Pasar al contenido principal
08 jul 2024
  • Ecodiseño
  • Planificación ambiental
  • Cambio climático

Ihobek bat egin du EiTBrekin klima-aldaketak Euskadiko itsasertzean dituen eraginei buruzko ikuspegi integrala eskaintzeko

Ihobek bat egin du EiTBrekin klima-aldaketak Euskadiko itsasertzean dituen eraginei buruzko ikuspegi integrala eskaintzeko

Ihobek garatutako sentsibilizazio-kanpaina Zarautzen hasiko da, uztailaren 10ean, eta, ondoren, Euskadiko hainbat herritan ibiliko da: Orion (uztailaren 12an), Getxon (uztailaren 18an), Zarautzen (uztailaren 24an), Ulibarri-Ganboan (uztailaren 27an), Donostia-Zurriolan (abuztuaren 4an), Mundakan (abuztuaren 10ean) eta Hondarribian (irailaren 7an). Beste kokapen batzuk baieztatzeko zain, Klima360 Donostian amaituko da irailaren 20an, Nazioarteko Zinemaldiaren 72. edizioa dela eta.

Ihoberen Klima360 kanpaina

'Eman bostEKOa!' leloa duen Ihoberen kanpainak 5 "EKO keinu" proposatzen ditu mugikortasunean, klimatizazioan, hondakinen murrizketan, kontsumoan eta turismo arduratsuan aldaketak lortzeko, itsasertzeko ingurune naturalek herritarrentzat dituzten onuren eta betetzen dituzten funtzioen garrantzia agerian jartzen den garaian lurraldea errespetatzen lagundu dezaten.

Ihobe.eus/klima360 mikrogunearen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoak hainbat erreminta, tresna eta aplikazio erakutsiko ditu herritarrek ekintza klimatikoan lagundu dezaten. Ihobek pertsonen konpromisoa sarituko du haien “EKO keinuen” arabera, eta zetazeoak ikusteko zeharkaldi bat zozketatuko du, parte-hartzaileen eguneroko ekintza-proposamen onenen artean, beste sari batzuez gainera.

Euskadiko 10 hondartzatan gauzatuko den Ihoberen sentsibilizazio-ekintza eguneroko keinu txikien bidez herritarren konpromisoa lortzen saiatuko da


Ihoberen Kostaegoki bisorean eskuragarri dauden datuen arabera, kalkulatzen da itsasoa 26 cm igoko dela 2050. urtean, eta itsasoaren maila 51 cm eta 1 m artean igoko dela 2100. urtean. Igoera horrek 2050ean hondartzen % 20 galtzea eta 2100. urtean % 40 eta 60 artean galtzea ekarriko luke. Era berean, urak har ditzakeen eremuak gehitzeak 15.000 pertsonari eragingo dio 2050. urtean. Ebidentzia zientifikoek erakusten dute klima-aldaketak gure kostaldean duen eragina, bai eta isurketak arintzeko eta lurraldea egokitzeko neurriak bultzatzeko beharra ere, Euskadin aurreikusitako ondorioei aurre egiteko. Ihobek hainbat proiekturen bidez laguntzen du ekintza klimatikoan, eta, besteak beste, Life Urban Klima 2050 eta Regions4Climate proiektuek natura-ingurunea egokitzeko jarduerak garatzen dituzte itsasoaren eraginetatik babesten gaituzten hondartzak, landaredia edo padurak zaintzeko.

Surfing360

Surfing360 abentura PRIMERAN plataforman dago eskuragarri, eta Xabi Lopezek aurkezten duen saio horretan munduko olatu ezberdinak aurkezten dira. Errealitate birtualean grabatuta dagoen kapitulu bakoitzak irudiekin interakzioan aritzeko aukera ematen du, esperientzia ikusgarria bihurtuz.

Ihoberen sentsibilizazio-kanpainak konpromiso zehatzak hartzen dituzten pertsonentzako sariak aurreikusten ditu, eta EiTBren Surfing360 esperientziaren barruan ekintza osagarri bat da. Parte hartzen duten pertsonek telebistako programako munduko olatu onenez gozatzeko aukera izango dute, errealitate areagotuko esperientzia bati esker. Euskal kostaldean kokatutako ikus-entzunezko ekimen erakargarri honen ikuspegi integrala aukera ezin hobea da herritarrek klima-aldaketaren ondorioekiko bereziki sentikorra den ingurunea zaintzeko konpromisoa har dezaten.


Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Cambio climático
Comienzan las obras de la actuación LIFE IP Urban Klima 2050 en el malecón de Zarautz
05 jun 2026
  • Cambio climático
  • Educación ambiental
Ekoetxea Urdaibai inaugura su nueva exposición permanente para comprender las causas y consecuencias del cambio climático en el territorio
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular
21 abr 2026
  • Cambio climático
Euskadi acoge el encuentro europeo de proyectos LIFE sobre acción climática