Pasar al contenido principal
14 sep 2020
  • Economía circular
  • Corporativo
  • Residuos
  • Ecodiseño

70 enpresak eta 50 gaztek parte hartzen dute Ihobek antolatutako ekonomia zirkularrerako eremu berrien prestakuntza-ikastaroetan

70 enpresak eta 50 gaztek parte hartzen dute Ihobek antolatutako ekonomia zirkularrerako eremu berrien prestakuntza-ikastaroetan
Hirurogeita hamar enpresak eta berrogeita hamar gaztek parte hartzen dute ekonomia zirkularrerako jarduera-eremu berriei buruzko prestakuntza ikastaroetan, euskal ekonomiaren susperraldi jasangarrira zuzendutako Gazte-enplegua Suspertzeko Planaren baitan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimen honek zenbait gai jorratuko ditu astelehen honetan, irailak 14, hala nola “Ingurumen-zaintza lehiakorra: ekonomia berrirako erronka eta aukerak” edo “Komunikazioa eta posizionamendua merkatuan: ingurumen-etiketatzea eta marketin-estrategiak”.

Plastiko sekundarioaren erabilera sustatzeko arau teknikoak, ISO 14006:2020 berriaren betekizunetara egokitzea, hondakinen kudeaketa erakundeen baitan hobetzea, eta ingurumen- eta karbono-aztarna produktuan eta erakundean neurtzea dira prestakuntza-ikastaro hauek osatu dituzten gaiak. Ikastaroak online jarraitu ahal izan dituzte enpresetatik beretik bai beka bat garatzen ari diren gazteek eta bai bertako teknikariek.

Euskal ekonomiaren susperraldi jasangarrira zuzendutako Gazte-enplegua Suspertzeko Plana Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren eta Novia Salcedo Fundazioaren ekimen bat da. Beraren bitartez, gazteek eta enpresek prestakuntza jaso eta proiektu bateratuak garatu ditzakete ekonomia zirkularrari lotutako erronka berrietan, gizarte oparoago, jasangarriago, osasungarriago eta erresilenteago batera aurrera egin ahal izatea xedetzat hartuta.

Enpresetan garatuko diren proiektuek 4 hilabeteko iraupena dute, egunean 7 orduko dedikazioarekin.

Programak helburu bikoitza du: alde batetik, enpresei prestakuntza eta laguntza eskaintzea ingurumenaren alorrean garrantzia hartzen ari diren gaien inguruko proiektu berritzaileak abiatzeko, euskal enpresen posizionamendua eta lehiakortasuna hobetzeko xedez; bestetik, lizentziatu gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta horiek lan-munduan integratzearen alde egitea.  Datozen lau hilabeteetan, prestakuntzak beste gai batzuekin jarraituko du, hala nola “Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH): jarduteko estrategia korporatiboa, adierazleen panela eta ebaluazioa” edo “Energiarekin zerikusia duten produktuei aplikatzekoa den Ekodiseinuaren Erp Zuzentaraua, eta produktu efizienteak materialen erabileran diseinatzeko arau teknikoak (iraunkorrak, konpongarriak, birmanufakturagarriak, birziklagarriak,…). 



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
15 jul 2026
  • Residuos
El Órgano de Coordinación de Residuos refuerza la planificación conjunta para avanzar hacia los objetivos de Euskadi 2030