Pasar al contenido principal
01 dic 2023

Mikrofilm laburren KLIMAMETRAJE lehiaketak Euskadiko gazteek klima-ekintzarekin duten konpromisoa aintzatetsi du

Mikrofilm laburren KLIMAMETRAJE lehiaketak Euskadiko gazteek klima-ekintzarekin duten konpromisoa aintzatetsi du
Ihobe - Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatu du ikus-entzunezko ekimena, eta xedea da euskal gazteen ikuspegia zabaltzea klima-aldaketak Euskadin duen inpaktuarekin lotuta, herritarrak kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko. Aurten, honako hau izan da gaia: “Ekintza klimatikoa. Zer ekintza egin ditzakegu klima-aldaketari aurre egiteko?”.

Lehiaketaren muina da teknologia berrien bidez ikus-entzunezkoen sorkuntza hedatzea, arlo honetako sortzaile gazteen talentuari esker herritarrak aldaketa klimatikoaren larrialdiari eta horren inguruko ekintzei buruz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berriak aurkitzeko.

Sariak emateko ekitaldia Alhóndiga eraikineko Golem zineman izan da (Bilbon), eta epaimahaiak erabakidu irabazleak Ane Ibargoyen eta Paio Ibargoyen izango direla; “Eguneroko Keinu Txikiak’” izeneko bideoaren egileak, hain zuzen. Animazio-film laburra da, hausnarketa egiten duena klima-aldaketari aurre egiteko egin daitezkeen eguneroko keinu txikien inguruan. Epaimahaiak mikrofilm labur hori aukeratu du gai izan delako, animazio oso labur baten bidez, modu sinplean helarazteko aldaketari ekiteko eta klima-aldaketa baretzeko motibaziozko mezuak. Epaimahaiak 1.500 euroko saria eman die.



Bestalde, publikoak saria eman die Irune Palaciosi, Nagore Garcíari, Ane Rodríguezeri eta Allende Bilbaori ‘K t cuesta’ izeneko film laburragatik. Publikoaren saria BBK Live 2024 jaialdirako egun baterako bost sarrera izan dira.



Honako hauek osatu dute epaimahaia: Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Bastegieta, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Miren Saratxaga de Isla, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren aholkulari Imanol Goenaga Egibar, Zinebiko zuzendari Vanesa Fernández Guerra eta LHII Tartangako María Fernández Roca. Zenbait alderdi baloratu dituzte, hala nola kontatutako istorioen originaltasuna, ekoizpenaren sormena, berrikuntza kontzeptuala dota kontaketen tratamendua, bai eta aldaketari ekiteko, klima-aldaketa baretzeko eta inpaktura egokitzea lortzeko motibazio-mezuak sartu izana ere.

Gazteak eta klima-aldaketa


Klima-aldaketa XXI. mendeko ingurumen-erronkarik handienetarikoa da. Azken 150 urteotan munduan tenperaturak 0,8 gradu egin du gora gutxi gorabehera, eta aurreikusita dago igotzen jarraituko duela. Gaur egun Lurrean bizi diren gazteek pairatuko dituzte berotze globalaren ingurumen-inpaktuak dituen ondorioak.

Gazteen Europako Urtearekin bat eginez (Europarentzat etorkizun ekologikoagoa, inklusiboagoa eta digitalagoa eraikitzeko gazteen rolean jartzen du arreta), Ihobek "Klima-aldaketari buruzko film laburren I. Gazte Lehiaketa" abiarazi zuen 2022an, KLIMAMETRAJE, euskal gazteak klima-erronken aurrean mobilizatzeko eta klima-aldaketak Euskadin dituen ondorioei erantzuteko duten ekintza-gaitasunari balioa emateko.

Aurten, ekimenak bigarren edizio antolatu du, kasu honetan irailean izandako ASTEKLIMA 2023 Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen markoan, zeinak xede gisa duen herritarrak trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean sentsibilizatzea.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

24 jul 2026
  • Cambio climático
  • Acción ciudadana
ASTEKLIMA 2026 invita a la ciudadanía a descubrir el impacto de sus hábitos sobre el clima y la energía
22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
21 jul 2026
  • ESG
La Comisión Europea establece la VSME como referencia para las empresas fuera de la CSRD
20 jul 2026
  • Biodiversidad
El Gobierno Vasco, el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y SEO/BirdLife presentan Biodiversidad de las zonas verdes urbanas de Vitoria-Gasteiz, una invitación a redescubrir la naturaleza cercana