Pasar al contenido principal
29 sep 2020
  • Ecoinnovación
  • Ecodiseño
  • Economía circular
  • Residuos

Ihobek bitarteko telematikoen bidez izapidetuko ditu ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntzako proiektuetarako laguntzak

Ihobek bitarteko telematikoen bidez izapidetuko ditu ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntzako proiektuetarako laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Ihobe, dirulaguntza-programak elektronikoki kudeatzen hasiko da. Lehendabizikoz egingo du horrela ekodiseinuko, ekonomia zirkularra frogatzeko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako laguntzen deialdiarekin (horiek aurkezteko epea datorren urriaren 15eko 13:00etan amaituko da).


Neurri honen helburua da laguntzen kudeaketa teknikoa eta administratiboa hobetzea eta erakunde eskatzaileen arteko komunikazioa arintzea, lotutako beste onura batzuez gain (papera edo tinta murriztea, esaterako). Ihobe Eusko Jaurlaritzaren kontratazio-plataforman sartu zen, haren egoitza elektronikoan, eta, harrezkero, kudeaketa elektronikoa egin behar du nahitaez pertsona eta erakunde eskatzaileekin.


Enpresentzako laguntzen bosgarren deialdia


Aurtengoa Ihobek bultzatzen duen eta enpresa-sektoreari zuzenduta dagoen ekodiseinuko, ekonomia zirkularra frogatzeko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako laguntzen bosgarren deialdia da, eta diruz lagundu daitezkeen kopuruak 30.000 eta 100.000 euro artean daude.


Laguntzak eskuratu ahal izango dituzten enpresak pribatuak izango dira, batik bat industria-sektorekoak, bai eta konponketako zerbitzu aurreratuak eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuk ere, egoitza soziala edo gutxienez jarduera-zentro bat EAEn dutenak, diruz lagundu daitezkeen ekintzak instalazio horietatik zuzentzen dituztenak eta zerga-betebeharrak egunean dituztenak.


Dirulaguntza-programa honetako proiektuek honako hauetan lagunduko dute:


  • Berotegi-efektuko gasen emisioak arintzen, ekonomia zirkularraren bidez, ekoizpen-prozesuetako baliabide-efizientzia barne. 
  • Lehengaien kontsumoa murrizten eta, bereziki, horiek isurtzea saihesten. 
  • Enpresa-jarduera jasangarriak sortzen, EAEren susperraldi ekonomiko berdeari, lehiakortasuna hobetzeari eta enplegu kualifikatua sortzeari lagun diezaioten. 
  • Europako Batzordearen «2020ko laguntzen deialdietarako lehentasunezko arloak» dokumentuan jasotako erronkei eta aukerei helduko dieten enpresen arteko lankidetzak finkatzen.

 Informazio gehiago: http://www.ihobe.eus/diru-laguntzak-2


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

16 jul 2026
  • Economía circular
EFRAG incluye la herramienta Climate & Circularity Calculator de Ihobe en la segunda edición de su informe de mapeo de herramientas digitales
15 jul 2026
  • Residuos
El Órgano de Coordinación de Residuos refuerza la planificación conjunta para avanzar hacia los objetivos de Euskadi 2030
10 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
La ciudadanía vasca retira más de 9 toneladas de residuos en las acciones de Let’s Clean Up Euskadi!
08 jul 2026
  • Cambio climático
  • Residuos
En marcha la octava edición de Zero Zabor Uretan 2026 con nuevas actividades y encuentros en distintos puertos de Euskadi