Pasar al contenido principal
29 jun 2022
  • Sostenibilidad local

Euskadik ASTEKLIMA – Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa egingo du irailean

Euskadik ASTEKLIMA – Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa egingo du irailean

Euskadiko Klima eta Energiaren Asteak herritarrak mobilizatuko ditu nahitaezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean

ASTEKLIMA 2022k jarduera ugariko egutegi bat eskainiko die hiru euskal lurralde historikoei, hala nola tailerrak, hitzaldiak, interpretazio-txangoak edo jolasak, euskal gizartearen askotariko publikoei zuzenduta; horrek ahalbidetuko die klima-aldaketak dakartzan desafioetan barneratzea eta toki-eremutik jardutearen garrantzia ulertzea, oraingo eta etorkizuneko erronka klimatiko eta energetikoei heltzeari begira.

Hau izango da Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen hirugarren edizioa; ekimen hau 2019ko martxoan sortu zen, herritarrak klima-aldaketaz kontzientziatzeko eta berarekin hartu beharreko konpromiso pertsonalerantz mobilizatzeko.

asteklima2021Bigarren edizioan -2020an bertan behera utzi eta 2021era atzeratu zen, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz-, 63 udalek eta 13 erakundek (mankomunitate bat eta administrazio-batzar bat, elkarte batzuekin eta sektore pribatuarekin batera) klima-ekintzarekin hartutako konpromisoari esker, 200 jarduera antolatu ahal izan ziren, 5.000 pertsonaren parte-hartzearekin. Jardueren artean, azpimarratzekoa da PreCOP26ren ekitaldi ofizial hau egin zela: “Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza”. Bertan, Euskadiko klima-aldaketaren arloko proiektu handienaren aurrerapenak erakutsi ziren.

Toki-erakundeentzako laguntzak


ASTEKLIMA 2022an itzultzen da aurreko parte-hartzea eta inplikazioa berdintzeko edo gainditzeko, bai toki-erakundeena eta bai herritarrena; horrekin batera, herritarrak Euskadiko “trantsizio berdearen” inguruan mobilizatzeko ekintzen antolaketa errazteko xedez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 200.000 euro bideratuko ditu laguntzetara, Ihobe sozietate publikoaren lankidetzarekin.

Deialdi honi esker, diruz lagundutako askotariko ekintzak egingo dira, hala nola hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, erakusketak, ipuin-kontalariak, zinema, antzerkia, bideo- edo argazki-lehiaketak, bisita gidatuak eta ate irekien jardunaldiak, beste askoren artean, horiek guztiak Euskadiko garapen bidezko eta jasangarrirako Itun Berdearekin lerrokatuta egonda, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udal, eskualde-bulego, mankomunitate, kuadrilla eta garapen-agentziak eskatu ahal izango ditu. Diru-laguntzak jaso ditzaketen ekintzak 2022ko irailaren 23aren ostean hasi eta urriaren 2an bukatzen diren ekintzak soilik izango dira –bi data horiek barne sartuta-.

Eskariak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 30etik uztailaren 29ra arte egongo da irekita, baina diru-laguntzei buruzko informazio guztia jadanik dago eskuragarri esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2022/herrijasangarriak_asteklima2022/web01-tramite/es/

Beste alde batetik, ASTEKLIMA 2022ri buruzko informazio eguneratu guztia, intereseko albisteak eta jardueren egutegia barne sartuta, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen webgune ofizialean aurkitu ahal izango da: www.asteklima.eus.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio
15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi