Pasar al contenido principal
30 abr 2020
  • Corporativo
  • Sostenibilidad local

2020ko Ekintza Eraldatzailearen Saria

2020ko Ekintza Eraldatzailearen Saria
Abiarazitako ekintzak Garapen Iraunkorrerako Helburuen eta Parisko Akordio Klimatikoaren ezarpenerako tokiko edo eskualdeko ekarpenak dira.

SARIDUNARENTZAKO SARIAK

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Lehiaketan, tokiko edo eskualde mailako agintaritza orok parte har dezake, baita gizarte zibileko elkarteek ere, baldin eta Europar Batasuna osatzen duten estatu kideetako batean, Europako Esparru Ekonomikoa osatzen duten herrialdeetako batean edo Europar Batasunera sartzeko hautagaia den eta Euskal Adierazpena babestu duen herrialde batean kokatuta badaude. Euskal Adierazpena onartzeko minutu batzuk besterik ez dira behar eta gure webgunean egin daiteke. Euskal Adierazpenaren eta horren onarpenaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.

ZEREN BILA ARI GARA?

Berrikuntza-maila handia duten ekintza eraldatzaileen bila ari gara, adibidez, gizarte-berrikuntzari eta ekonomia zibikoari dagokienez, ekintza hori Europako beste leku batzuetan errepikatzera animatzen dutenak. Hobe da ekintzak, independenteak izan beharrean, tokiko estrategia edo ikuspegi baten parte izatea.

Ekintza eraldatzaileek zenbait lan-ildo konbinatu behar dituzte eta Euskal Adierazpenaren agenda bat edo gehiago jorratu. Gainera, tokiko edo eskualdeko mailan eragin positiboa duen erabateko eraldaketa lortu behar dute.

ESKAERA-PROZEDURA

Eskatzaileek 2020ko uztailaren 31ko 23:59 (CEST) baino lehen bete eta aurkeztu beharko dute bere eskaera, zehazki, hemen: Ekintza eraldatzaileen datu-basea

Galdera guztiak erantzun behar dira, gehienez ere, horietako bakoitzarentzat ezarritako hitz-kopurua erabiliz. Bideo, irudi eta dokumentuetarako estekak gehi daitezke.

Datu-basean aurkeztutako eskaerak, irizpide egokiak betetzen badituzte eta sariaren 2019, 2018 eta 2017ko edizioetan onartu ez baziren, sariaren 2020ko edizioan sartuko dira automatikoki.


Ekintza Eraldatzailearen sariaren webgunea


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

22 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe se incorpora a BAIC para impulsar la innovación ambiental basada en datos e inteligencia artificial
16 jul 2026
  • Corporativo
Ihobe actualiza su Plan de Contratación y refuerza su compromiso con la transparencia
24 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Udalsarea 2030 presenta la herramienta hiriZAIN para integrar la salud y la acción climática en la planificación urbana
16 jun 2026
  • Cambio climático
  • Sostenibilidad local
Euskadi se prepara frente al calor con cerca de medio millar de refugios climáticos en todo el territorio