Pasar al contenido principal
16 ago 2023

Europako Batzordeak Zorrotzaurreko penintsularen diseinua aukeratu du klima aldaketara egokitzeko adibide gisa

Europako Batzordeak Zorrotzaurreko penintsularen diseinua aukeratu du klima aldaketara egokitzeko adibide gisa

Europako hainbat hiritan, hala nola Bilbon, klima egokitzeko ezarri diren neurrien 5 adibide jaso dira

Zehazki, Batzordearen dokumentuak lankidetza publiko-pribatuaren adibide gisa nabarmentzen du Zorrotzaurreko hiri berroneratzea lantzeko proiektua, zeinaren eraikuntzan neurri espezifikoak hartu diren gerta daitezkeen uholdeak saihesteko. Horien artean daude Deustuko kanala irekitzea, Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzeko; eraikin berrietarako babes horma bat eraikitzea 1,5 metroko uholdeen aurka; euri uretarako andelak instalatzea, eta uholdeetako ura xurgatu dezaketen espazio publiko berdeak sortzea.

Europako Batzordeak bere webgunean argitaratu du dokumentua, eta ezinbesteko tresna izatea nahi du, estatu kideetako administrazio publikoek klima egokitzapena lehen mailako lehentasun politikotzat har dezaten.

Helburua da klima aldaketara egokitzeko politikak hartzen laguntzea, klimaren inguruko maila anitzeko gobernantza baten bidez. Horretarako, beste gomendio batzuen artean, herrialde bakoitzeko politiken esparru orokorrean aplikatu behar diren egokitzapen politiken funtsezko ezaugarrien zerrenda oso bat jasotzen du.

Euskadi, erreferentziazko eskualdea klima egokitzapenean


Klima aldaketara egokitzeko eredu gisa euskal hiri bat aukeratzea ez da kasuala, izan ere, Euskadi Europako eskualde lider bat da egokitzapen eta arintze politiken aplikazioan, eta, horregatik, 2022an Europar Batasunak Euskadi erreferentziazko eskualde gisa aukeratu zuen egokitzapenari eta erresilientziari dagokienez, Klima Aldaketara Egokitzeko Misioan txertatzeko.

Izendapen horrek esan nahi du Euskadi Europako beste eskualde batzuek beren buruari begiratzeko ispilua izateko prestatuta dagoela, eta, beste alderdi batzuen artean, klimaren gobernantzan duen esperientzia parteka dezakeela, Udalsarea 2030 euskal udalerrien sarearen bidez toki mailan egokitzeko eta arintzeko politikak hedatzeko.

Horri gehitu behar zaio Euskadin 2025era arte ekintza klimatikoko proiektu garrantzitsu bat gauzatzen ari dela egokitzapenari begira, zehazki, URBAN KLIMA 2050, Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak gidatua eta Europako LIFE programak %50ean finantzatua, inplikatuta dauden hogei bat erakunderen partaidetzarekin: Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalak, EEE eta URA sozietate publikoak, AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun teknologia eta ikerketa zentroak eta Naturklima fundazioa.


(Argazki: https://www.zorrotzaurre.com/eu/)


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

02 nov 2026
  • ESG
14 agentes intermedios de PYME Circular Euskadi se suman a BasquESG para acercar la sostenibilidad a las pymes vascas
29 oct 2026
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 moviliza 130 actividades para impulsar la acción climática y la transición energética en Euskadi
29 oct 2026
  • Sostenibilidad local
Se publica la nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen actuaciones de desarrollo sostenible en Euskadi
26 oct 2026
  • ESG
El Gobierno Vasco presenta la iniciativa BasquESG en el III Congreso Catalunya Circular