Pasar al contenido principal
24 nov 2020
  • Residuos
  • Economía circular
  • Ecodiseño
  • Planificación ambiental

Ihobek komunitateko konpostajeari buruzko ikastaro bat emango du online

Ihobek komunitateko konpostajeari buruzko ikastaro bat emango du online
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren Ihobe sozietate publikoak komunitateko konpostajeari buruzko online ikastaro bat antolatu du gaurtik ostegun 26ra bitartean; helburua da horrelako instalazioak modu egokian kudeatzeko gaitasuna duen pertsonala prestatzea, Eusko Jaurlaritzaren 63/2019 Dekretuan jasotzen den bezala, alegia, Euskadiko komunitateko konpostaje-instalazio eta –jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen dekretuan jasotzen den bezala. Hau da ikastaroaren bigarren edizioa. 2019koan, eskainitako 25 plaza bete ziren, gogobetetasun maila handiz.

Ikastaroan parte hartzen duten pertsonen profilari dagokienez, nabarmentzekoak dira komunitateko autokonpostajea ezartzeaz arduratzen den administrazioaren pertsonal teknikoa, eremu pribatuko pertsonal teknikoa eta konpostajeagatik interesatzen diren pertsonak.

Online ikastaroak konpostaje-maisu/maistra gisa prestatuko ditu aipatutako Dekretuan deskribatutako eginkizunak bete ditzaketen pertsonak. Ikastaroan ezagutzera emango dira komunitateko autokonpostajearen oinarri teknikoak, haren lege-esparrua eta autokonpostaje-instalazioen kudeaketa, jarraipen eta mantenurako prozedurak; halaber, jadanik funtzionatzen ari diren instalazioekin kontaktatuko da zuenean. “Biohondakinen kudeaketa deszentralizatua ekonomia zirkularraren testuinguruan”, “Konpostaje-prozesuaren parametroak, monitorizazioa eta kontrola” edo “Komunitateko konpostaje-eremu baten erabilera eta kudeaketa” dira irakasten ari diren irakasgaietako batzuk.

Komunitateko konpostaje-instalazioei buruz berriki amaitu den zentsuaren arabera, Euskadin 494 instalazio katalogatu daitezke izaera horrekin. Kopuru horretan, asmo, egitura, dimentsio eta kudeaketa-eredu oso desberdinen adibideak sartzen dira. Egindako diagnostikoaren konklusioen arabera, instalazio horien % 41 arrisku handiko egoeran daude, eta % 33 arrisku ertainekoan, bai haien funtzionamendu egokia bermatzeari dagokionez eta bai haien biziraupena bera bermatzeari dagokionez.

63/2019 dekretuak eta berari atxikitako tresnek –ikastaro honek bezala- helburutzat dute komunitateko autokonpostajea izan dadila etxeko biohondakinak kudatzeko aukera bakarra, ahal den tokietan, edo gutxienez aukera nagusia. Gaur egun, Arabako 31 udalerri, Bizkaiko 21 udalerri eta Gipuzkoako 66 sistema honetaz baliatzen dira, guztiz edo modu partzialean, biohondakinen kudeaketa optimizatzeko eta berari lotutako kostuetan aurrezteko. Hurrenez hurren, Arabako 22 udalerrik, Bizkaiko 1ek eta Gipuzkoak 23k jadanik lortu duten biohondakinak teknologia horren bidez osorik kudeatzea.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 oct 2026
  • Economía circular
78 industrias vascas impulsan la innovación en economía circular con las ayudas 2026
07 oct 2026
  • Economía circular
Ihobe aborda los requisitos de información, sostenibilidad y trazabilidad asociados al Pasaporte Digital del acero en un Ekosteguna- Jueves de Economía Circular
21 sep 2026
  • Economía circular
Ihobe retoma los Ekosteguna-Jueves de Economía Circular con una nueva programación hasta final de año
16 sep 2026
  • Economía circular
Euskadi impulsa el proyecto Basque Zirkular Metals con el objetivo de liderar la nueva industria circular del acero en Europa