Pasar al contenido principal
04 oct 2023
  • Corporativo
  • Planificación ambiental

Ihobek eta Aclima ingurumeneko klusterrak berritu egin dute karbono gutxiko ekonomiarako bidean aurrera egiteko konpromisoa

Ihobek eta Aclima ingurumeneko klusterrak berritu egin dute karbono gutxiko ekonomiarako bidean aurrera egiteko konpromisoa
Aclimako presidente Xabier Cañok eta Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botok akordioa sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasororekin eta Aclimako zuzendari nagusi Olga Martinekin batera.

Luzatu egin dute lankidetza-hitzarmena; hartan, ingurumen-arloa sektore ekonomikoetan enplegua sortzeko eta industria- eta teknologia-eremua garatzeko aukera gisa integratzea jasotzen da

Lankidetza-hitzarmenaren luzapen hori Ihobek eta Aclimak Europako Itun Berdearen helburuekin bat datozen ingurumen-politikak eta -estrategiak ezartzen elkarrekin parte hartzeko esparrua da, bai eta EAEko ingurumen-sektorea gainerako sektore ekonomikoei energia-trantsizioan laguntzeko estrategiko gisa sustatzekoa ere.

Eremu horretan aurreikusten diren jarduketen artean honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: lurzoru kutsatuen arloan berrikuntzarako Europako baterako proiektu bat zehaztea; lurzoruen eremuan elkarlaneko berrikuntza-proiektuak sustatzea, eta lurzoruaren kudeaketari lotutako enpresak dibertsifikatzea, bai eta hondakinen prebentzio- eta kudeaketa-eremuan ekintza jakin batzuk zehaztea ere.

Akordioaren bidez, era berean, enpresen artean ingurumen-aukerak eta -erronkak zabalduko dira eta, horretarako, honako hauen inguruko jardunaldiak antolatu eta zabalduko dira eta haietan parte hartu: EMAS Europako erregelamendua; EKOSTEGUNA - ekoefizientzia ostegunak; Hondakinen Prebentziorako Europako Astea; ASTEKLIMA EAEko Klima eta Energiaren Astea; enpresentzako prestakuntza-ikastaroak Basque Circular Hub zentroen esparruan, etab. Ezagutzaren eremuan, gainera, lankidetzak sortuko dira, besteak beste, Basque Circular Hub-en eta Aclima Talent-en arteko aliantza.

EAEn ingurumen-alderdi estrategikoen kudeaketa hobetzeari dagokionez, lanean jarraituko da “EAEko Plastikoaren Plataforma” bat sortzeko eta garatzeko, zeinak diagnostiko bat egingo baitu EAEn plastiko-hondakinen kudeaketari lotutako aukerei buruzkoa eta identifikatuko baititu plastikozko hondakinen kudeaketari lotutako negozio-aukera berriak.

Ihoberi buruz

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da, eta helburu du ingurumena hobetzea eta, horretarako, politika sektorialetan ingurumen-irizpideak integratzea, balio lehiakor jasangarriko elementu gisa, gure herrialdearentzat eta erakundeentzat. Ingurumen-hobekuntza sustatzen du EAEn, administrazio publikoekin, enpresekin eta herritarrekin lankidetzan.

Aclima - Basque Environment Cluster-i buruz

“Follow us” lemapean, Aclima - Basque Environment Cluster-ek, haren plan estrategiko berrian, helburu du EAEko ingurumen-sektorearentzat inspirazio-iturri izatea, etorkizuneko garapenerako, eta trantsizio ekologikoaren protagonista gisa aurkezten du. Haren eginkizuna da ingurumen-berrikuntza iradokitzea xede globalarekin eta, horretarako, haren ekosistemako agenteen elkarlana eta sendotzea sustatzea eta trantsizio ekologikoa eta 2030erako Agendaren ezarpena bultzatzea. EAEn ingurumen-sektorearen erreferentea eta biltzailea da, bai Ekoindustriarena eta ingurumen-zerbitzu eta -produktuena, bai erakunde publikoena eta ingurumeneko ezagutzaren inguruko erakundeena.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad