Pasar al contenido principal
27 mar 2020
  • Corporativo
  • Ecodiseño

Ingurumen Sailak bat egin du Planetaren Orduarekin

Ingurumen Sailak bat egin du Planetaren Orduarekin

Itxaropen- eta elkartasun-mezu horrekin, ekimenak gogorarazi nahi du gizakien osasuna oso lotuta dagoela planetaren osasunarekin, eta beharrezkoa dela biodibertsitatearen galera geraraztea, pertsonen osasuna eta ongizatea ziurtatzeko.

Horregatik, Ihobe sozietate publikoak gogorarazi du eskuragarri dagoela "52 keinu aldaketa klimatikoaren aurka" argitalpena, euskaraz nahiz gaztelaniaz deskargatzeko. Dokumentuak 52 gomendio biltzen ditu, gauzatze-ahaleginaren bost mailatan sailkatuta, herritarren eguneroko ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen emisioa murrizteko, etxeetan konfinatuta gauden garai honetan ere.

Planetaren Ordua ekimena Sydneyn (Australia) sortu zen, 2007an. Mundu osoan zehar zabaldu da, eta mundu mailako ingurumen-mugimendu global handienetakoa bihurtu da. Iazko edizioan, esate baterako, 188 herrialdetako milaka hirik parte hartu zuten, eta 17.000 monumentu eta eraikin enblematikok beren argiak itzali zituzten.

Informazio gehiago:
https://www.horadelplaneta.es


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
27 mar 2026
  • Corporativo
Ihobe impulsa 639 acciones en municipios y moviliza a más de 2.200 empresas en 2025 para avanzar en la transición energético-climática de Euskadi
09 dic 2025
  • Corporativo
Solicita tu ejemplar del calendario Ihobe 2026