Pasar al contenido principal
29 nov 2022
  • Sostenibilidad local

Udalsarea 2030 ICLEIko kide garrantzitsu gisa agertu da Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarearen webgunean eta sare sozialetan

Udalsarea 2030 ICLEIko kide garrantzitsu gisa agertu da Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarearen webgunean eta sare sozialetan

Udalsarea 2030 ICLEIko (Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen Sarea) kide da. Hori horrela, sare horrek Udalsarea 2030ek bere 20 urteko ibilbidean izan dituen une gogoangarri eta lorpenen berri eman du bere webgunean.


Udalsarea 2030 ICLEIko kide da 2003tik.

Gainera, lankidetza hori indartu egin zen Europako Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzia Euskadin egin zenean. Bertan, Euskal Adierazpena landu eta sinatu zen, eta horrekin bat egin dute Europa osoko tokiko 955 erakundek baino gehiagok.


Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu eta Udalsarea 2030en presidente Arantxa Tapiak ICLEIren webgunearentzat adierazi duenez, Euskadin tokiko garapen jasangarrirako politiketan aurrera egiteko eta politika horiek finkatzeko giltzarri nagusiak Udalsarea 2030 sareak jasangarritasunarekin konprometituta dauden udalerriei eskaintzen dien kohesioa eta lankidetza izan dira.


Gaur-gaurkoz, taldean lan egiteko formulak sarearen bereizgarri dira, eta ekintza-planen bidez tokiko jasangarritasunarekin konprometituta dauden udalerriak asko dira (ia euskal herritar guztiak biltzen dituzte), ICLEIk emandako informazioan zehazten den moduan.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi