Pasar al contenido principal
09 nov 2022
  • Sostenibilidad local
  • Cambio climático

Aialan eta Gorbeialdean, toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko programaren aurkezpena

Aialan eta Gorbeialdean, toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko programaren aurkezpena

“Erreminta-gida” programaren barruan hainbat ekimen eta laguntza bildu dira udalerri eta eskualdeentzat, Euskadin klima-krisiari aurre egiteko eta energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuteko aukera izan dezaten

Tokiko administrazioek energia- eta klima-alorreko ekimenak garatzeko eskura dituzten euskarri eta laguntzen berri emateko deitu den aurrez aurreko bilera izan da, Energiaren Euskal Erakundea eta Ihobe Euskadiko eskualde guztietan egiten ari diren biraren testuinguruan. Datozen hilabeteetan, Euskadiko udal, mankomunitate, kuadrilla, garapen-agentzia eta landa-garapeneko elkarte guztiek bileretarako deialdiak jasoko dituzte Udalsarea 2030 Udal Jasangarrien Euskal Sarearen bitartez.

“Toki-administrazioak eskumenekoak zarete etorkizunean zuen energia-kontsumoa baldintzatuko duten oinarrizko gaietan, hiri- eta mugikortasun-ereduan adibidez. Horrez gain, zenbait jardunbide bete beharko dituzue eraikinetan eta ibilgailuetan energia-jasangarritasuna hobetzeko 4/2019 Legeari jarraikiz, 2030. urterako kontsumoa % 35 murrizteko eta energia berriztagarriak % 32 izatea lortzeko helburuekin” azaldu du Ansolak.

erreminta-gidaBileran zehar, udal eta eskualdeetako ordezkariek eta teknikariek lehen eskutik ezagutu dute ekimen berri bat, toki-administrazioei teknikariak hautatzeko eta txertatzeko bide emango dien ekimen berri bat. Berrikuntzen artean, Ihobek nabarmendu du tokiko administrazioetan teknikariak hautatzeko eta sartzeko plan bat egitea, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio baten bidez. Akordio horrek klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko 30 teknikari kontratatzea bultzatuko du urtebetez. Toki-administrazioek laguntza eskatu dute klima- eta energia-planak garatzeko eta aurrezte-neurriak eta berriztagarrien ezarpena zabaltzeko, eta pertsona horiek eskainiko diete behar duten laguntza hori.

Jardunaldiaren esparruan ekimen berri bat eman dute ezagutzera, eta horren bitartez toki-administrazioek teknikariak hautatu eta txertatzeko aukera izango dute, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioaren bitartez

Jardunaldia baliatu da toki-administrazioaren eskura indarrean dauden akonpainamendu-euskarriak eta laguntza-programak jartzeko, "Erreminta-gida" proiektuan jasotako klima-aldaketaren eta trantsizioaren eremuan aurrera egiteko aukera izan dezan. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bere gain hartu du toki-administrazio publikoak eskura izatea, eskuragarri dauden euskarria eta laguntza-deialdiak ez ezik, gaitasunak eta proiekzioa sortzeko aukera guztiak ere, tokiko eta eskualdeko erakunde publikoei energia- eta klima-trantsizioan laguntzeko.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobe-k egindako gidak erantzuna eman nahi dio Kontingentzia Planean Euskadin energia aurrezteko jasotako ekimenetako bati, eta klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko helburuak betetzeko bidean aurrera egitea ere ahalbidetzen du, 2019ko uztailean Eusko Jaurlaritzak egindako klima-larrialdiko adierazpenaren ostean.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jul 2026
  • Cambio climático
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 invita a la ciudadanía a descubrir el impacto de sus hábitos sobre el clima y la energía
10 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
La ciudadanía vasca retira más de 9 toneladas de residuos en las acciones de Let’s Clean Up Euskadi!
08 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
En marcha la octava edición de Zero Zabor Uretan 2026 con nuevas actividades y encuentros en distintos puertos de Euskadi
30 jun 2026
  • Cambio climático
BIK 2050 avanza hacia un gran proyecto europeo para adaptar la ría de Bilbao al cambio climático