitateekin lubrifikatzeko sistema (MQL)Zirkuitu itxiko koipegabetzea (hutseko destilagailua + ikatz aktiboa)Pistolaz aplikatutako gehiegizko pinturak eta lakak berreskuratzeko instalazioaKoipe-kentze eta/edo fosfatazio organikoaHondakinakTaladrina iragazteko ekipo mugikorraBriketak egiteko prentsaGatz metalikoen kristalizagailuaPresio handiko gurpil-garbitzaileaLohien lehortze elektrikoa, produkzio txikietarakoEz-burdinazko metalen bereizgailuaPlastikoak hondakinetatik banantzeko bereizgailuaHondakinen kudeaketarako eta bilketarako RFID teknologiaPintura eta estaldura indukzio bidez desugertzeaLaser bidezko garbiketa eta gainazaleko tratamenduaHutseko lurrungailua