Pasar al contenido principal
20 may 2021
  • Planificación ambiental

IX. “Ekinaren Eguna”, maiatzak 22, Nazioarteko Bioaniztasunaren Eguna

IX. “Ekinaren Eguna”, maiatzak 22, Nazioarteko Bioaniztasunaren Eguna

BiodiversidadEUSMaiatzaren 22an, Nazioarteko Biodibertsitatearen Eguna dela eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren AZTERTU Programak “EKINAREN EGUNA”ren bederatzigarren edizioa ospatuko du bi egunetan bi jarduera desberdin eginez.

Gaur, Maiatzaren 20an Oria itsasadarreko tarte baten garbiketa burutu dute Orioko Herri Ikastolako 60 ikasle baino gehiagorekin. Goizeko 9:30etatik 13:00 etara ikasleak Orioko Arraun Etxera hurbildu dira non Begi Bistan elkartearen laguntzaz, ibaira sartu diren bertan aurkitu dituzten hondakinak batzeko.

Ekintza burutu aurretik, eta hondakinek itsas eta ibai ekosistemetan duten eragina ezagutarazteko helburuarekin, AZTERTU Programako arduradunak ikastetxera hurbildu dira aurkezpen txiki bat ematera, jarduera testuinguruan sartuz.

Maiatzaren 22an Muskiz-eko Arena hondartzan egongo dira, goizeko 11:00etatik 13:30etara Giltzarri taldearekin, itsasoa eta harea kutsatzen dituzten plastikoen hondarrak identifikatzen eta jasotzen. Bi helburu nabarmenduko dira mikroplastikoen arazketa ekintza honetan. Batetik hareatza garbitzea. Bestetik bizimodu jasangarriago bat izatearen garrantziaz kontzientziatzea, izaki bizidunentzat kaltegarriak diren materialen erabilera ekidin eta hondakinak modu zuzen baten nola kudeatu daitezkeen azalduz.

Ekintza hareatzaren gune batean kokatuko da, hondartzaren erdiko sarreratik gertu eta egun horretan Arena hondartzara hurbiltzen diren pertsonek ekintzan parte hartzeko aukera izango dute, oso erraza baita eta edozein adinarentzat zuzenduta baitago.

“EKINAREN EGUNA”ren ekimen bietan jasotako hondakinak modu egokienean kudeatuko dira. Horretarako, bilketa bereizia egingo da ekintza bukatu ondoren jasotakoa birziklapen edukiontzietara eramanez. Hauetaz gain, hondakin berezien (hondakin industrialak, arriskutsuak, birzikla ezinak, etab) kudeaketa zuzena ere bermatuko da.

Ekintzaren antolatzaileak, AZTERTU Programak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasunaeta Ingurumen saila) eta INGURUGELA dira.

Aztertu Programa

Eusko Jaurlaritzak 1992an jarri zuen martxan AZTERTU programa, AZTERKOSTA izena zuela, itsasertzaren gaineko ingurumen-hezkuntzarako “Coastwatch” Europa mailako programa gurera ekarrita.

Gerora, IBAIALDE kanpainarekin egin zuen bat, Euskadiko ibaien egoera ere ikertu ahal izateko. Ikasturte honetan, NATURA kanpaina berria abian jarri da gure inguruko babesguneak esagutarazteko asmoarekin.

AZTERTU programak aukera ematen du Euskadiko itsasertzaren eta ibaien egoerari buruzko balorazio orokorrak egiteko, iritziak eta ideiak emateko, arazoak antzemateko, interesgarri iritzitako arloak proposatzeko eta ingurunearen ezagutzan eta hobekuntzan lan egiteko.

Urteak badira 20.000 bat pertsonek parte hartzen dutela AZTERTU programak urtero proposatutako ekintza ezberdinetan, gehiengoa ikasleak izanik. Hala eta guztiz ere, ezin dugu ahaztu hainbat elkarte, udal kolektibo, familia eta pertsona ezberdinen inplikazioa handituz doala.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

07 abr 2026
  • Planificación ambiental
El 16 de abril arrancan los Ekosteguna-Jueves de Ecoeficiencia de Ihobe, jornadas técnicas para profesionales en activo
26 mar 2026
  • Planificación ambiental
El informe de Coyuntura Ambiental de Euskadi muestra en 2025 avances en aire y descarbonización, y señala retos en agua y biodiversidad
10 feb 2026
  • Planificación ambiental
La industria vasca acelera su transición hacia la sostenibilidad, según el último Ecobarómetro Industrial de Ihobe
26 nov 2025
  • Residuos
  • Planificación ambiental
Josu Bilbao, viceconsejero de Medio Ambiente: “cada vez reciclamos más y depositamos menos en vertedero”