Pasar al contenido principal
16 dic 2021
  • Compra verde
  • Ecodiseño
  • Economía circular

Ihobek gida bat argitaratu du eraikuntza industrializatu jasangarria Euskadin bultzatzeko

Ihobek gida bat argitaratu du eraikuntza industrializatu jasangarria Euskadin bultzatzeko
Eskura dagoen informazioa oso urria zela ikusita, Euskadiko Eraikuntza Industrializatu Jasangarriaren Gida eta berari atxikitako kalkulu tresna -Ihobek prestatuta, Oneka Arquitectura enpresak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolak eta Eusko Jaurlaritzako Visesa eta Sprilur sozietate publikoek lagunduta- eraikuntza-sistema hori bultzatzera eta haren balioa nabarmentzera datoz, irtenbide industrializatuak arkitektura proiektu jakin batean txertatzea egokia ote den erabakitzen laguntzeko xedez.

Eraikuntza industrializatua bat dator gizarteak gaur egun eskatzen dituen ingurumen-inpaktu txikiko eraikinekin

Oraingo eraikuntzaren balio-katearen ingurumen-inpaktua ezin onartuzko da; adibidez: eraikinen metro karratu bakoitzeko 6 tona material erabiltzen dira eta 0,8 tona hondakin sortzen dira. Europar Batasunak aurkeztutako eta Euskadin berriki abiatutako estrategia homonimoek bultzatutako New Green Deal eta Ekonomia Zirkularraren Europar Estrategia Berriaren bidez sustatutako iraultzak jokaleku hori aldatu nahi du, eta aukera argienetako bat da eraikuntza-sektorea eraldatzeko, aldagai ekonomikoa ingurumen- eta gizarte-aldagaiarekin konektatzen duen sistema baterantz eramanez. Gainera, Euskadiko Eraikuntza Industrializatu Jasangarriaren Gidak azaltzen duenez, Euskadik baditu iraultza horren erreferente bihurtzeko beharrezkoak diren tresna guztiak.

Eraikuntza industrializatuaren abantaila nagusiak eztabaidaezinak dira; beste erabilgarritasun batzuen artean, haren aplikazioak % 70 baino gehiago murriztu dezake eraikuntzarako beharrezkoa den denbora; eraikinaren balio-bizitza luzatu dezake, ekodiseinuaren bidez, zaharberritzen beharra minimizatzeko; proiektuaren aurrekontutik obra amaitu arte sortzen diren aurrekontu-diferentziak ezabatu daitezke; % 90 murriztu daiteke hondakinen sorrera, arkitektura tradizionalarekin alderatuta; eta, gainera, materialen eta osagaien berrerabilpena sistematizatu eta bermatu daiteke.

Gidaren helburuak


Euskadiko Eraikuntza Industrializatu Jasangarriaren Gidaren asmoa da erabakiak edozein eraikuntza-proiektutan hartzen laguntzeko tresna izatea, proiektuak eraikuntza industriala ala konbentzionala aukeratu behar duen baloratzen lagunduz.

Ibilbide historiko labur bat egin ondoren, eta eraikuntza industriala nazioartean, nazio mailan eta lurralde mailan bultzatzeko indarrean dagoen eta egongo den esparru estrategikoarekin lotutako gakoak ezarri eta gero, gida ebaluazio-tresnan zentratzen da. Fitxa multzo batez baliatuz, tresna honek ahalbidetzen du aztertutako proiektuaren ezaugarriak biltzea, hortik ondorioztatzeko ea egokia den edo ez eraikuntza industrializatuko proiektu bat planteatzea, zer motatakoa izango litzatekeen ere zehaztuz.

Proiektuaren ezaugarrien arabera, gidak ebaluatzen du nola egokitzen den irtenbide industrializatu batera, lau ikuspegitatik begiratuta: alde batetik, tresnak probatzen du noraino den egokia proiektu jakin batek irtenbide industrializatu, erdi industrializatu edo konbentzional bat aukeratzea; bestetik, ahalbidetzen du ikustea zer eraikuntza-sistema egokitzen den hobeto –sistema horiek hiru oinarrizko materialetan sailkatzen dira: Zura, Altzairua eta Hormigoia -; horrez gain, aztertzen du zer aurre-fabrikazio maila den egokiena (elementu linealen araberakoa, panelen araberakoa, mistoa edo moduluen araberakoa); eta, azkenik, kontsideratzen du ea aukeratutako eraikuntza-sistemak egitura gehigarriren bat behar ote duen beraren gauzapenerako, edo ea obra lehorreko edo erdi hezeko sistema bat ote den.

Tresna eraikuntzarekin zerikusia duen edozein eragileri dago zuzenduta, hala nola sustatzaile publiko edo pribatuak, talde teknikoa, eraikuntza-enpresa publiko edo pribatuak, produktuen edo ekoizpen-sistemen fabrikatzaileak, eta, azken batean, eraikin baten eraikuntzaren balio-katearen barneko edozein eragile.

Euskadi eta zurezko eraikuntza industrializatua


Gidan azaldutako azterketaren arabera, zurezko eraikuntza industrializatua da Euskadin ondoen posizionatuta dagoena, bai estatu mailan eta bai nazioartean. Lehiakortasunagatik ez ezik, ingurumenak gero eta protagonismo handiagoa hartu ere egingo duelako; hori horrela, Euskadik eraikuntza industrializatuaren erreferente bihurtzearen alde egindako apustuak zentzua hartzen du, batez ere zuraren kasuan. Premisa horrekin, komenigarria da lurraldeak duen ikerkuntza-ahalmen osoa inplikatzea: bere teknologia parkeen sarea, Basque Industry 4.0-ren alde egindako apustua, Bioekonomiaren Euskal Aliantza eta berriki abiatutako Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia, besteak beste, horiek guztiek urratsak bultatu baititzakete ildo horretatik; zalantzarik gabe, eta gainerako aukeren garrantzia baztertu gabe, Euskadiko zuraren eraikuntza industrializatua etorkizun handiko aukera gisa planteatzen da eraikuntza sektorean.

Nolanahi ere, kontsideratzen da eraikuntza industrialak oso rol garrantzitsua jokatuko duela etorkizun hurbilean, eraikuntza konbentzionala ere gaindituz, zeren ingurumen-inpaktuak minimizatzen baititu, hondakinen sorrera murriztuz, ingurumen-inpaktu txikiko eraikinak eraikiz eta ekonomia zirkularrean oinarritutako materialak erabiliz; hala, gaur egun bideragarria da, eta, sektorearen digitalizazioari eta materialen zein araudien bilakaerari esker, are bideragarriagoa izango da etorkizunean; izan ere, fidagarriagoa da prezioak eta epeak betetzeko, eta lan-baldintzak zein laneko segurtasun-baldintzak hobetzen ditu.

Euskadiko Eraikuntza Industrializatu Jasangarriaren Gida eta beraren kalkulurako tresna gehitu egin zaizkio ingurumen-inpaktu txikiko eraikuntzen aldeko gizarte-eskari gero eta handiagoekin bat datozen eraikitze-forma berritzaileagoak bultzatzeko xedez Ihobe sozietate publikoak eskaintzen dituen baliabide eta tresnen inbentarioari. Gainera, bizirik dago: bertan integratuko dira sektorean sortuz doazen eguneraketak, gida erabiltzen duen pertsona orok ezagutu ahal izan ditzan bere proiektuan aplikatu ditzakeen sistema industrializatu berrienak eta berritzaileenak.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular