Pasar al contenido principal
18 dic 2020
  • Economía circular

Ekodiseinua, motorrerako ator sendoagoak eta jasangarriagoak sortzeko

Ekodiseinua, motorrerako ator sendoagoak eta jasangarriagoak sortzeko

Centricast galdaketa-enpresa eta BRTAren kide den Azterlan Ikerketa Metalurgikoko Zentroa lankidetzan aritzen ari dira motorrerako osagai aurreratuen garapenean; osagai horiek pisu txikiagoa eta ezaugarri mekaniko hobeak dituzte, eta, gainera, akabera-prozesu gutxiago beharko dituzte eta ingurumen-hobekuntza esanguratsuak eskainiko dituzte.


Ibilgailuen pisua arintzeko estrategiek tamaina txikiagoko eta masa gutxiagoko osagaien garapena eskatzen dute, baita barne-errekuntzako motorretan ere, kontuan hartuta horiek errekuntza-presio handiagoren mende lan egin behar dutela eta tenperatura handiak eta karga mardulak jasaten dituztela. Osagai horien artean, motorraren atorrak daude: metalezko elementu zilindrikoak, helburutzat dutenak saihestea errekuntzaren tenperatura altuek motorraren beste barne-osagai batzuk kaltetzea.

Garatzen ari diren irtenbideen helburua da motor-atorren merkatuei erantzutea, osagaiaren bizitza-beharren arabera

Ekodiseinu eta ekoberrikuntzan oinarritutako BICAST eta BIMECAST proiektuetan, bi erakundeek bi garapen-ildotan lan egiten dute, oinarri hauekin: burdinazko material esferoidal berri bat sortzea eta fabrikazio-teknologia berritzaileak aplikatzea motorrerako atorra bimetalikoak sortzeko. 

Burdina ijeztuaren ordez burdina esferoidala erabiltzeak “ahalbidetuko du osagaien pisua eta ezaugarriak hobetzeko exijentzia berriei aurre egitea”, azaldu dute proiektuaren liderrek. Gainera, material honekin, eta fabrikazioan “aleazio-elementuen ahalik eta kantitate txikiena erabiliz”, espero da kostuak aurreztea eta ingurumen-inpaktua nabarmen hobetzea, "atmosferara doazen partikulen emisioa saihestu eta osagaiaren metalen geroagoko birziklapena erraztuz, haien balio-bizitza bukatzen denean”, gaineratu dute.


Beste alde batetik, galdaketa bimetalikoari esker, osagaiari higadurarekiko erresistentzia handiagoa emango zaio, baita jokabide hobea ere kontaktu-eremuan, ingurune agresiboetan; osagaiaren gainerako partea, berriz, metal merkeago batez egingo da. Azterlanen ikertzaile gisa diharduen eta materialen korrosio eta babesean espezializatuta dagoen Enara Mardarasek azaltzen duenez, “material aurreratua erabiliz babes-geruza bat sortuko dugu atorraren kanpoaldean, osagaiak hor baitu konkatu handiagoa elementu korrosiboekin".


Halaber, lantaldeak fabrikazio-prozesuaren optimizazioan kontzentratuko ditu bere ahaleginak, akabera-operazio gutxiago beharko dituzten osagaiak lortzeko, zeren horrek energia-aurrezpen nabaria ekarriko baitu berekin.

Centricast da motor-atorrak galdaketa zentrifugoaren bidez Euskadin garatzen duen enpresa bakarra, baita material berriak eta teknologia bimetalikoa galdaketa-teknologia horretan aplikatzen duen lehenengoa ere. Teknologia hori hodien eta balbula-elementuen fabrikaziorako erabiltzen da gehienbat, eta arabar enpresa honek sektore horretara ere bideratzen ditu produktu asko.


BICAST proiektua aurtengo urtarrilean hasi zen, eta haren amaiera 2021eko uztailerako dago aurreikusita. Finantziazioa IHOBEren “Ekonomia Zirkularrerako Ekoberrikuntza eta Ekodiseinu Programatik” dator, EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.


BIMECAST proiektuaren finantziazioa SPRIren ‘HAZITEK Programatik’ dator, EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin. 2019an hasi zen, eta haren amaiera 2021eko abendurako dago aurreikusita.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
16 abr 2026
  • Economía circular
Asegurar el suministro de materiales, aumentar la autosuficiencia e impulsar productos sostenibles europeos, claves en la economía circular de Euskadi para 2026