Pasar al contenido principal
06 oct 2023
  • Planificación ambiental

63 toki erakundek eta 20 erakundek trantsizio energetiko eta klimatikoarekin hartu duten konpromisoak jarduerez bete du ASTEKLIMA 2023

63 toki erakundek eta 20 erakundek trantsizio energetiko eta klimatikoarekin hartu duten konpromisoak jarduerez bete du ASTEKLIMA 2023

Euskadiko Klima eta Energiaren Astean 279 jarduera antolatu dira aldaketa klimatikoa eta trantsizio energetikoa herritarren agendan txertatzeko

56 udalek, 4 mankomunitatek eta 3 kuadrillak hartu dute parte (guztira, 935.665 biztanle), eta hogei bat erakunde publiko eta pribatuk lagundu dute. Herritarrek ongi erantzun die ‘Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da’ leloarekin egindako deialdiei. Hain zuzen ere, jarduera ugari antolatu dira (tailerrak, hitzaldiak, interpretazio-txangoak, ipuin-kontalariak, jokoak) eta haiei esker herritarrek ikasi dute zein garrantzitsua den norbera bizi den tokitik aurre egitea aldaketa klimatikoaren erronkari.

Lurraldeka, Bizkaiko 21 udal eta Nerbioi-Ibaizabaleko Mankomunitatea izan dira, Arabako 19 udal eta hiru administrazio batzar (Aiarako Kuadrilla, Gorbeialdeko Kuadrilla eta Añanako Kuadrilla) eta Gipuzkoako 16 udal eta Tolosaldea Garatzen, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia eta Sasieta Mankomunitatea eskualde-erakundeak. Udalek eta eskualdeetako erakundeek egindako jardueren bidez herritarrek aldaketa klimatikoaren ondoriozko erronken berri jakin ahal izan dute, eta ohartu dira oso garrantzitsua dela norbera bizi den tokitik jardutea gaur egungo eta etorkizuneko klima-erronkei eta energia-erronkei aurre egiteko.

Udalerrietan eta eskualdeetan honako jarduera hauek egin dira: 33 hitzaldi eta jardunaldi, 78 tailer eta erakusketa, 19 ipuin-kontaketa, 18 antzerki-emanaldi, 20 bisita eta txango, 11 zinema-emanaldi, 3 bideo eta argazki lehiaketa, eta bestelako 43 ekitaldi. Gainera, beste eragile publiko eta pribatu batzuek bisita gidatuak, hitzaldiak, antzerki-emanaldiak eta escape room esperientziak antolatu dituzte Euskadiko Klima eta Energiaren Astean.



ASTEKLIMA Azokara 1.700 pertsona bildu dira

Aurtengo jardueretara klima aldaketaren aurrean ohiturak moldatzeko konpromisoa hartu duten herritar ugari bildu dira

Gainera, ASTEKLIMAren bosgarren edizioan ekitaldi berezia egon da: ASTEKLIMA Azoka. Azoka ibiltari hau EAEko 9 udalerritan izan da (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Bermeo, Trapagaran, Bakio, Irun, Zarautz eta Azpeitia). Bertara bildu diren pertsonek (1.700 baino gehiago) hainbat gauza ikasi dituzte aldaketa klimatikoaz eta horren aurka jardun beharraz (zer egin daitekeen norberaren etxean, garraioan, aisialdian eta kontsumoa), LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaz eta aldatzeko ekintzekiko konpromisoaz.





Ihobek, EEEk, Udalsarea 2030ek, Ekoetxeak eta Urban Klima 2050 proiektuak azoka hau antolatu dute herritarrei ohartarazteko aldaketa klimatikoaren aurka jardun behar dela. Ekitaldiaren izpirituak luze iraungo du bizirik. Aplikazio mugikor bat sortu da nahi duten pertsonei beren ohiturak aldatzen laguntzeko datozen asteetan. Erronka honi eta aplikazioaren instalazioari buruzko informazioa hemen aztertu daiteke: www.asteklima.eus/bateginklima-erronkarekin.


Irekita dago “KLIMAMETRAJE” lehiaketarako lanak aurkezteko epealdia


klimametraj-2023ASTEKLIMA 2023 ekitaldian Ihobek KLIMAMETRAJE gazteentzako film oso laburren lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du. ‘Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima aldaketari aurre egiteko?’ gai hartuta, lehiaketan aintzat hartuko da klima-aldaketaren inguruko erronkei ekiteko, edukiko duen eragina murrizteko eta sortuko dituen ondorioetara ahalik ondoen moldatzeko mezuak txertatzea.

Lehiaketaren muina da teknologia berrien bidez ikus-entzunezkoen sorkuntza hedatzea, arlo honetako sortzaile gazteen talentuari esker herritarrak aldaketa klimatikoaren larrialdiari eta horren inguruko ekintzei buruz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berriak aurkitzeko.

KLIMAMETRAJE Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direla ikus-entzunezko eta ingurumeneko ezagutzak edo kezkak dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da.

Epaimahaiak 1.500 euroko saria emango dio film oso labur onenari. Era berean, publikoaren saria ere emango da: 5 VIP sarrera BBK Live 2024 jaialdirako.
Parte hartzeko epealdia hasita dago eta urriaren 31ra arte luzatukjo9 da. Informazio guztia hemen: www.asteklima.eus/klimametraje.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”